Txikipedia:Olinpo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Olinpo''' Olinpo mendia Greziako mendirik altuena da eta 2.917 metro neurtzen ditu. Greziako Mazedonia eta Tesalia eskualdeetako mugan kokatzen da. Antzinako greziarrek uste zuten euren jainko-jainkosak Olinpoko mendian bizi zirela eta Zeusek, jainko guztien jainko gorenak, haren tronua bertan zuela. Garai hartako greziarren arabera, jainko-jainkosek mendi horren puntatik behatzen zituzten adi-adi gizakiak, baita euren bizitzetan parte hartu ere. Olinpoko mendia el...»
(Ez dago alderik)

18:42, 15 iraila 2021ko berrikusketa

Olinpo


Olinpo mendia Greziako mendirik altuena da eta 2.917 metro neurtzen ditu. Greziako Mazedonia eta Tesalia eskualdeetako mugan kokatzen da.


Antzinako greziarrek uste zuten euren jainko-jainkosak Olinpoko mendian bizi zirela eta Zeusek, jainko guztien jainko gorenak, haren tronua bertan zuela. Garai hartako greziarren arabera, jainko-jainkosek mendi horren puntatik behatzen zituzten adi-adi gizakiak, baita euren bizitzetan parte hartu ere.


Olinpoko mendia elurtuta egon ohi da eta lainoz inguratuta. Homerok, aldiz, Odisea nobelan kontatzen du mendi tontorrean ez dela sekula ekaitzik egoten eta aire purua arnastu daitekeela han goian, batere lainorik egoten ez den tontor horretan. Ondorengo idazle batzuek mendiaren deskribapen zehatzagoak ere egin dituzte. Horieri esker dakigu Homeroren deskribapena egokia dela, tontorraren behealdean lainoek gerriko antzeko bat osatzen baitute sarritan eta, horrela, tontorra ikus liteke batere lainorik gabe.


Olinpo mendia eta haren ingurua parke natural izendatu zuten 1938. urtean; Grezian aurretik inoiz aitortu gabeko lehen parke naturala izan zen. Mendiaren inguruko parkeak 40 kilometro karratuko azalera du. Olinpoko Parke Naturalean 1.700 landare espezie ezberdin aurki ditzakegu: pago, pinu eta hosto iraunkorreko zuhaitzak, besteak beste. Horrez gain, otsoak, azeriak, oreinak, basurdeak, txakalak, basakatuak eta animalia txikiagoak ere bizi dira oihanetan eta gailur harritsuetan.