Heriotza mugako esperientzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
82. lerroa:
[[Peter Fenwick]] [[Neurologia|neurologoak]], bere aldetik, burmuinaren jarduera elektrikoa bihotz-gelditzea gertatzen denetik segundo gutxira desagertzen dela gogorarazten du. Neurologiak burmuinak funtzionatzen ez duenean esperientziak izatea ezinezkoa dela dioenez, fase horretan bizipenak badaude kontzientzia eta burmuina guztiz autonomoak direla ondorioztatu behar dela baieztatzen du Fenwick-ek.<ref>Ulises Forest, Science [https://archive.is/20120715125205/jesusfraga.blogspot.es/1262647080/]</ref>
 
Pim Van Lommel [[Kardiologia|kardiologo]] holandarrak azterketa sakonak burutu ditu arlo honetan, eta [[The Lancet|''The Lancet'']] zientzia-aldizkari ospetsuan (2001. urtean) argitaratu zituen bere lanen ondorioak.<ref>Pim Van Lommel, Near-death experience in survivors of cardiac arrest: a prospective study in the Netherlands, The Lancet 2001; 358: 2039-45></ref> <ref> [https://elpais.com/elpais/2017/02/05/eps/1486249520_148624.html Más allá de la vida] El País, 2017-02-5ean </ref> Van Lommel-ek ez du inongo zalantzarik baieztatzeko burmuina ez dela kontzientziaren sortzailea, honen hartzaile edo errezeptorea baizik. Kontzientziak, kardiologo honen ustez, existentzia autonomoa baitauka.<ref> [http://www.dailymotion.com/video/x8n64i_experiencias-cercanas-a-la-muerte-p_school] Estuve muerto (bideoa) Dr. Pim Van Lommel </ref> <ref> [http://www.elblogalternativo.com/2009/12/03/hay-vida-despues-de-la-muerte-fisica-y-aqui-estan-las-pruebas-entrevista-al-doctor-van-lommel/]Pim Van Lommel-i egindako elkarrizketa (gaztelaniaz)</ref>
 
Van Lommel-ek, azkenik, hilzorian eta [[Koma (egoera)|koma]] sakonean zegoena hainbat kasutan bere ingurunean gertatzen zena zehatz-mehatz deskribatzeko gai izan zela aipatzen du. Horrek bere gorputzetik at informazio hori jaso duen ustera garamatza.<ref> [http://www.dailymotion.com/video/x8n64i_experiencias-cercanas-a-la-muerte-p_school] Estuve muerto (bideoa) Dr. Pim Van Lommel </ref>