Errioxako Autonomia Erkidegoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa:
'''Errioxa''' ({{lang-es|La Rioja}}) [[Espainia]]ko iparraldeko [[autonomia erkidego]] bat da, [[probintzia]] bakarrekoa. 1982ko ekainaren 9an eratu zen Erkidegoa eta hori du egun ofiziala. Mugakide ditu [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] iparraldean, [[Nafarroa Garaia|Nafarroako Foru Erkidegoa]] ipar eta ekialdean, [[Gaztela eta Leon]] hego eta mendebaldean, eta [[Aragoi]] hegoaldean. Hiriburua eta udalerri nagusia [[Logroño]] da. 2017an 315.381 biztanle zituen eta erdia baino gehiago Logroñoko metropoli eremuan bizi dira<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La capital riojana y su área metropolitana, entre las de menor tasa de paro|hizkuntza=es-ES|data=2017-06-28|url=https://www.larioja.com/logrono/201706/22/capital-riojana-area-metropolitana-20170622002823-v.html|aldizkaria=La Rioja|sartze-data=2021-09-25}}</ref>.
 
Erromatarren garaian [[Calahorrako eta La Calzada-Logroñoko elizbarrutia|Calahorrako elizbarrutia]] penintsula iparraldeko garrantzitsuena izan zen eta Erdi Aroan [[Iruñeko Erresuma|Naiarako Erresuma]] izansortu zen. Historian zehar herri eta kultura ugariren bidegurutzea eta topagunea izan da, horren adibide da Logroñon sartu eta Grañónetik ateratzen den [[Donejakue bidea]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Camino de Santiago (GR-65) - Ruta|hizkuntza=es|url=https://lariojaturismo.com/recurso/camino-de-santiago-gr-65/226971e2-fb81-4873-8d63-abe3396b2488|aldizkaria=La Rioja Turismo@es{{!}}{{!}}{{!}}|sartze-data=2021-09-25}}</ref>. [[Donemiliaga Kukula|Donemiliaga Kukulako monasterioak]] ere garrantzia handia izan zuen Erdi Aroko historian eta euskaldunoi dagokigunez inguru hartan [[Euskara|euskaraz]] hitzegiten zela erakusten du. Errioxako toponimia ugari utzi ditu euskarak.
 
Gaur egun [[Errioxako ardoa|Errioxa]] izena [[Ardogintza|ardogintzari]] estuki loturik dago, mundu mailan ezaguna den [[sor-marka]] baitauka<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=La denominación|hizkuntza=es-ES|url=https://www.riojawine.com/doca-rioja/|aldizkaria=Consejo Regulador DOCa Rioja - Riojawine|sartze-data=2021-09-25}}</ref>.
 
== Izena ==
200. lerroa:
Ekonomiari dagokionez, [[nekazaritza]]rekin loturik dauden jarduerak dira nagusi Errioxan. Nekazaritzan lanean ari den jende kopuruak behera egin badu ere, ekoizpena igo egin da, teknikan izandako hobekuntzei esker. Ardoa da Errioxak ematen duen produkturik aipagarriena, eta kontuan hartzekoa da, baita ere, fruituen eta laboreen ekoizpena. [[Abere]] zaintzan behia eta ardia dira nagusi. Industriari dagokionez, berriz, nekazaritzarekin zerikusia duena (ardoak, kontserbak…), larruak, [[metalurgia]] eta eraikuntza dira azpimarra daitezkeen alorrak. [[Turismo]]ari dagokionez, Euskal Herriko jende askok aukeratzen du Errioxa bere oporrak igarotzeko. Aipagarriak dira, baita ere, Euskal Herriarekin dituen merkataritza harremanak.{{lur erref}}
 
[[Ardo]]gintza da erkidegoko jarduera [[ekonomia|ekonomiko]] nagusietakoa. Izan ere, [[Errioxako ardoa]]ren "Errioxa Altua" eta "Errioxa Baxua" azpieskualdeen ekoizle gehienak lurralde honetan daude<ref name=":0" />.
 
== Azpiegiturak ==