Altzola (Elgoibar): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
osatzen
17. lerroa:
 
== Historia ==
Altzola garraio ontzien portu garrantzitsua izan zen Debara arte doan ibaiaren tartean. Burdinolekin lotutako gaiez gain, Gaztela aldetik ekartzen zen artilerako ere puntu estrategikoa zen; horraino mandoz garraiatutako fardelak bertan itsasora zuzenean eramateko aukera baitzegoen, ala izeneko enbarkazioetan, denbora eta dirua aurreztuz. Auzoko biltegietan salgai asko pilatzen ziren: Gasteiztik etorritako artilea; Leintz-Gatzagatik etorritako zamarien generoa; Arrasateko altzairua; Oñati, Elgeta eta Elorrioko azkonak eta pikak; Bergara, Soraluze, Elgoibar eta [[Ego ibarra|Ego ibarreko]] armak; bale-koipea, arrainabakailoa, linazia eta beste.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=José Antonio|abizena=Azpiazu|izenburua=El trayecto fluvial Altzola-Deba|orrialdeak=163–190|abizena2=Maiztegi|izena2=Xabier Elorza|data=2009|url=https://docplayer.es/84154079-Azpiazu-elorza-jose-antonio-elorza-maiztegi-javier-el-trayecto-fluvial-altzola-deba-itsas-memoria-revista-de-estudios-maritimos-del-pais-vasco.html|aldizkaria=Itsas memoria: revista de estudios marítimos del País Vasco|alea=6|issn=1136-4963|sartze-data=2021-10-03}}</ref>
 
Halere, dokumentazioan "puerto fluvial de Alzola" honen aipuak ugariak izan arren, historiografian ez da asko ikertu izan.<ref name=":0" /> Adibidez, Garibaiek Deba ibaiaren ibilbidea deskribatzearekin batera aipatu zuen Altzola, 1571ean, Elgoibarri zegokion zatian zera adieraziz: "''media legua más abaxo está el lugar de Alzola, de donde se navega este río hasta el mar con barcos pequeños, que llaman alas, que son largas y angostas al modo de las góndolas venecianas, en las quales baxan y suben muchas mercadurías''".<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los XL libros d'el compendio historial de las chronicas y vniuersal Historia de todos los reynos de España [Texto impreso] / compuestos por Esteuan de Garibây y Çamálloa ... - Garibay y Zamalloa, Esteban de - Libro - 1571|hizkuntza=en|url=http://bdh.bne.es/bnesearch/detalle/bdh0000013638|aldizkaria=bdh.bne.es|sartze-data=2021-10-06}}</ref>