«Errioxako Autonomia Erkidegoa»: berrikuspenen arteko aldeak

1997ko abenduaren 4an [[San Millán de Yusoko monasterioa|Yusoko monasterioa]] eta [[San Millán de Susoko monasterioa|Susokoa]] [[Gizateriaren ondare]] izendatuak izan ziren [[UNESCO]]k ospatu zuen bilera batean. Bi monasterioak Errioxako [[Donemiliaga Kukula]] udalerrian daude eta famatuak dira, bertan aurkitu baitzituzten [[Donemiliagako glosak]].
 
Lurralde honetatik ere igarotzen da [[Donejakue bidea|Done Jakue bidea]], [[Nafarroa]]tik etorritaetorri eta [[Burgosko probintzia]]ranzko norabidean ateratzen dena. Bidean zehar dauden eraikin ugari ere Gizateriaren ondare multzoan sarturik daude, elizak, jauregiak, gazteluak...
 
Ekialdetik mendebaldera, honako hauek dira igaro-lekuakDonejakue bidean dauden herriak:
* [[Logroño]].
* [[Navarrete]].
 
Gaur egun, [[Laminiturri]] izeneko elkartea ondare hau ikertzen eta zabaltzen dabil [[1996]]tik.
 
=== Gastronomia ===
Errioxako plater ezagunenak [[patatak Errioxako erara]] eta [[arkume]] sahieskiak sarmiento erara dira. Dena dela Errioxako gastronomia askoz aberatsagoa da, Ebro haraneko baratzetako produktuetan ([[borraja]], [[orburu]], [[Baratze-kardu|kardu]], [[babarrun]], [[potxa]], [[leka]], [[piper]]...) txerrikietan ([[txorizo]], [[urdaiazpiko]], belarri...), arkumetan (enbuchado) eta ehizan ([[eper]], [[galeper]]...) oinarritzen dena.
 
Logroñoko [[Laurel kalea]]<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Calle del Laurel, calle del laurel, Logroño (2021)|hizkuntza=es|url=https://www.localbarsfinder.com/ES/Logro%C3%B1o/46006728697/Calle-del-Laurel|aldizkaria=www.localbarsfinder.com|sartze-data=2021-09-26}}</ref> eta San Juan kalea pintxo eremu ezagunak dira, baita hiri nagusietako alde zaharreko kaleak ere.
 
=== Kirola ===
 
==== Futbola ====
[[Club Deportivo Logroñés]] izan zen kirol talde arrakastatsuena. Futbolean bederatzi denboraldi egin zituen lehen mailan eta posturik onena 7.a izan zuen 1989-90 denboraldian<ref>{{Erreferentzia|izena=<img Alt=''|abizena=Src='https://Secure.gravatar.com/Avatar/42cc0d4a790098ba27e2e599aaa7ad53?s=50|izenburua=CD Logroñés, su década inolvidable|hizkuntza=es|abizena2=#038;d=blank|abizena3=Srcset='https://Secure.gravatar.com/Avatar/42cc0d4a790098ba27e2e599aaa7ad53?s=100|abizena4=#038;d=blank|abizena5=mayo 2020|izena3=#038;r=g'|izena5=#038;r=g 2x' class='avatar avatar-50 photo lazyload' height='50' width='50' />Antonio Ros·Retro·17|data=2020-05-17|url=https://www.trescuatrotres.com/cd-logrones-su-decada-inolvidable/|aldizkaria=TresCuatroTres|sartze-data=2021-04-11}}</ref>. 2009an diru arazoen eraginez desegin zen eta ordutik hainbat futbol talde osatu dira, [[Unión Deportiva Logroñés]] (2. mailara iritsi dena) eta [[Sociedad Deportiva Logroñés]]. [[EdF Logroño]] Emakumezkoen futbol taldea ere lehen mailan ari da jokatzen 2018tik aurrera eta Erreginaren Kopako finala jokatu zuen 2020an. [[Las Gaunas Futbol Zelaia|Las Gaunas]] da Logroñoko futbol estadioa.
 
Erkidegoko beste herri handiek ere badituzte futbol taldeak. Bigarren B mailan jokatu izan dute [[Club Deportivo Calahorra|Calahorrak]] eta [[Club Haro Deportivo|Haro Deportivok]].
 
==== Eskubaloia ====
[[Club Balonmano Ciudad de Logroño]] eskubaloi taldea [[ASOBAL Liga|ASOBAL Ligako]] puntako taldea da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El equipo –|hizkuntza=es-ES|url=http://www.cbclogrono.com/el-equipo/|sartze-data=2021-04-11}}</ref> eta hiru aldiz izan da txapeldunordea. Europako txapelketatan ere jokatu izan du.
 
==== Pilota ====
Esku pilotak indar handia du Errioxan. Pilotari ezagun ugari eman izan dituen lurraldea da. [[Augusto Ibáñez|Titín III.ak]] bost txapela irabazi zituen (Binakako lau eta Lau t'erdiko bat) eta bere garaiko pilotari onenetakoa izan zen. [[Abel San Martín|Barberito I.a]] buruz-buruko txapelduna izan zen 1953an eta Lau t'erdikoa ere birritan iarabzi zuen. [[Miguel Capellán]] eta [[Álvaro Untoria]] ere binakako txapeldunak izan dira.
 
Logroñoko [[Adarraga pilotalekua]] frontoi ezagunenetakoa da. [[San Mateo jaietako torneoa]] jokatzen da irailean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Complejo Deportivo Adarraga|hizkuntza=es-PE|url=https://www.lariojasinbarreras.org/guia_ocio_accesible/item/complejo-deportivo-adarraga-2/|aldizkaria=La Rioja Sin Barreras|sartze-data=2021-04-11}}</ref>.
 
==== Boleibola ====
Titulu gehien eskuratu duen taldea ordea emakumezkoen boleibol taldea da, [[Club Voleibol Logroño]] hain zuzen ere<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El Club Voleibol Logroño, vigente tricampeón, se plantea renunciar a jugar en la Liga Iberdrola|hizkuntza=es|data=2020-06-03|url=https://www.larioja.com/deportes/voley/club-voleibol-logrono-20200603233146-nt.html|aldizkaria=La Rioja|sartze-data=2021-04-11}}</ref>. 5 Superliga, 4 Erreginaren Kopa eta 4 Superkopa eskuratu ditu.
 
== Erreferentziak ==
79.225

edits