Txikipedia:Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Lehengoratua Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Undid edits by 81.9.228.201 (talk) to last version by Koldo Biguri: REMOVE WITHOUT EXPLAIN
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Acropolis-panorama-night.jpg}}
[[Fitxategi:Greek Colonization Archaic Period.png|thumb|530px|<center>Antzinako greziar zibilizazioaren mapa.<center>]]
'''Antzinako Grezia''' {{txp|Antzinaroa|antzinaroan}} egon zen {{txp|Zibilizazio|zibilizazio}} garrantzitsu bati deitzeko erabiltzen den izena da. Zibilizazio hau ez zen egon bakarrik gaur egungo Grezia modernoa dagoen lekuan; izan ere, {{txp|Mediterraneo itsasoa|Mediterraneoko}} beste leku askotara zabaldu zen, ondoko mapan ikus daitekeen bezala.
 
Zibilizazio handi hau Europan jaio zen lehenengoetariko bat izan zen eta oso garrantzi handia izan du {{txp|Europa}} osoaren eta, oro har, {{txp|Mendebalde|Mendebaldeko}} herrialdeak deitzen direnen historian, zientzian, kulturan eta artean: antzinako mundutik ezagutzen ditugun matematikari, {{txp|Filosofia|filosofo}} eta konkistatzailerik ospetsuenetako batzuk greziarrak ziren.
 
Herri greziarrak ez ziren {{txp|Estatu|estatu}} baten barruan batuta egon, hainbat hiri eta erreinu edo erresumatan banatuta baizik; eta askotan gerrak egiten zituzten haien artean. Greziarren hiri batzuk guztiz burujabeak eta independenteak ziren eta beren gobernua zeukaten, estatu baten antzekoa; horregatik, "hiri estatuak" zirela esaten da; {{txp|Atenas}}, {{txp|Esparta}} edo {{txp|Korinto}} dira haietako aipagarrienak. Atenasen, gainera, hiritarrek aukeratzen zituzten beren agintariak, eta horregatik esaten da antzinako Grezian asmatu zela {{txp|Demokrazia|demokrazia}} deitzen den sistema politikoa. Beste leku batzuetan, berriz, erregeak zituzten. Denboran aurrera, hiri horietako batzuek indar handia eskuratu eta beren hiritar batzuk bidaltzen zituzten Mediterraneo inguruetara hiri berriak sortzera; hiri berri horiek aurreko besteen "koloniak" zirela esaten da, eta, hasieran bereziki, harreman oso estua izaten zuten jatorrizko hiriarekin.
 
==Zer dakigu lehen greziarrei buruz?==
[[Fitxategi:Palace of Minos, Knossos, Crete - no audio.webm|thumb|<center>Minosen jauregiaren hondakinak, {{txp|Kreta}} izeneko uhartean.<center>]]