Anfipoliseko hilobia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
Erreferentzia gehitu
5. lerroa:
Kastako konplexuak tumulu bat du, hiru metro garai duen harrizko harresi batez inguratuta eta 500 metro inguruko zirkunferentzia bat hartzen duena.
Arkeologia lanek hilobi bat aurkitu dute, IV. mendearen amaieran datatua. Aurretik bi esfingek zaindutako sarrera bat zuen eta bigarren ganbera bat, bertara bi kariatidez apaindutako sarrera batetik sartzen da, non Persefoneren bahiketa irudikatzen duen mosaiko bat aurkitu zen. Bestalde, arkeologia taldearen arabera, Anfipoliseko lehoiak, XX. mendearen hasieran aurkitutako eskultura monumentalak, tumuluaren goialdea koroatzen omen zuen.
Bere handitasuna zela eta, [[Alexandro Handia]]ren hilobia izan zitekeela pentsatu zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=En el interior de la tumba de Anfípolis|hizkuntza=es|data=2014-09-10|url=https://historia.nationalgeographic.com.es/a/interior-tumba-anfipolis_8490|aldizkaria=historia.nationalgeographic.com.es|sartze-data=2021-10-10}}</ref>. Hala ere, azkenik, 2015eko irailean, indusketaz arduratzen zen arkeologo-taldeak, Katerina Peristeri buru zuela, iragarri zuen, bere azterlanen emaitzen arabera, hilobi-monumentua Alexandro Handiaren aginduz eraikia izango zela, bere kide [[Hefestio]]ri omenaldi gisa<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hephaestion's Monogram Found at Amphipolis Tomb|hizkuntza=en-US|data=2015-09-30|url=https://greekreporter.com/2015/09/30/hephaestions-monogram-found-at-amphipolis-tomb/|aldizkaria=GreekReporter.com|sartze-data=2021-10-10}}</ref>, eta [[Rodas]]ko Dinokratesek, Alexandro Handiaren arkitekto nagusiak, eraikiko zuela.
== Erreferentziak==
{{erreferentzia zerrenda}}