Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
17. lerroa:
Gatazka [[Otomandar Inperioa]]ren eta [[Britainiar Inperioa]]ren aurkako askapen borrokarekin hasi zen. XX. mendearen hasieran [[greziar]] biztanleen helburu nagusia ''[[Enosis]]''a gauzatzea zen, hau da, Zipre Greziarekin bat egitea. Horretarako, aurretik [[Kreta]]k, [[Joniako Uharteak|Joniako uharteek]] eta [[Dodekaneso]]k egin zuten bezala, greko-zipretarrek kanpoko agintearen kontra egin zuten<ref name=Bibliografia106/>. Hala ere, gatazka berehala bihurtu zen Zipreko bi komunitate nagusien arteko borroka, batez ere 1960an uharteak independentzia lortu zuenetik aurrera.
 
1974an inflexio-puntua iritsi zen, [[Zipreko estatu-kolpea|estatu-kolpearen]] ondoren Turkiak uhartearen iparraldeko zatia indarrez bereganatu zuenean ([[Zipreko turkiar inbasioa|turkiar inbasioa]]). 24 egunetan [[turkiar]]rak uhartearen %36,2ren kontrola izatera pasa ziren<ref name=Bibliografia108>{{en}} Kyritsi, Thekla; Christofis, Nikolaos (2018). ''Cypriot Nationalisms in Context: History, Identity and Politics''. Palgrave Macmillan. 12. or. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-3319978031|978-3319978031]]</ref>. Okupatutako lurraldeko biztanleen %82 greko-zipretarrak ziren, baina homogeneotasun etnikoa lortzeko asmoz turkiarrek hegoaldera kanporatu zituzten<ref name=Bibliografia109>{{en}} Zipreko Errepublikako Kanpo-harremanetako Ministerioa (2005.02.22). [https://web.archive.org/web/20070614123038/http://www.mfa.gov.cy/mfa/mfa.nsf/FEB4D72828085695C2256FD50031BF1E/$FILE/MEMOResponse10.3.05.doc "Memorandum by the Ministry of Foreign Affairs of the Republic of Cyprus regarding the Foreign Affairs Committee of the United Kingdom Parliament Report on Cyprus"]. 2021.08.12</ref>. Turkiak aurrera eraman zuen [[garbiketa etniko]]ak 160.000 errefuxiatu utzi zituen eta uhartea bi zatitan banatuta gelditu zen<ref name=Bibliografia104>{{en}} Chan, Sewell (2016.11.07). [https://www.nytimes.com/2016/11/08/world/europe/cyprus-reunification-talks.html "Cyprus: Why One of the World’s Most Intractable Conflicts Continues"]. ''The New York Times''. 2021.08.12</ref>. 1983an [[Ipar Zipreko Turkiar Errepublika]]k independentzia aldarrikatu zuen, Turkiak baino onartzen ez duena<ref name=Bibliografia107/>. Izan ere, nazioartean Zipreko Errepublika jotzen da uharte osoaren ''[[de iure]]'' jabetzat, nahiz eta ''[[de facto]]'' iparraldea Turkiaren okupazioaren mende egon. [[Giza Eskubideen Europako Auzitegia]]ren arabera, Ipar Zipre Turkiaren [[estatu txotxongilo]]a da<ref name=Bibliografia111>{{en}} Milano, E. (2006). ''[https://books.google.es/books?id=4ph_D_aYHNMC&q=puppet+state+trnc&pg=PA146&redir_esc=y#v=snippet&q=puppet%20state%20trnc&f=false Unlawful Territorial Situations in International Law: Reconciling Effectiveness, Legality And Legitimacy]''. 146. or. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-9004149397|978-9004149397]]</ref><ref>{{en}} Terry.D., G. (2016). ''[https://books.google.es/books?id=ENeSDQAAQBAJ&q=puppet+state+trnc&pg=PA58&redir_esc=y#v=snippet&q=puppet%20state%20trnc&f=false Yearbook of International Humanitarian Law 2015]''. 58. or. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-9462651418|978-9462651418]]</ref>.
 
Zipreko komunitateen arteko liskarrak konpontzeko eta gatazkari irtenbide politikoa emateko saiakera ugari egin dira, horien artean nabarmenenak Nazio Batuen Erakundearen eskutik iritsi dira. Hala ere, elkarrizketa eta proposamen guztiek porrot egin dute<ref>{{en}} Palley, Claire (2006). ''An International relations debacle: the UN secretary-general's mission of good offices in Cyprus: 1999 – 2004''. Oxford: Hart Publ. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/1-84113-578-X|1-84113-578-X]]</ref>. Helburua lortzetik gertuen gelditu zena [[Annan Plana]] izan zen, baina 2004an ospatu zen [[Zipre Bateratzeko Annan Planari buruzko 2004ko erreferenduma|erreferendumean]] greko-zipretarrek ezezkoa eman zioten<ref name=Bibliografia106/>. Gaur egun bi aldeen arteko harremana epelagoa da eta uhartearen zatiketari eta gatazkari irtenbidea emateko elkarrizketek aurrera jarraitzen dute<ref name=Bibliografia110>Aperribai, J. (2021). [https://www.berria.eus/albisteak/196972/zipre-batzeko-elkarrizketek-huts-egin-dutela-aitortu-du-nbek.htm "Zipre batzeko elkarrizketek huts egin dutela aitortu du NBEk"]. ''Berria''. 2021.08.15</ref>.