Basurtuko Unibertsitate Ospitalea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
5. lerroa:
[[Bilbo]]ko ospitalea hiriaren kanpoaldeko orubeetan eraiki zen, [[XX. mendea]]ren hasieran. Hiriaren hazkunde handiak eragin zuen ospitalearen eraikuntza, eta honen eraikuntzan pertsona askoren diru-laguntzak oso garrantzitsuak izan ziren, euren artean [[Jose Maria Gurtubay]] eta [[Casilda Iturrizar]]. Gaur egun, ospitaleko sarreran ospitaleari diruz lagundu zieten pertsonen izen eta abizenak ageri dira.
 
Ospitalea eraikitzeko lurrak 475.260 pezetarengatik erosi ziren [[1897]]. urtean. Hiru urte beranduago, [[1900]]ean, eraikitze lanak hasi ziren eta [[1908]]ko [[azaroaren 11]]eanan ospitalea ofizialki inauguratu zuten. Urteak igaro ahala handituz joan da, Revilla pabilioiaren eraikuntzarekin esaterako. Eta hurrengo urteei begira eraikin berri bat eraikiko da [[Bami Eraikina]]ren eta Ospitalearen artean.
 
Denboran aurrean, [[1936]]ko [[azaroaren 17]]an orduko [[Eusko Jaurlaritza]]k, [[Jose Antonio Agirre]] buru zuelarik, Bilboko erietxean [[Euskal Herri]]ko lehenengo [[medikuntza]] fakultatea ("Osakintza Ikastola") sortu zuten. Hala ere, [[Espainiako Gerra Zibila]]k ekimena moztu zuen eta hilabete gutxiko ibilbidea eduki izan zuen.
 
[[2008]]an Basurtuko sorreraren 100. urteurrena ospatu zuten. Ekitaldien artean, [[Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea]]k euren 18. Jardunaldiak antolatu zituen Bilbon, "Infekzioak" gaia hartuta.
 
== Ospitalearen ezaugarriak ==