Mozambike: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
49. lerroa:
K. o. [[I. mendea|I.]] eta [[IV. mendea|IV. mendeen]] artean, [[bantu]] hizkuntzaz mintzatzen ziren herriek mendebaldetik eta iparraldetik, [[Zambezi|Zambezi ibaiaren]] haranean zehar, lautadara eta kostaldera migratu zuten. Herri horiek nekazaritza eta [[burdina|burdingintza]] ezagutzen zituzten.
 
[[Portugal]]go esploratzaileak [[1498]]an Mozambikera lehen aldiz iritsi orduko, mendeetakoa zen arabiarrek gobernatutako salerosketa, batik bat [[esklabotza]]rena, kostaldean eta ondoko uharteetan. [[1500]] ingurutik aurrera, portugaldar merkataritza-guneak eta gotorlekuak ohikoak bilakatu ziren ekialderako bide berriak bultzaturik. Geroago, merkatariak eta esploratzaileak barnealdera sartu ziren [[urre]] eta esklabo bila. [[Ekialdeko Afrika Portugesa|Portugalen botereak]] gora egin arren, bertan ez zen asko nabari, kolonoek autonomia handia baitzuten. Ondorioz, [[Lisboa]]rako ez zen oso gune interesgarria inbertsioak egiteko, [[India]]ko eta [[Ekialde Urruna|Ekialde Urruneko]] zein [[Brasil]]go salerosketek etekin askoz handiagoak baitzekartzaten.
 
[[Fitxategi:Beira-c1905.jpg|thumb|ezkerrera|180px|Beira (1905)]]
[[XX. mendea]]ren hasieran, Portugalek Mozambikeko administrazioa konpainia pribatu handienen eskuetan utzi zuen; adibidez, "Mozambique Company", "Zambezi Company" edo "Niassa Company", denak [[Ingalaterra]]k sustatuak eta kontrolatuak hein handi batean. Konpainiek [[burdinbide]]ak luzatu zituzten aldameneko herrialdeetara, eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] kolonietako zein [[Hegoafrika]]ko meatzetarako langile merkeak (eta askotan bortxatuak) ere hornitzen zituzten. Oro har, [[metropoli]]ko politikak Portugalgo etorkinen alde egiten zuenez, jatorrizko herritarren integrazioaren, azpiegitura ekonomikoaren edo populazioaren heziketaren gainean arreta txikia ezarri zen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, [[Europa]]ko estatu gehienek, nola edo hala, koloniei independentzia edo autonomia eman zieten; Portugalek, berriz, tinko adierazten zuen Mozambike eta itsasoaz haragoko gainerako lurraldeak aberriaren probintzia arruntak baino ez zirela.