«Errioxako Autonomia Erkidegoa»: berrikuspenen arteko aldeak

Halaber, ezaguna da euskaraz idatzitako lehen testuen artean [[Donemiliaga Kukula]]ren inguruan [[X. mendea|X. mendekoa]] dugu (''"Izioqui dugu"'' eta ''"Guec ajutu ez dugu"'' [[Donemiliagako glosak|glosen]] zatiak). 1236 urte ingurukoa da Ojacastroko ''fazaña'' edo epaia: epai judizial bat da, Burgosen egon zen auzi txiki batekoa —garai hartan, Errioxako mendebaldea Burgosen agindupean zegoen—. Eduardo Aznar ikertzaileak «Epai horretan, [[Ojacastro]]ko herritarrei onartzen zaie epaitegietan euren lekukotza euskaraz emateko eskubidea, hau da, euren ama hizkuntzan ematekoa» dio. Aznarren esanetan, horrek erakusten du jendeari kosta egiten zitzaiola gaztelaniaz hitz egitea: asko elebakarrak ziren, edo euskaraz hobeto moldatzen ziren.<ref name="Berria">{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1893/038/001/2018-11-22/agerikoak_dira_erroak.htm|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Agerikoak dira erroak|data=2018-11-22|izena=Maialen |abizena= Unanue Irureta| postscriptum = CC BY-SA 4.0 lizentziapean}}</ref>
 
[[Laminiturri Kultur Elkartea]] euskarak Errioxan duen ondarea ikertu eta zabaltzen du. 1996an eratu zen eta hitzaldiak antolatzen ditu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La Rioja - Errioxa|url=http://www.errioxa.com/1_presentacion/presentacion.htm|aldizkaria=www.errioxa.com|sartze-data=2021-09-26}}</ref>.
 
=== Museoak ===
79.247

edits