Euskararen mitoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialdea sortu
Etiketa: Disambiguation links
(Ez dago alderik)

10:58, 3 urria 2021ko berrikusketa

Euskararen mitoak errealitatean oinarririk ez duten uste edo ideia zabalduak dira. Euskararen mito gehienak orokorrak dira eta beste hizkuntzetan ere aurkitzen ditugu, batzuk bereziki euskararen kasura moldatu egin badira ere.[1]

Mito motak

Tipologikoak

  • Hizkuntza arraroa da.

Europan euskararen ezaugarri batzuek parekorik ez badute ere, munduan zehar normalak dira.

  • Hizkuntza bakartua izan da.

Euskarak harremanak izan ditu hizkuntza askorekin, eta horren ondorioz, mailegu asko hartu ditu.

  • Euskara ikastea zaila da.
  • Zaharra da.
    • Euskararen dialektoak ez dira historian zehar aldatu.
    • Euskalkiak erromatarren garaikoak dira.

Jatorriaren ingurukoak

  • Euskararen jatorria ezaguna da.

Hainbat hipotesi badaude, baina oraingoz frogatu gabeak. Mendez mende aldatu ohi dira euskararen jatorriari buruzko hipotesiak.

Zabalerari dagokienak

  • Penintsula osoan hitz egin zen.

Ez dago frogarik.

  • Bizkaia, Gipuzkoan eta Araban ez zen euskaraz hitz egiten erromatarren garaian.

Ez dago frogarik.

  • Nafarroan eta Araban ez da inoiz euskaraz hitz egin.

Herri gehienetan euskararen testigantzak aurkitzen dira. Agian herri batzuetan euskara ez da inoiz gehiengoaren hizkuntza izan, baina ez dago horren froga argirik.

  • Nafarroan eta Araban duela mende asko galdu zen euskara.

Galera handiena batez ere XX. mendean gertatu zen Nafarroan, eta XIX. mendean Araban.

Estandarizazioaren ingurukoak

  • Euskalkiak oso diferenteak dira, eta dialektoak baino, hizkuntza desberdinak dira.

Dialekto eta hizkuntza bereizketa subjektiboa da, baina euskararen dialektoak ez dira bereziki beste hizkuntza batzuetako dialektoak baino desberdinagoak.

  • Gaurko euskara artifiziala da.

Artifizialtasun eta naturaltasunaren arteko bereizketa subjektiboa da. Hizkuntza estandarrak arauak segitzen dituzte, baina horrek ez ditu artifizialak egiten. Hizkuntza asmatuak artifizialtzat jo daitezke: esperanto, volapuk,... Baina hau ez da euskararen kasua.

  • Euskara estandarrak euskalkiak hil ditu.

Desagertutako euskalkiak erdarek ordezkatu dituzte.

  • Sabino Aranak euskara batua asmatu zuen, bizkaiera oinarri harturik.

Sabino Aranak ez zuen euskara baturik proposatu, euskalkiak defendatu zituen, batez ere Bizkaikoa. Euskaltzaindiak proposaturiko euskara batuan Euskal Herri osoko edo erdialdeko formak hobesten dira, euskarazko tradizio idatzita jarraituz: Leizarraga, Axular, Larramendi,...

Soziologikoak

  • Euskaldun guztiek beti jakin izan dute gaztelaniaz.
  • Herri txikietan baino ez zen egiten, hirietan ez.
  • Herri xehearen hizkuntza baino ez zen.
  • Euskara ez da gaur egun erabiltzen.

Izan ere, gaur egun milioi bat euskaldun inguru daude, eta munduan dauden hizkuntzen artean, hiztun gehien duten ehuneko hamarren artean dago.

Prestigioari lotuak

  • Tradizio idatzirik gabeko ahozko hizkuntza da.

Bost mendetako euskal literatura idatzia badago, Europako hizkuntza asko bezala.

  • Ez du balio gaur egungo zereginetarako, adibidez, zientziarako.

Gaur egun euskara zientzian erabiltzen da.

  • Hizkuntza pobre eta atzeratua da eta horregatik hizkuntza aurreratuetatik hartzen ditu hitz berriak, abstraktuak edo unibertsalak.

Hizkuntza aurreratu eta atzeratuen arteko bereizketa subjektiboa da. Hizkuntza denek hartzen dituzte hitz berriak, abstraktuak edo unibertsalak beste hizkuntzetatik, izan latinetik, grekotik edo ingelesetik, adibidez.

Erreferentziak

  1. «Euskararen historian barna: uste dugunetik dakigunera» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-3).

Ikus, gainera