Castro Urdiales: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urdialaitz ezin da sarreran jarri
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
Izena
6. lerroa:
Lehenengo hitzari buruz (''castro'') zalantzarik ez dago: [[latin]]ezko ''castrum'' («gaztelu») du jatorri. Bigarrenari buruz, aldiz, ez dago ziurtasunik. Hipotesi batek zioen balizko ''hordeales'' izenetik («[[garagar]]diak») eratorria dela, erroa latinezko ''hordeum'' («garagar») izanik; hala ere, Valeriano Yarza Urquiolak seguruagotzat jotzen du jatorria ondorengo hau izatea: ''Fortunalis'' antroponimoa, gehi ''-icus, -ici'' atzizki genitiboa ([[Urduliz]] toponimoaren jatorri bera). Hartara, erromantzean bide hau egina luke toponimoak: ''*(F)ortu(n)alic(i) > *Ortualiz > *Urdualiz > *Urdialis > Urdiales''. Horrenbestez, toponimoaren esanahia litzateke «Fortunalisen gaztelua».<ref>{{Cite aldizkari|abizena=Yarza Urquiola|izena=Valeriano|egile-lotura=|izenburua=Notas sobre toponimia de origen romano en Bizkaia|aldizkaria=Fontes Linguae Vasconum|zenbakia=120|orrialdeak=345–384|urtea=2015|url=http://media.cervantesvirtual.com/s3/BVMC_OBRAS/a1f/25d/cd4/abc/4d6/682/b20/f6c/0c0/ccd/6d/mimes/a1f25dcd-4abc-4d66-82b2-0f6c0c0ccd6d.pdf|hizkuntza=es|issn=}}</ref>
 
[[Federiko Krutwig]]ek, ''[[Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad|Vasconia]]'' liburuan, Castro Urdiales ''Urdialaitz'' izenez aipatu zuen. [[Txillardegi]]k, ''Euskal Herria Helburu'' liburuan, ''Castro Urdializ'' toponimoa euskal toponimotzat aipatu zuen. [[Euskaltzaindia]]k, hala ere, ez du bi [[exonimo]] hauek hobesteko gomendiorik eman, eta euskaraz hizkuntza ofizial propioaren araberako izenak erabili ohi direla aipatzen du<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0149.pdf ''Euskal Herri inguruko exonimoak'', Euskaltzaindia]</ref>.
 
== Geografia ==