Timor Portugesa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 wikilariak «Portugaldar Timor» orria «Timor Portugesa» izenera aldatu du: Euskaltzaindiak onarturiko beste izenekiko koherentzia
tNo edit summary
24. lerroa:
[[Bigarren Mundu Gerra]]n Portugal neutrala izan zen arren, 1941eko abenduan, [[Australia]]ko eta Herbehereetako indarrek, [[Japoniar Inperioa]]ren inbasioa espero zutenez, Timor Portugesa okupatu zuten. Japoniarrek Timor okupatu zutenean, 1942ko otsailean, aliatuek (Timorko boluntarioekin batera) gerrilla batean aurre egin zieten [[Timorreko gudua]]n. Enfrentamenduak zehaztu gabeko timortar kopuru baten (40.000tik 70.000ra bitartean) eta 81 portugaldarren heriotza eragin zuen.
 
1949an, Ekialdeko Herbeheretar Indiak Indonesia izenarekin independizatu ziren. 1975ean, Timor Portugesak independentzia aldarrikatu zuen eta bere izena [[Ekialdeko Timor]]rera aldatu zuen. Ekintza honen ondoren, [[Indonesiaren Ekialdeko Timorren inbasioa|Indonesiak inbasio eta anexio bat burutu zuen]].
 
Portugalen ikuspuntutik, teknikoki, 2002ko maiatzaren 20an, Timor Portugesak existitzeari utzi zion, lurralde honek, garai hartan, bere independentzia osoa lortu baitzuen.