«GT Ligako 2021eko denboraldia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
tNo edit summary
| hurrengodenboraldia = [[GT Ligako 2022ko denboraldia|2022]]
}}
'''GT Ligako 2021eko denboraldia''' [[Galiziako Traineruen Liga]] edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hemezortzigarren denboraldia izan zen. LehenengoLehen mailako txapelketa ekainaren 26an hasi zen [[Muros (Coruña)|Muros]] herriko uretan eta [[Teresa Herrera Bandera]]rekin amaitu zen abuztuaren 28an; bigarren mailak, aldiz, uztailaren 3an ekin zion lehiari [[Vigo]]n eta [[Coruña]]nko itsasoan amaitu zen lehenengo mailakoekin batera. Guztira, 25 estropada jokatukojokatu ziren<ref name=Bibliografia1>[https://www.ligalgt.com/principal/calendario "Calendario"]. ''Liga Galega de Traiñeiras''. 2021.07.08</ref>. 2021ekoa, baina, lehiaketa ez-ohikoa izan zen, [[COVID-19 pandemia]]k zenbait estropada baldintzatu baitzituen; esate baterako, goren mailako hiru ontzik ezin izan zuten arraun egin astebururen batean. Hala eta guztiz ere, [[GT Ligako 2020ko denboraldia|aurreko denboraldian]] [[TKE Liga]]n arraun egiteko aukera galdu ostean<ref name=Bibliografia2>[https://www.eitb.eus/eu/kirolak/arrauna/osoa/7501693/zarautz-eta-tiran-eusko-label-ligan-izango-dira-eta-hondarribia-euskotren-ligan/ "Zarautz eta Tirán Eusko Label Ligan izango dira..."]. ''Eitb.eus'''. 2021.07.10</ref>, [[Sociedad Deportiva Samertolameu]] [[TKE_Ligako_2021eko_denboraldia#Jaitsiera/Igoera_play-offa|igoera play-offa]] jokatzeko txartela lortzen saiatu zen berriro ere. Lehian [[Galiziako Traineruen Liga#B_Liga|B ligatik]] igotako [[Círculo Cultural Deportivo Cesantes|Cesantes]], [[Club de Regatas Perillo|Perillo]] eta [[Club de Remo Puebla|Puebla]] elkartu zitzaizkion; hau da, 23 ontzi aritu ziren txapelketan, 12 lehen mailan eta 11 bigarrenean<ref name=Bibliografia3>[https://www.ligalgt.com/principal/clubs "Clubs"]. ''Liga Galega de Traiñeiras''. 2021.07.08</ref>.
 
Denboraldi honetako txapeldun nagusia [[Moaña]]ko arraun elkartea izan zen, Samertolameu. Guztira, 151 puntu lortu eta jokoan zeuden 13 banderetatik 11 irabazi zituen, tartean Teresa Herrera Bandera. Dena den, ez zen urte borobila izan ''A Terca''ko arraunlarientzat, TKE Ligara igotzeko kanporaketan ez baitzuten esperotako emaitza lortu. GT Ligan bigarren, aldiz, [[Club de Mar Bueu|Bueu]] elkartea izan zen. Gorriek 136 puntu eskuratu eta moañarrek irabazi ez zituzten 2 banderak eraman zituzten herrira. Gainera, play-offean Samertolameurekin batera aritu ziren arraunean; hala ere, ez batak, ez besteak, ez zuten lehen mailan aritzeko txartela lortu. Ohorezko txanda, azkenik, [[Club de Remo Cabo da Cruz|Cabo da Cruzen]] [[Club_de_Remo_Cabo_da_Cruz#B_trainerua|B traineruak]] eta [[Club de Remo Mecos|Mecos]] elkarteak osatu zuten.
Txapelketan 23 arraun elkarte aritu ziren, 12 lehen mailan eta 11 bigarrenean. [[GT Ligako 2020ko denboraldia|Aurreko denboraldiko]] txapeldun nagusiak, [[Sociedad Deportiva Tirán|Tirán]]ek, lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuen<ref name=Bibliografia2>[https://www.eitb.eus/eu/kirolak/arrauna/osoa/7501693/zarautz-eta-tiran-eusko-label-ligan-izango-dira-eta-hondarribia-euskotren-ligan/ "Zarautz eta Tirán Eusko Label Ligan izango dira..."]. ''Eitb.eus'''. 2021.07.10</ref>. Ligako bigarren sailkatua, [[Sociedad Deportiva Samertolameu|Samertolameu]], berriz, bosgarren izan zen [[TKE_Ligako_2020ko_denboraldia#Jaitsiera/Igoera_play-offa|igoera play-offean]] eta aurten ere lehen mailara iristen saiatuko da<ref name=Bibliografia3>[https://www.ligalgt.com/principal/clubs "Clubs"]. ''Liga Galega de Traiñeiras''. 2021.07.08</ref>.
 
Denboraldiaren amaieran [[Sociedad Deportiva Samertolameu]]k bederatzigarren aldiz lortu zuen Galiziako Liga irabaztea eta bigarren mailan [[Club de Remo Narón]] izan zen txapelduna.
11.188

edits