Garifuna (etnia): berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
== Historia ==
Arawak eta karibe indigenen eta ihes egindako esklabo beltzen nahasketatik sortu zen taldea Antilla Txikietako [[Saint Vincent eta Grenadinak|Saint Vincent]] uhartean. [[XVII. mendea]]n noizbait [[Nigeria]]ko esklaboak zeramatzan ontzi batek hondoa jo zuen. Iturri batzuek [[1635]]eko [[Gaztela]]ko ontzi bi izan zirela diote, beste batzuek [[1620ko hamarkada]]n eta onarpen txikia baina jarraitzaile batzuk badituen beste teoria baten arabera ([[Ivan van Sertimak]] ''They Came Before Columbus'' liburuan erabilitako teoria), [[Kolon]] baino lehenago heldu ziren afrikar batzuk Ameriketara. [[Afrika]]r horiek bertako karibe indiarrekin nahastu ziren, eta [[Saint-Vincent]]era jo zuten inguruko [[uharte]]etatik ihes egitea lortzen zuten esklaboek ere.
Britainiarren asmoa espainiarrei presio egitea izan arren, laster aliatu bihurtu ziren, kontinentean bertan lurrak agindu baitzizkien Espainiako Koroak. Hala sortu zituzten lehen komunitateak [[Amerika Erdialdea]]n, harik eta Honduras barneko gerra zibilean galtzaileen aldean jarri eta berriz ere askok ihesari eman zion arte, gaur egungo lekuetan kokatu arte. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetako]] itsasontzietan ibili izan ziren garifuna asko, eta Estatu Batuetako hainbat hiritan komunitate garifuna garrantzitsuak daude.
|