«Errioxako Autonomia Erkidegoa»: berrikuspenen arteko aldeak

Geografikoki bi eremu oso desberdin hartzen ditu Errioxako Autonomia Erkidegoak, Ebro ibaiaren hegoaldeko ertza eta mendialdea, Iberiar sistemaren iparraldeko mendilerroak.
 
Ebro ibaia [[Conchas de Haro]] izeneko ubidean sartzen da Errioxan eta [[Alfaro]] herritik ateratzen da 120 kilometro egin ondoren. Conchas de Haron 445 metrotako altuera du eta Alfaron 260 metrotakoa. Ibaiaren ertz biek osatzen dute [[Errioxa deritzon(eskualde ingurunegeografikoa)|Errioxa naturalaeskualde etageografikoa]]; iparraldean [[Arabako Errioxako kuadrilla|Arabako Errioxa]] eta [[Nafarroako Erribera]] eskualdeek hartzen dute eta hegoaldekoa Errioxako Erkidegoak. Salbuespenak badaude, [[San Vicente de la Sonsierra]] eta [[Ábalos]] herriak Ebroren iparraldean baitaude eta beste herri batzuek ere badute eremu zatiren bat iparraldeko ertzean, esate baterako Logroñok eta Alfaro berak. Hiri handienak bertan kokatzen dira eta [[mahatsondo|mahastiek]] estaltzen dute lurraldea.
 
Mendialdea Ebrotik 40 km eta 60 km arteko tartea da eta haren ibaiadarrek osatzen dute. "Zazpi haranak" ezizena ematen zaio izan ere mendebaldetik ekialdera honako ibaien haranak lerrokatzen baitira: [[Tirón]], [[Oja]], [[Najerilla]], [[Iregua]], [[Leza (ibaia)|Leza]], [[Cidacos]] eta [[Alhama]]. Azken hiru haranek [[Jubera, Leza, Cidacos eta Alhama haranak|biosfera erreserba]] osatzen dute<ref>{{Erreferentzia|abizena=https://plus.google.com/+UNESCO|izenburua=Valles del Jubera, Leza, Cidacos y Alhama Biosphere Reserve, Spain|hizkuntza=en|data=2019-01-28|url=https://en.unesco.org/biosphere/eu-na/jubera-leza-cidacos-alhama|aldizkaria=UNESCO|sartze-data=2021-09-25}}</ref>. Haran estuak eta labarrez josiak dira eta baso tradizionala mantendu izan da gutxi asko. [[Demanda mendilerroa|Demanda]] eta [[Cebollera mendilerroko natura parkea|Cebollera mendilerroek]] Errioxa eta Soria arteko muga egiten dute eta mendi garaiena [[San Lorenzo mendia|San Lorenzo]] (2.271m) da<ref>{{Erreferentzia|izena=Javier|abizena=Urrutia|izenburua=Mendikat → San Lorenzo (2271 m)|hizkuntza=es|url=https://www.mendikat.net/|aldizkaria=www.mendikat.net|sartze-data=2021-09-25}}</ref>.
79.186

edits