Jimi Hendrix: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''James Marshall "Jimi" Hendrix''', jaiotzez '''Johnny Allen Hendrix''' ([[Seattle]], [[Washington]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], [[1942]]ko [[azaroaren 27]]a - [[Londres]], [[Erresuma Batua]], [[1970]]eko [[irailaren 18]]a) musikari eta kantautore estatubatuarra izan zen. Rock musikaren historiako [[gitarra elektriko|gitarria elektriko]] jotzaile handiena dela kontsideratzen da, eta XX. mendeko musikari garrantzitsuenetarikoa.
 
Musikalki, [[Rock and roll|rock & roll]] eta [[blues]] elektriko amerikarraren eragina jaso zuen eta bere taldea zen ''The Jimi Hendrix Experience''kin [[Europa]]n arrakasta lortu ondoren, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] ospe handia lortu zuen [[1967]]an Montereyko Pop jaialdian emandako kontzertua eta gero. [[1969]]an, [[Woodstock]] jaialdian hartu zuen parte eta, [[1970]]ean, [[Wight uharteko jaialdia]]n, 27 urte zituela hil aurretik.
19. lerroa:
Jimiren lehen urteak auzo umil batean izan ziren eta bere haurtzaroan zartako galanta jaso zuen gurasoak banandu zirenean. Umeak 9 urte besterik ez zituen eta, aitaren aldeko amona Nora Rose Mooreri eman zitzaion zaintza eskubidea.
 
4 urte besterik ez zituenean lehen instrumentua izan zuen: aho-soinua. Aitaren soka bakarreko ukelelea ordezkatu zuen lehen gitarra akustikoa 14 urterekin lortu zuen, 5 dolarren truke. Etengabe hasi zen jotzen eta bere kasa ikasi zuen [[B. B. King|B.B. King]] edo [[Muddy Waters]] bezalako musikariei begira.
 
[[1958]]an, ama hil zitzaion urtean, aitak lehen [[gitarra elektriko]]a erosi zion, Supro Ozark gorri bat, anplifikadorerik gabekoa, eta honekin jo zuen herriko talde batzuetan. Eskola utzi eta buru-belarri ekin zion gitarra-jole handienak jarraitzeari: [[B. B. King|B.B. King]], [[Muddy Waters]], Albert King, Robert Johnson, Leadbelly eta [[Chuck Berry]].
35. lerroa:
[[Fitxategi:Jimi Hendrix thumbnail.jpg|thumb|200px|eskuinera]]
[[Fitxategi:Hendrix.svg|thumb|200px|eskuinera]]
=== ArrakastaLehen arrakastak ===
[[1964]]a izan zen urte erabakiorra. ''Isley Brothers'' taldeko gitarrista sartu zen eta bira egin zuten AEBetan zehar, ''Chitlin' Circuit'' lokaletan eta guzti. Garai honetan izan zuen ''Testify'' tema estudioan jotzeko aukera eta arrakasta handia lortuko zuen irratian.