«Txikipedia:Tsunami»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
Tsunamiak ezin daitezke gelditu, baina badira haietatik defendatzeko moduak. Gaur egun {{Txp|satelite}} artifizialak erabiltzen dira tsunamien eraketa espaziotik zelatatzeko. Satelite horiek zientzialariei tsunamiek nola funtzionatzen duten ulertzen laguntzen diete, bai eta non eta noiz gertatuko diren eta zelako indarra izango duten iragartzen ere. Horrela, pertsonak denbora nahikoarekin ohartarazi ahal izango dituzte urrundu eta salbu manten daitezen.
 
{{Txp|Ozeano Barea|Ozeano Barean}} tsunami asko gertatzen dira, baina ozeano {{Txp|Ozeano Atlantikoa|Atlantikoan}} eta {{Txp|Indiako ozeanoa|Indiako ozeanoan}} ere eratu daitezke. 2004ko abenduan Indiako ozeanoaren azpian lurrikara izugarri bat gertatu zen. Lurrikara horren ondorioz, 10 bat herrialde erasan zituzten tsunamiak sortu ziren. 200.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Inoiz gertatu den tsunami baten hondamendirik larriena izan zen. 2011ko martxoan, {{Txp|Japonia|Japoniako}} kostaldearen aurrean izandako lurrikara handi batek ere tsunami suntsigarri bat eragin zuen herrialde horretan.
 
Garai hurbiletan, tsunamirik handienak hauek izan dira: