Henrike III.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Argitzeko|Nafarroako erregeari|Henrike III.a (argipena)}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Henrike2000Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa''' ([[Paue]], [[1553]]ko [[abenduaren 13]] - [[Paris]], [[1610]]ko [[maiatzaren 14]]a), ezizenez '''Henrike Handia''' ({{lang-fr|Henri le Grand}}), [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]] ([[1572]]-[[1610]]) eta [[Frantzia]]ko erregea ([[1589]]-[[1610]]) izan zen. [[Borboi etxea]]ren lehendabiziko [[Frantzia]]ko erregea izan zen. Egungo Frantzian, itzal handiko pertsonaia historikoa da, '''Errege Ona''' deitua (''le bon roi'').
 
[[Joana III.a Nafarroakoa|Joana III.a]] amak argitutako bidetik, [[Protestantismo|kristautasun erreformistari]] lotu zitzaion, Erromako katolizismoaren kontrako gatazka garaian. Aldiz, [[San Bartolome gaueko sarraskia|1572ko San Bartolome gaueko sarraskiaren]] eta ondoko gerren ondoren, katoliko bihurtu zen Frantziako Erresumako errege bihurtzeko. Gerora, [[Nantesko Ediktua]] eman zuen, edozein erlijio kristaurako askatasuna bermatzen zuena.
17. lerroa:
 
=== Nafarroako errege ===
[[1572]]ko [[ekainaren 9]]an ama hil eta [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako errege]] bihurtu zen. Urte berean, [[abuztuaren 18]]an, Henrike eta Margarita Valoiskoa [[Parisko Notre-Dame katedrala|Notre-Dameko]] plazan ezkondu ziren. Ezkontza ez zen ez katolikoen ez protestanteen gustukoa izan. Protestanteak ez ziren Karlos IX.az fidatzen eta [[Guise leinua|Guisetarrek]] gidatutako katolikoen ustez naturaren kontrako elkartzea zen. Sei egun geroago [[San Bartolome gaueko sarraskia]] gertatu zen: milaka higanot, Parisen bakarrik 20002.000 eta 30003.000 artean, erailak izan ziren, tartean [[Gaspard II.a Colignykoa|Gaspard Colignykoa]] buruzagia. Bizia salbatzeko, [[irailaren 26]]ean, Henrike [[katolizismo|katoliko]] bihurtu zen eta ondoko lau urteetan gortean gatibu bizitzera behartu zuten. Politikoki [[Frantzisko Frantziakoa (1555-1584)|Alençongo dukearekin]] elkartu zen eta [[1573]]an [[Arroxelako setioa]]n parte hartu zuen. Azkenik, [[1576]]ko otsailean ihes egitea lortu zuen eta 1576ko [[ekainaren 13]]an kalbinismora itzuli zen<ref name=lri/>.
[[Fitxategi:Nérac château 2.JPG|thumb|ezkerrera|200px|Néraceko gaztelua.]]
Ihes egin ondoren Henrikek [[Albreteko dukerria|Albreteko dukerrira]] jo zuen. 1577an [[Nérac]]-en sartu zen eta hango gazteluan ezarri zuen bere gortea. Erlijioen arteko elkarbizitza bultzatu zuen eta inguruan kontseilari higanotak eta katolikoak izan zituen<ref name=lri/>. [[1578]]ko urritik [[1579]]ko maiatzera Katalina Medici Henrikerengana joan zen bakea lortzeko helburuarekin eta [[Neraceko konferentziak]] antolatu ziren<ref>{{fr}} [http://www.nerac.fr/historique.html Nérac, capitale du Pays d'Albret]</ref>.