Txikipedia:Midas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Midas''' Antzinako greziar eta erromatar mitologietan Midas erregea eromen eta diruzalekeriagatik da ezaguna. Haren inguruko istorioek zerbait egin edota esan baino lehen bitan pentsatu beharraren garrantzia erakusten dute. Istorio horietako batean, Sileno deituriko norbait noraezean omen zebilen eta Midasen lorategietan hartu zuen lo. Atsegina izan zen Midas Silenorekin eta etxera heltzen lagundu zion. Sileno Dioniso jainkoaren laguna zen. Dionisok Midasi desio bat...»
(Ez dago alderik)

18:39, 15 iraila 2021ko berrikusketa

Midas


Antzinako greziar eta erromatar mitologietan Midas erregea eromen eta diruzalekeriagatik da ezaguna. Haren inguruko istorioek zerbait egin edota esan baino lehen bitan pentsatu beharraren garrantzia erakusten dute.


Istorio horietako batean, Sileno deituriko norbait noraezean omen zebilen eta Midasen lorategietan hartu zuen lo. Atsegina izan zen Midas Silenorekin eta etxera heltzen lagundu zion. Sileno Dioniso jainkoaren laguna zen. Dionisok Midasi desio bat eskaini zion bere lagunari laguntzeagatik. Midasek, batere pentsatu gabe, ukitzen zuen guztia urre bihurtzea eskatu zion, eta Dionisok agindutakoa bete zuen.


Midas zirraratuta zegoen bere aberastasun berriagatik, baina laster ohartu zen bere hutsegiteaz. Jaten saiatzen zen aldiro, janaria urre bihurtzen zitzaion. Bazekien laster gose izango zela. Midasek Dionisori gaitasun berri hori ezabatzeko eskatu zion, eta hala egin zuen.


Beste kontakizun batean, Midasek Pan jainko txikiaren eta Apolo jainko boteretsuaren arteko musika lehiaketa bat epaitu zuen. Midasek Pani eman zion saria eta Apolok, mendekuz, Midasen belarriak asto belarri bihurtu zituen.