Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
24. lerroa:
 
[[Kristautasun]]a Erdi Aroko historiaren bihotzean datza. Izan ere, garai honetako pentsamoldea markatzen du zeharo. [[Erroma]]ko [[Aita santu|Aita Santuaren]] inguruan antolatuta, Mendebaldeko Erdi Aroko mugak eta mundu kristau katolikoenak bat dira.
==== Elizaren antolakuntza ====
[[Erromatar Inperioa]]ren garaian ([[Milango ediktua]]ren bidez, [[313]]an, kristauek gurtzeko askatasuna lortu zuten) Estatuko erlijio bihurtuta, kristautasuna [[Europa]]n zehar Erdi Aroko lehenengo mendeetan hedatu zen. [[Erlijio]]aren zabalkuntzarekin batera, elizaren [[hierarkia]] ere eraikitzen joan zen, Aita Santuaren inguruan. Elizaren burua izanik, Erromako apezpikua Mendebaldeko botere nagusienetakoa zen, haren autoritate espirituala [[Petri (apostolua)|Petri]] apostoluaren ondorengotzan oinarritzen baita.
 
Bilakaera hau motela izan zen ([[V. mendea|V. mendetik]] [[XIII. mendea|XIII. mendera]]), dena den, eta oztopo andana gainditu behar izan zituen. Lehenik eta behin, Elizako dogmak kontzilioetan finkatzen ziren, eta, horretarako, denbora igarotzea beharrezkoa zen. Izan ere, zenbait dogma ez onartzerakoan, [[heresia]]k sortzen ziren, Elizaren ustetan, desagertu beharrekoak, onartutako sinesmen aitormena nagusi zedin. Horietako bat [[bisigodo]]en [[arrianismo]]a izan zen, zeinek [[Iberiar penintsula]]n [[VII. mendea|VII. mendera]] arte iraun zuen.
 
Gainera, Mendebaldeko Europan, Erdi Aroa bera beste garai txikiagotan ere banantzen dako. Hemen ere, herrialde etaElizaren eskolarenbatasuna araberabermatzeko, izenElizak batbitarteko edobortitzak besteaerabili jasotzenzituen dutehainbatetan: garaihala horieknola, aditu[[Gurutzada guztiakAlbitarra]], bat[[Hustar ez datozelako. DatakGerrak]], ordea,[[Gregorio finkoagoak diraIX.a]]ren Hemen eredu frantsesari eutsi zaio. Lehenengo aroa, Erromatar Inperioaren amaieratik ([[10001227]]–[[1241]] arte, gutxi gorabehera (batzuetan atzerago eramaten da), [[Goi Erdi AroaInkisizioa]]ren izango litzateke, nahiz eta hainbat tokitanan ''Lehen Erdi Aroa'' ere deitu. Bigarrena, [[XI. mendea|XI]], [[XII. mendea|XII.]] eta [[XIII. mendea|XIII. mendeek]] [[Erdi Aro Klasikoa]] osatuko lukete (urte horietan Erdi Aroko ezaugarri nagusiak –[[basailu]]tza, [[gurutzadak]], Aita Santuen eta [[Germaniako Erromatar Inperio Saindua|Alemaniako enperadoreen]] arteko gatazka– gailurrean leudeke). Hirugarrena, [[XIV. mendea|XIV.]] eta [[XV. mendea]]k [[Behe Erdi Aroa]] (beste tokietan ''Azken Erdi Aroa'') izango lirateke (XIV. mendeko krisialdiak -krisialdi ekonomikoak, [[Izurri Beltza]]k, Ehun Urteko Gerrak- aldaketa ekarriko bailuke).
Horretaz gain, Bizantzioko Elizaren gainean gailendu behar izan zuen Erromako Elizak. [[Erromatar Inperioaren gainbehera|Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin]], askoz boteretsuago suertatu zen [[bizantziar Inperioa|zutik zirauen Inperioaren]] hiriburuko eliza, Bizantziokoa hain zuzen ere; eta ez zen Erromarenganako mendekotasunik onartzeko prest agertu. Onartzekotan, berdinen arteko maila handixegoa aitortuko zion Erromari. Nolanahi ere, bizantziarren [[Bizantzioko eztabaida ikonoklasta|ikonoklasiaren krisialdiarekin]] ([[726]]–[[843]]), Erromako elizak gero eta autoritate gehiago lortu zuen ekialdekoen aurrean. [[Zisma Nagusia|Ekialdeko Zisma]] gertatzerakoan ([[1054]]an Erromako Aita Santuak eta Bizantzioko Patriarkak elkar eskumikatu zuten) norbanakoen aginte-eremua argi ezarri zen.
 
Hori bezain garrantzitsua [[liturgia]] bakarra ezartzeko auzia da. Izan ere, tokian tokiko elizak bere usadioak zituen ekitaldi kristauak ospatzerakoan. [[Irlanda]]ko liturgiak [[Pazkoa]] beste data batean kokatzen zuen, eta [[Britainia Handia]]n ere eragin handia izan zuen [[Whitbyko sinodo]]ra arte ([[664]]). Kristautasuna hedatu ahala (batik bat erresuma anglo-saxoietan eta [[frankoak|frankoen]] artean), Erroma saiatu zen Elizako ohitura orok bat egin zezan, besteak beste, bere nagusitasuna bermatzeko.
 
Elizak beste oztopo bat botere laikoetan topatu zuen, Aita Santuaren eraginari aurre egin baitzioten, nork bestearen aferetan eskua sartu nahi baitzuen bere kasa zuzentzeko. Esaterako, lonbartar erregeek Erroma azpiratu nahi zuten. Hori zela eta, Aita Santuak Karolingiarrengana zuzendu ziren laguntza eskean [[VIII. mendea]]ren erdialdean. Elkarrenganako laguntza honen ondorioz, mendebaldean inperioa sortu zen berriro [[Karlomagno|Karlos Handiarekin]] ([[800]]). Hala ere, Enperadorearen eta Aita Santuaren paperak ez zeuden zehaztuta. Hastapenean, Aita Santuaren eraginaren kalterako izan zen, baina geroago [[enperadore]] titulua desagertu egin zen, hain ahulduta zegoen eta. [[X. mendea|X.]], [[XI. mendea|XI.]] eta [[XII. mendea|XII. mendeetan]] elizaren barnean hainbat erreforma egin ondoren, indartu zen Aita Santuaren papera. [[Inbestiduren auzia|Inbestiduren Auzia]] deritzon prozesuan, germaniar Enperadoreari aurre egin zion. [[XIII. mendea]]n, botere erlijiosoa gailendu zen, hein handi batean eskumikatzeko gaitasunari esker, baita [[gurutzadak]] eta lortutako benetako boterea eta aberastasuna zirela-eta ere. [[Inozentzio III.a]]k, bere agintaldian ([[1198]]–[[1216]]), abian jarri zituen ''[[Dictatus Papae]]'' izeneko [[bulda]]n ezarritako printzipioak ([[1075]]), pontifize-teokrazia zeritzona, alegia.
 
==== Europaren kristautzea ====
[[Fitxategi:Chlodwigs taufe.jpg|thumb|250px|[[Klovis I.a|Klovisen]] bataioa. Eliza eta [[frankoak|frankoen]] arteko ituna ezarri zen honela.]]
[[Ebanjelio]]etako apostoluen ereduari begira, irizpide katolikoen arabera, «lurreko mugetaraino» hedatu behar du [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizak]], fedeak batzen duen erakundeak. Horretarako, Erdi Aroan bi modu erabili ziren; alde batetik, era bakezalea eta espirituala, predikazioa, gizabanakoen borondatezko konbertsioa; beste aldetik, ordea, era bortitza eta borrokazalea, Germanian gertatu zen bezala, non kristautzeko prozesua [[frankoak|frankoen]] konkisten eskutik joan zen.
 
[[Goi Erdi Aroa]]n, [[Erroma]]k, ahal zuenean, babestutako misiolarien lanak bi helburu nagusi zituen, kristautzeari dagokionez. Lehenengoa herri baten elitea edo buru nagusia konbertitzea zen, honek herriaren gainerakoak kristautzeko egundoko babesa ekarriko liekeelakoan. Honen eredua [[frankoak|frankoen]] kristautzea izango litzateke, haren erregea [[Klovis I.a|Klovisek]] [[496]]an edo [[498]]an kristautasun erlijioa hartu zuenean (kristautu zen lehen errege germaniar paganoa). Bigarrena, nagusien azpian zeuden jende xeheei [[Kristo]]ren mezua helaraztea izango litzateke, neurtzen zailagoa den prozesua (ez dago ahazterik «paganus» landetan bizi denari izendatzen zitzaion [[latin]]ez). Apaiz askoren lana izan zen, eta haietako batzuk ezagunak dira: [[San Kolonbano]] [[Galia]]n, [[San Agustin Canterburykoa]] [[Kent]] eskualdean, edo [[San Bonifazio]] [[Frisia]]n.
 
[[Antzinako germaniarrak]] kristautzeko prozesuan, lehenengo pausoak [[Erromatar Inperioa]]n bertan eman ziren, honek eta honen erlijio kristauak zeukan ospea zirela eta. Hala ere, eskala txikiko banan banako konbertsioak izan ziren.
 
[[IV. mendea]]n gertatu ziren lehendabiziko kristautze masiboak, [[godo]]ek [[arrianismo]]a (Eliza Katolikoak [[heresia]] izendatutako adar kristau bat) hartu baitzuten. Kristautasun katolikoa bere erlijiotzat jo zuen lehen germaniar herria [[frankoak]] izan ziren, [[496]]an edo [[498]]an [[Reims]]en bataiatu zirenean. Hala ere, [[VII. mendea]]n ere hainbat usadio paganok bizirik zirauten. [[Lonbardiar]]rak ere, [[Italia]]n sartzerakoan, [[VI. mendea]]n, kristautu ziren.
 
Nolanahi ere, horren aurretik [[Irlanda]]ko kristautzea iritsi zen, [[Patrizio Irlandakoa|San Patrizioren]] eskutik [[V. mendea]]ren lehen erdialdean. Irlanda, kontinenteko mugimenduetatik at egon arren, azkar kristautu zen, eta [[590]] inguruz geroztik misiolari andana abiatu ziren bertatik [[Europa]] (Britainia Handia eta Germania batik bat) kristau bihurtzera. [[Britainia Handia]]ren konbertsioa [[Gregorio I.a]] [[Aita Santu]]ak [[Kent]]era bidalitako komisio batekin hasi zen [[596]]an. [[X. mendea|X. mendera]] arte, hein handi batean era independentean, irla kristautzean jardun zuten.
 
Kontinentean, frankoak kristaututa, [[saxoi]]ak bortizkeria erabiliz konbertitu zituen [[Karlomagno|Karlos Handiak]] [[VIII. mendea]]ren amaieran. [[Eskandinavia]]ri dagokionez, lehen misiolariak VIII. mendean iritsi ziren, baina [[XII. mendea|XII. mendera]] arte ez zen burutu. Samiek, ordea, [[XVIII. mendea|XVIII. mendera]] arte pagano jarraitu zuten. [[Baltikoa|Baltikoko]] herriak ere bortizki konbertitu zituzten [[Iparraldeko Gurutzadak|Iparraldeko Gurutzaden]] bidez, [[alemaniarren ekialderako hedapena|alemaniarrak ekialdera hedatzen]] ziren bitartean. [[Polonia]]ko erregeak, Mieszko I.ak [[966]]an onartu zuen, bere boterea indartuko zelakoan. [[XIII. mendea|XIII. menderako]], erromatar katolizismoa Poloniako erlijio nagusia zen. Hungariako Erresuma (egungo [[Hungaria]] baino handiagoa) [[970]] eta [[1038]] bitartean kristautu zen.
 
[[Bulgaria]], mendebaldeko eta ekialdeko elizen artean, [[Boris I.a Bulgariakoa|Boris I.aren]] agintaldian hasi zen konbertitzen ekialdeko elizaren eskutik. Eliza horrek egungo [[Bielorrusia]], [[Errusia]] eta [[Ukraina]] ere kristautu zituen, [[VIII. mendea]]n hasita. Nolanahi ere, [[980]] inguruan hartu zuen kristautasuna Vladimir Handiak, eta prozesua [[XIII. mendea|XIII. mendera]] arte ez zen burutu.
 
[[Islam]]a erlijio nagusia zuten tokitan ere hedatu zen kristautasuna Erdi Aroan, bortizkeria erabiliz gehienetan. Hala, gertatu zen [[Iberiar penintsula]]n [[722]]tik ([[Covadongako gudua|Covadongako borrokaren]] ustezko data) [[1492]]ra arte, non [[Granada (argipena)|Granada]], zutik zirauen azken erresuma musulmana, erori zen. [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] prozesu berdintsua gertatu zen, era handiagoan, lehen aldiz [[1095]]ean [[Urbano II.a]]k deitutako [[Gurutzadak|Gurutzaden]] bidez. Nolanahi ere, Ekialde Hurbilean eratutako estatu kristauak azkenean ere erori ziren, [[Bizantziar Inperioa]]k [[Otomandar Inperioa|Otomandar Inperio]] musulmanaren aurrean ([[1453]]) egin zuen bezala. Prozesu honetan kristautasunak atzera egin zuen islamaren mesederako.
 
==== Heresiak ====
[[Fitxategi:Cathars expelled.JPG|thumb|250px|Kataroak Carcasonatik kanporatuta 1209an.]]
[[Heresia]]ren kontrako borrokaren historia luzea zen Eliza Katolikoan barnean. Erdi Aroko Mendebaldean, [[arrianismo]]a izan zen lehenengoetakoa, zeinek [[Hirutasun]]a zalantzan jartzen zuen. [[Godo]]ek kristautasunaren adar hau onartu arren, [[Rekaredo I.a|Rekaredo]] erregeak [[589]]an katolizismoa hartu zuen.
 
Geroztik, noizean behin garatu ziren, batez ere [[1000]]. urtearen inguruan, baina oso gutxitan finkatzen ziren eskualde bateko populazio gehienaren artean. Hala gertatu zen [[Okzitania]]n [[katarismo]]arekin, edo [[Bohemia]]n [[Jan Hus|Jean Husekin]] ([[1369]]–[[1415]]), besteak beste.
 
[[XII. mendea|XII. mendetik]] aurrera, Elizak eskeko ordenen laguntza, [[frantziskotar]]rena eta, batez ere, [[predikatzaileen Ordena|domingotarrena]], izan zuen heresien hedapena mugatu ahal izateko. Elizaren batasuna bermatzeko, Elizak bitarteko bortitzak erabili zituen hainbatetan: hala nola, [[Gurutzada Albitarra]], [[Hustar Gerrak]], [[Gregorio IX.a]]ren ([[1227]]–[[1241]]) [[Inkisizioa]]ren sorrera...
 
=== Monarkia ===
Erdi Aroko Mendebaldea [[monarkia|erregeek]] gobernatu zuten, baina ez era ahalguztidunean, mugak baitzituen. Izan ere, monarkek beste botere batzuk (tokian tokiko nobleak, edo [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoa]]) aintzat hartu behar zituzten. [[Behe Erdi Aroa]]n, ordea, erregeen boterea handituz joan ziren hainbat tokitan ([[Ingalaterra]]n, [[Frantzia]]n edo [[Iberiar penintsula]]n).
 
Monarkia [[Erromatar Inperioa]]ren erortzean eta [[antzinako germaniarrak|errege barbaroak]] etortzean sortu zen Europan. Errege boterea aitarengandik semearengana eskualdatzen da, leinuak osatuz. Haren estatus gorena erakustearren, zenbait ikur bereganatuz joan ziren: koroa, tronua, zeremonia-multzoa, altxamendua...
 
Dena den, monarkia Europan garaiko sistema politikorik hedatuena bazen ere, ez zen bakarra. Hainbat errepublika sortu ziren, [[Venezia]]koa esaterako. [[Aita Santuen Lurraldea]]n, Eliza zen jauna, Aita Santuak erregeen antzera gobernatzen zuelarik. Eskumikua arma gisa erabilita, edozein lur-botereri, [[germaniako Erromatar Inperio Santua|enperadoreei]] ere, aurre egiteko gai izan zen. Izan ere, enperadorearen papera bitxia da. Alde teorikoan, botere unibertsala du, kristautasun osoaren gainekoa. Hala ere, Eliza eta tokian tokiko nobleak eta erregeak topatuko ditu aurrez aurre.
 
=== Feudalismoa eta basailutza ===
{{sakontzeko|Feudalismo}}<br />[[Fitxategi:Hommage au Moyen Age - miniature.jpg|thumb|250px|Omenaldi baten miniatura.]]
Muga lausoko kontzeptua bada ere, esan daiteke Erdi Aroko sistema politiko nagusia feudalismoa izan zela. Horretan, elkarrenganako betebeharrak zituzten jaunek eta haien mendeko basailuek, omenaldiko zeremonia batean ezarri den bezala. Basailuaren betetzekoa leialtasun militarra eta politikoa (''auxilium et consilium'') ematea da. Horren trukean, jaunak basailuari mantenua eman behar dio, (gehienetan) lurralde baten gaineko atarramentua ([[feudo]] bat) alegia.
 
Sistema feudal hau [[X. mendea|X.]] eta [[XI. mendea|XI. mendeetan]] botere publikoaren ahultze-prozesuaren ondorioa izan da. [[Enperadore]]ak, [[errege]]ak eta [[printze]]ak ez ziren tokian tokiko jaunen gainean euren boterea ezartzeko gauza. Hori zela eta, aurrez aurreko erlazioa nagusitu zen, elkarrenganako mesederakoak ziren eskubideak eta betebeharraz eratuz. Honela, piramide bat osatu zen non erpinean erregea zegoen. Haren azpian, zehazki kokaturik, gainerako nobleak garrantziaren arabera.
 
=== Artea ===
Erdi Aroko artelan gehiena erlijiosoa zen, gehienetan [[Erromatar Eliza Katolikoa|Elizak]], edo Elizaren gizabanako boteretsuek, apezpikuek esaterako, edo bizitza amankomuneko elkarteek, komentuek esaterako, eskatzen eta ordaintzen baitzuten artea. Gainera, oso maiz erabilpen liturgikoa zeukan: gurutzeak edo erretaulak, besteak beste.
 
Erdi Aroko funtsezko gaietako bat [[errealismo]] eza da. Irudigintzako perspektibaren inguruko eta gizakien figura ulertzeko ezaguera franko [[Antzinako Erroma|Erromako]] erorketarekin galdu zen. Hala ere, historialari ugarik adierazi dute errealismoa ez zela Erdi Aroko artisten kezka nagusia. Mezu erlijiosoa iragarri nahian, irudi ikonikoak zehaztasun handiz egindakoak baino ziren beharrezkoak.
 
==== Arkitektura ====
{{sakontzeko|Erdi Aroko arkitektura}}
[[Fitxategi:Sanguesa_santa_maria.jpg|thumb|150px|[[Zangoza]]ko elizaren atea.]]
[[Mendebaldeko Europa]]ko arkitektura Erdi Aroan hiru epetan banandu ohi da. [[Arte prerromanikoa|Aurre-erromanikoa]] da [[Goi Erdi Aroa|Goi Erdi Arokoari]] ematen zaion izena. Hurrengo garaietan ez bezala, lehen epe horretan kontinente osoan ez zen estilo bakarra garatu, baizik eta hainbat tokitan bere eran eraiki zuten: [[merovingiar arkitektura|merovingiarra]], [[karolingiar arkitektura|karolingiarra]], [[Otondar artea|otoniarra]] edo [[asturiar artea|asturiarra]].
 
[[Arkitektura erromaniko|Erromanikoa]], estilo nagusia [[XI. mendea|XI.]] eta [[XII. mendea|XII. mendeetan]], Europa osoko lehen estiloa izan zen [[Antzinako Erroma|Erromako garaietatik]]. Izan ere, adibideak kontinente osoan zehar daude. Puntu erdiko arkuak ditu ezaugarri behinena. Honen eratorria, [[XII. mendea|XII. mendeko]] [[Saint-Denisko basilika|Saint-Denisko abadian]] sortu zen bezala, arte [[arkitektura gotikoa|gotikoa]] izan zen. Honetan, teknikan emandako aurrerapausoak zirela eta, altuera handiko katedralak dira ikur nagusia.
 
==== Literatura ====
* [[Severino Boezio|Severino Boecio]]. [[Italia]] ([[480]]–[[526]]);
* [[Dante Alighieri]]. Italia ([[1265]]–[[1321]]).
 
 
== Hasiera eta amaiera ==
Lehen aipatu den bezala, eskuarki Erdi Aroko hasiera eta bukaera datak K. o. [[V. mendea|V.]] eta [[XV. mendea]]k izaten dira. Hala ere, herrialde eta historialarien arabera, data horiek gora edo behera egiten dute.
 
Hasiera data [[476]]an kokatzen da jeneralean, [[Erromatar Inperioa|Erromatar Mendebaldeko Inperioko]] azken enperadorea, [[Romulo Augustulo]], tronutik at utzi zutenean. Hala ere, data hori ez da, berez, oso garrantzitsua, orduko enperadoreen benetako boterea oso ahula baitzen. Historialari batzuek Erdi Aroaren hasiera [[III. mendeko krisialdia]]ren ostean kokatzen dute, ekonomian (hiriak hustu ziren), gizartean ([[kristautasun]]a nagusitu zen) eta politikan ([[Diokleziano]] eta [[Konstantino]] enperadoreek ezarritako erreforma ugariei esker hein handi batean) aldaketa andana gertatu baitziren. Beste batzuek, [[Henri Pirenne]]k edo [[Peter Brown]]ek kasu, aldiz, Erdi Aroaren hastapena [[VII. mendea|VII.]] eta [[VIII. mendea|VIII. mendeetan]] kokatzen dute, [[islam]]aren hedapenarekin batera. Garai horri [[Antzinaro Berantiarra|Berant Antzinaroa]] deitzen diote.
 
Erdi Aroa noiz amaitu zen erabakitzea are zailagoa da. Izan ere, [[Europa]]n, herrialdearen arabera data bat edo bestea hautatzen da. [[Italia]]n, esaterako, [[XV. mendea]] ikertzen duten historialariek [[Pizkundea|Pizkundeko]] ikerlaritzat jotzen dute euren burua. Europako gainerako lurraldeetan XV. mendearen hasiera Erdi Aroa da inondik inora. Gehienetan gertaera batzuk aukeratzen dira amaiera ezartzeko. Turkiarrek Konstantinoplaren hartzea edo [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerraren]] bukaera (biak [[1453]]an gertatuta) ohikoak dira. [[Johannes Gutenberg|Johann Gutenbergek]] inprimagailuaren asmatzea ([[1455]] inguruan), [[Ingalaterrako errege-erreginen zerrenda|Ingalaterrako erregetzan]] Yorktarren ordez Tudortarrek boterea hartzea ([[1485]]ean), [[Iberiar penintsula]]ko azken [[estatu]] musulmanaren erorketa edo [[Amerikaren aurkikuntza|Amerikaren Aurkikuntza]] (biak [[1492]]an), [[Erreforma protestantea|Erreforma Protestantearen]] hasiera ([[1517]]an), edo Lepantoko borroka ere ([[1571]]n) hartu izan dira Erdi Aroa eta [[Aro Modernoa]]ren arteko muga ipintzeko.
{{Erdi Aroko garaiak}}
Gainera, Mendebaldeko Europan, Erdi Aroa bera beste garai txikiagotan ere banantzen da. Hemen ere, herrialde eta eskolaren arabera, izen bat edo bestea jasotzen dute garai horiek, aditu guztiak bat ez datozelako. Datak, ordea, finkoagoak dira. Hemen eredu frantsesari eutsi zaio. Lehenengo aroa, Erromatar Inperioaren amaieratik [[1000]] arte, gutxi gorabehera (batzuetan atzerago eramaten da), [[Goi Erdi Aroa]] izango litzateke, nahiz eta hainbat tokitan ''Lehen Erdi Aroa'' ere deitu. Bigarrena, [[XI. mendea|XI]], [[XII. mendea|XII.]] eta [[XIII. mendea|XIII. mendeek]] [[Erdi Aro Klasikoa]] osatuko lukete (urte horietan Erdi Aroko ezaugarri nagusiak –[[basailu]]tza, [[gurutzadak]], Aita Santuen eta [[Germaniako Erromatar Inperio Saindua|Alemaniako enperadoreen]] arteko gatazka– gailurrean leudeke). Hirugarrena, [[XIV. mendea|XIV.]] eta [[XV. mendea]]k [[Behe Erdi Aroa]] (beste tokietan ''Azken Erdi Aroa'') izango lirateke (XIV. mendeko krisialdiak -krisialdi ekonomikoak, [[Izurri Beltza]]k, Ehun Urteko Gerrak- aldaketa ekarriko bailuke).
 
== Antzinaro Beranta ==