Pala atomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
 
3. lerroa:
Palak egiteko zur onena [[pago]] zura da, aski gogorra baita, baina ez hauskorra. Antzina, palari puska bat higatu eta beste zur gogorrago baten ([[gereziondo|gerezi]] zura, kasurako) puska eransteko asmakuntza izan zen, pala atomikoa deiturikoa, hain zuzen, baina baztertu zen ideia [[pilota]] kontrolpetik erraz ateratzen zelako, arrisku handiak sortuz.
 
Profesionaletan lehenengoz Euskalduna pilotalekuan erabili zuten 1947an, [[Arsenio Merodio|Gallartako Txikitoa]] eta Madariagak Arrigorriaga II eta [[Inazio Onaindia|Ermuaren]] aurka jokatu zuten partidan. Espainiako Pilota Federazioak 1957an debekatu zuen, 1956ko martxoan Madrilgo [[Recoletos pilotalekua]]n [[Luis Zenotz|Luis Zenotz Alsua]], Alsua II.a, hil eta gero pilotakada bat buruan jaso ondoren.<ref>[http://www.bilbaopedia.info/arsenio-merodio Bilbaopedia]</ref><ref>{{erreferentzia|url=http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1956/03/28/043.html|egunkaria=[[ABC (egunkaria)|ABC]]|izenburua=Un pelotari muere en plena Recoletos|data=1956-03-28}}</ref>
 
== Erreferentziak ==