24.277
edits
==== Gorteen jarraipena eta oinetxe jauregiak ====
Gaztelaren menpeko Nafarroa Garaian, [[Nafarroako Gorteak|Gorteek]] funtzionatzen jarraitu zuten, eta erresuma titulua ere gorde zuen lurraldeak, betiere monarka Gaztela edo Espainiakoa izango zelako derrigortasunarekin.
[[Erdi Aro|Erdi Aroko]] konposizioa bere esentzian mantenduz, [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoak]] eta bere ondorengoek Gorteen hiru estamentuak nabarmen birmoldatzeari ekin zioten. Elizako estamentua murriztu egin zen [[Iruñeko kalonje|Iruñeko kalonjeak]] eta atzerriko prelatuak desagertu zirenean ([[Calahorra]], [[Tarazona]], [[Baiona]] eta [[Akize|Akizeko]] gotzainak; eta [[Montearagón|Montearagongo]] abadea): kontrola ere estutu zuen Gaztelak horrela. Elizako kideen kopuruaren murrizketa hein batean orekatuta geratu zen [[Nafarroako Bikario Nagusia|Nafarroako Bikario Nagusiaren]] presentzia handiagoarekin, [[Marcilla|Marcillako]] administratzailearen ondorengo integrazioarekin (1626)<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gran Enciclopedia de Navarra {{!}} CORTES|url=http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=7465|sartze-data=2021-10-09}}</ref>.
Gorteetan eta botere egituretan, [[Noblezia|nobleziaren]] pribilejio eta botereak garrantzia izaten jarraitu zuen, eta bereziki [[Oinetxe jauregi|oinetxe jauregien]] instituzioa handitu zen kopuruan. Orube edo oinetxe jakin bati lotutako titulu hau, jada finkatua Erresuma independentearen garaian, segitu zuen hazten, Gaztelako Koroari dirua ordainduz lortzen zelarik titulua<ref name=":0">{{erreferentzia|izena=Juan José|abizena=Martinena Ruiz|urtea=2009|izenburua=Palacios Cabo de Armería, una peculiaridad de Navarra|argitaletxea=Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro, Universidad de Navarra.|orrialdeak=47-75|hizkuntza=es|url=http://dadun.unav.edu/bitstream/10171/38477/1/02.%20J.J.%20Martinena.pdf|sartze-data=2021-10-09}}</ref>.
|
edits