Kursaal jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
31. lerroa:
}}
 
[[Rafael Moneo]] arkitekto [[tutera]]rrak egin zuen proiektua. [[Beira]] zeharrargizko bi prisma nagusiz osatua dago, [[arrokaharri|harrizko]] plataforma oinarri duela. [[Zurriola]] hondartza alderantz terrazak irekitzen dira, itsasoaz gozatzeko, eta hiriari begira sarrera nagusiak, dendak eta erakusketa aretoak, Zurriola hiribideari kale-giroa emateko. Proiektu hau 1999. urtean amaitu zen.
 
Prismek mendietara begiratzen dute, [[Urgull]] eta [[Ulia]]ra, hiriarekin baino naturaren zati bailiran. Prisma hauek [[beira]] zeharrargizko horma bikoitzez osatuak daude eta egitura metalikoari eusten dira. Beirazko hormen tartean [[argi]]ztapena du eta gauez piztu egiten da eraikinaren nortasun publikoa azpimarratzeko. Prisma hauetako bakoitzak areto bat du barnean, [[zur]]ezko oholez estaliak: auditorioa eta ganbera aretoa.