«Nafarroako Gorteak»: berrikuspenen arteko aldeak

2.325 bytes added ,  Duela 1 hilabete
ez dago edizio laburpenik
Nafarroako Gorteak foruaren babesaz arduratzen ziren, legeak xedatzen zituzten (erregeak berez ez zezakeen inolako legerik xeda), zergak ezartzen eta foru-hausleen aurkako neurriak hartzen. Eztabaidak batera egiten zituzten hiru estatuek, baina botoa nork bere aldetik ematen zuen. 1501. urtean sortu zen Erresumako Diputazioa, Gorteek momenturo zuten ordezkaritza gisa.
 
=== Gaztelaren menpeko gorteen jarraipena ===
Gaztelako koroak Nafarroako erresuma konkistan hartu ondoren (1512-1515), aldakuntza handiak izan ziren Nafarroako Gorteetan eta hiru estatuetan. 1523tik aurrera, espainiarrek Nafarroa gehiena okupatu ondoren, Nafarroako [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.a]] erregeak gorteak Donapaleun deitu zituen, bere kontrolpeko lurretan, balio sinboliko handiko mugimendua eta, horretan oinarrituta, okupatu gabeko Nafarroaren estatuak (gorteak) garatu ziren Pirinioez iparraldera. Iruñean, berriz, murriztu egin zen eliz ordezkarien kopurua, handitu egin zen nobleen kopurua eta sarrera egin zitzaion Gaztelaren aldeko militar handi askori eta emendatu zen ordezkatutako hirien kopurua (38 gehiago XVIII. mendean). XVI. mendea arte, urtean behin biltzen ziren gorteak gutxienez; 1513-1829 urteen artean, ordea, 75 bat alditan bildu ziren gorteak, hamar-hamabost aldiz urtean XVII. mende erdialdetik aurrera.
 
[[Erdi Aro|Erdi Aroko]] konposizioa bere esentzian mantenduz, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoak]] eta bere ondorengoek Gorteen hiru estamentuak nabarmen birmoldatzeari ekin zioten. Elizako estamentua murriztu egin zen [[Iruñeko kalonje|Iruñeko kalonjeak]] eta atzerriko prelatuak desagertu zirenean ([[Calahorra]], [[Tarazona]], [[Baiona]] eta [[Akize|Akizeko]] gotzainak; eta [[Montearagón|Montearagongo]] abadea): kontrola ere estutu zuen Gaztelak horrela. Elizako kideen kopuruaren murrizketa hein batean orekatuta geratu zen [[Nafarroako Bikario Nagusia|Nafarroako Bikario Nagusiaren]] presentzia handiagoarekin, [[Marcilla|Marcillako]] administratzailearen ondorengo integrazioarekin (1626).
 
Unibertsitateen estamentua ere aldatu egin zen zenbait hiribilduren gehikuntzaren ondorioz: 1513 eta 1572 artean [[Urrotz]], [[Doneztebe]], [[Etxarri Aranatz]], [[Lesaka]], [[Zuñiga]], [[Valtierra]], [[Esprontzeda]], [[Atarrabia]], [[Lakuntza]], [[Oibar]] eta [[Cascante]] sartu ziren. [[Cintruénigo|Cintruenigok]] 1572an egin zuen lehen aldiz, [[Arguedas|Arguedasek]] 1608an, [[Etxalar|Etxalarrek]] 1630ean eta [[Milagro|Milagrok]] 1687an. Guztira 38 unibertsitate [[Los Arcos|Los Arcosen]] sarrera kontatzen bada, 1753an Nafarroara itzuli ondoren. Guztiaren, lurralde ordezkapena mugatua zen, eta hala geratu zen agerian 1565ean, eskaera egin zutenean Iruñea, Lizarra eta Zangozako merindadeetako ibar bakoitzak eserlekua izateko Gorteetan. Estamentu honetarako ordezkari edo prokuradoreak, oro har, kontzeju irekietan hautatzen zituzten, edo herri handieagoeta errejimenduak izendatzen zituzten (Zangozan, adibidez, 1642 arte, gobernu-ofizioetan egondakoek zuten hautatzekom eskubideak). Nahiz eta prokuradore bat baino gehiago bidali herri bakoitzak (inoiz sei lagun ere) hiribildu edo hiri bakoitzak boto bakarra zuen.
 
Estamentu militar edo [[Noblezia|noblean]], Gaztelako erregeek kontrola indartu zuten halaber. Kasu honetan, partaidetza lotua zegoen bereziki [[Oinetxe jauregi|oinetxe jauregien]] instituzioarekin. Orube edo [[oinetxe]] jakin bati lotutako titulu honek segitu zuen hazten, Gaztelako Koroari dirua ordainduz lortzen zelarik titulua; horrela Espainiako zentroarekiko lotura hazkorra izan zuen noblezia nafarrak.
 
Desagertu ziren arte (1841), tirabira handiak izan ziren Nafarroako Gorteen eta Espainiako erregeen eta erakunde gorenen artean. XVIII. mendearen hasieran, politika zentralistagoak ezarri zituen Filipe V.a errege [[borboi leinua|borboitarrak]] eta, Katalunian, Aragoin eta Valentzian ez bezala, Nafarroako erakundeak errespetatu zituen arren, saiatu zen murrizketa batzuk egiten. XVIII. mendean guztiz ahuldu ziren Nafarroako Gorteak, Madrilgo koroaren eraginaren mendean. 1794. urtetik aurrera, Nafarroako erakundeen aurka jo zuen bete-betean [[Manuel Godoy|Godoy]] ministro espainiarrak. 1810-1814 bitarteko urteetan desagertu ziren Nafarroako Gorteak (Espainiako konstituzio liberalak balio gabe utzi zituen 1812an). 1814. eta 1824. urteetan berrezarri zituen Fernando VII.ak Nafarroako Gorteak. 1841. urtean desagertu ziren Nafarroako Gorteak. Nafarroako Diputazioan zeuden liberalek berek bultzatu zuten neurri hau.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}{{ lur | data=2011/12/26}}
 
== Kanpo estekak ==
14.980

edits