Altzola (Elgoibar): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
 
Bizkaiko Meatzaldetik zetozen itsasontziek, esate baterako, ibaian gora egiten zuten Iruroguen (''Iruroin'') izeneko errenteriaraino, Debatik 3 bat kilometrotara. Puntu horretan ibaiaren zingo txikiak garraio mota aldaketa eskatzen zuen, eta generoa (itsasuntzi bakoitzak 400 kintal garraiatzen zituen) ur ertzeko harritzan lagatzen zen, ibaian gora eramango zuten alak etorri arte. Iruroguen ez zen Deba eta Altzola arteko errenteria bakarra, beste puntu batzuetan ere (''Aunçuriça, Recabarren, Astigarribia'') deskarga eta kontroleko gune gehiago baitzeuden.<ref name=":0" />
 
Negozioaren beste zati handi bat bale-koipeari zegokion. Altzolan biltegi asko zeuden, Andaluziatik ekarritako buztinezko tina handiekin. Tina hauek itsasotik ekarritako bale-koipea gordetzeko alokatzen ziren; hortik saldutako koipea zaragietara aldatzen zen, zamarietan herrietara eramateko. Esate baterako, 1546 urtean Andres de Alzolaren etxean (Olaetxeako biltegia, agian?) 63 tina zeuden, eta haien alokairua (bakoitzarengatik 5 erreal eta erdi urtean) bere diru iturri nagusia zen.<ref name=":0" />
 
== Demografia eta biztanleria ==