Petrolio: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
haber de donde lo sacas Etiketak: Lehengoratua Ikusizko edizioa |
t 150.241.155.246 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Rzuwig wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. Etiketa: lehengoratzea |
||
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}}
[[Fitxategi:Oilfields_California.jpg|thumb|250px|Petrolio-zelaia [[Kalifornia]]n ([[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]), [[1938]]an.]]
'''Petrolioa''' ([[latin]]etik ''Petroleum'', eta hau [[greziera]]tik πέτρα, "harri" + ἔλαιον, "olio") osaera ezberdineko [[hidrokarburo]]en (batez ere [[alkano]]en) nahasketa likidoa da. Hidrokarburoaren kate-luzera C<sub>5</sub>H<sub>12</sub> eta C<sub>18</sub>H<sub>38</sub> artean da. Materia naturala da, [[beltz]]a edo [[arre (kolorea)|marroi]] iluna ([[hori]]xka edota [[berde]]xka ere izan badaiteke ere), nahiz eta osaeraren arabera, itxura desberdina hartzen du.
[[Energia]] emateko duen gaitasun handiarengatik, aise garraiatzeagatik eta bere ugaritasun erlatiboarengatik, [[1950eko hamarkada]]tik aurrera munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da. Gainera, hainbat produktu kimikoren (disolbatzaile, ongarri, plastiko edota pestiziden) lehengaia ere bada petrolioa. Energia ekoizteko kontsumitzen ez den %16 material horietan erabiltzen da.
[[Lurrazal]]eko zenbait tokitako arroka porotsuetan dago. Leku berberean egoten dira petrolioaren eta gas naturalaren hobiak, eta horrek ustiapena errazten du. Petrolio-hobietatik petrolio gordina ateratzen da. Petrolio gordinetik zenbait deribatu ateratzen dira, erregai deiturikoak: gasa, butanoa, ibilgailuentzako erregaia, kerosenoa, diesela, olio industriala, lubrifikatzailea eta asfaltoa, etab. Petrolio gordina erabiltzen da argindarra sortzeko eta industria-lehengai gisa erabiltzeko. [[Gas naturala]] ekonomiaren sektore guztietan erabiltzen da, baita etxea eta kalean.
== Petrolio-erreserbak ==
[[Nigeria]] (%7), [[Iraq]] (%7), [[Mexiko]] (%12), [[Venezuela]] (%13), [[Saudi Arabia]] (%14), [[Kanada]] (%15) eta beste batzuk (%32).
Ezagutzen diren petrolio-erreserbek 1,2 trilioi [[kupel]] dauzkate hainbat estimazioren arabera eta harea-petrolioa kontuan hartu gabe. Egungo kontsumoa 84 milioi kupel egunekoa izanda, erreserbak [[2039]]an dira amaitzekoak, aurkikuntza berriak, kontsumo-aldaketak, harea-petrolioaren erabilpena eta beste faktore batzuk aintzat hartu gabe.Petrolio-eskaria eta ustiapena hirukoiztu egin da azken berrogeita hamar urteetan. Herrialde industrializatuak eta jendeztatuenak dira kontsumitzaile handienak: Estatu Batuak daude lehen postuan, eta, haien atzetik, [[Txina]] eta [[Japonia]]. Gas naturalaren kontsumoa, berriz, gora egin du 1973ko petrolioaren krisiaz geroztik, eta, gaur egun, munduko energia-kontsumoaren laurdena betetzen du.
== Kimika ==
[[Fitxategi:Octane molecule 3D model.png|thumb|250px|[[Oktano]]a, petrolioan aurki daitekeen [[hidrokarburo]]a (marrak lotura bakoitiak, esfera beltzak [[karbono]] atomoak eta zuriak [[hidrogeno]]koak dira)]]
Petrolioaren egitura kimikoa luzera ezberdineko [[hidrokarburo]] katez osatua dago. Hidrokarburo ezberdin hauek [[destilazio]]z banatzen dira petrolio findegietan [[gasolina]], [[fuel]]a, [[keroseno]]a eta beste hidrokarburo batzuk ekoizteko. [[Alkano]] hauen formula orokorra ''C<sub>n</sub>H<sub>2n+2</sub>''.
Adibidez, 2,2,4-Trimetilpentanoa, gasolina ekoizteko oso erabilia, ''C<sub>8</sub>H<sub>18</sub>'' formula du, [[oxigeno]]arekin erreakzioa duena [[exotermiko]]ki:
<math>2C_8 H_{18(l)} + 25O_{2(g)} \rightarrow \; 16CO_{2(g)} + 18H_2 O_{(l)} + beroa</math>
Gasolina edo petrolioaren errekuntza osatugabeak [[gas]] pozoitsuak sortzen ditu, hala nola [[Karbono monoxido]]a edo [[oxido nitriko]]a. Adibidez:
<math>C_8 H_{18(l)} + 12.5O_{2(g)} + N_{2(g)} \rightarrow \; 6CO_{2(g)} + 2CO_{(g)} +2NO_{(g)} + 9H_2 O_{(l)} + beroa</math>
== Arazoak ==
Petrolioa eta gas naturala bi arazo dakartzate: ingurumen-aldaketak, batez ere, petrolioari lotutakoak (erretzean, partikula kutsagarriak isurtzen dira [[atmosfera]]ra; itsas isuriak gertatzen dira, eta honekin batera, ekosistemen eta [[biosfera]]ren suntsipena, etab.)-, eta herrialde industrializatuek herrialde ekoizleekiko duten energia-mendetasuna. Herrialde industrializatuak egoera ahulean daude; izan ere, herrialde ekoizleek zer erabakitzen duten (esaterako, petrolio gordinaren prezioa igotzea, etab.), horren mende daude.
== Ikus, gainera ==
* [[Petrolioaren eratorri]]a
* [[Petrolio-ontzi]]ak eta [[Petrolio-isuri|Marea beltza]]
* [[Upel (unitatea)]]
* [[Petrolioaren gailurra]]
== Kanpo estekak ==
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2153/urre-beltza/osoa Argia astekarian petrolioaren prezioa zergatik igotzen den galdezka (2008-10-05)]
{{autoritate kontrola}}
[[Kategoria:Erregaiak]]
|