«Mondragon Korporazioa»: berrikuspenen arteko aldeak

Artikulua osatzen
(Artikulua osatzen)
 
[[Jose Maria Arizmendiarrieta]] apaiz gaztea 1941ean iritsi zen 7.000 biztanleko Arrasatera, herriko parrokiako adjutore laguntzaile izateko. Eta bi urte geroago, lanbide eskola bat sortu zuen<ref>{{erreferentzia|abizena=Leibar, Juan, Azkarate, Joxemi|urtea=1993|izenburua=Historia de Eskola Politeknikoa José M.ª Arizmendiarrieta|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=23|ISBN=84-606-1940-0|hizkuntza=Es}}</ref> teknikariak eta eskulan kualifikatua prestatzeko inguruko enpresa industrial ugarientzat eta, batez ere, kooperatibentzat.<ref>{{erreferentzia|abizena=Molina, Fernando|urtea=2005|izenburua=José María Arizmendiarreta|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=270|ISBN=84-920246-2-3|hizkuntza=Es}}</ref>
 
1955ean, Arizmendiarrietak [[ingeniaritza]] Zaragozako Unibertsitatean era librean ikasteaz gain [[Unión Cerrajera|Union Cerrajera]] enpresan lanaldi osoan aritzen ziren bost gazte aukeratu zituen (Usatorre, Larrañaga, Gorroñogoitia, Ormaechea eta Ortubay),<ref>{{erreferentzia|urtea=2019|izenburua=«El Cooperativismo como Solución: de Owen al Padre Arizmendiarrieta»|argitaletxea=forokoop.coop|hizkuntza=Es}}</ref> eta 1956an “Talleres Ulgor” lehen enpresa kooperatiboa sortu zuten elkarrekin<ref>{{erreferentzia|abizena=Aranzadi, Dionisio|urtea=1976|izenburua=Cooperativismo industrial como sistema, empresa y experiencia|argitaletxea=Universidad de Deusto|orrialdea=421|ISBN=978-8460005506|hizkuntza=Es}}</ref> (izena abizenen akrostikoaren ondorio da).<ref name=":6">{{erreferentzia|abizena=Molina,Fernando|urtea=2006|izenburua=Fagor Electrodomésticos (1956-2006). Historia de una experiencia cooperativa|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=34|ISBN=84-689-7392-0|hizkuntza=Es}}</ref> Denborarekin, Ulgor izena Fagor Etxetresnak-era aldatu zen, egungo Mondragon Korporazioaren enbrioi industriala bilakatuz.<ref>{{erreferentzia|abizena=Greenwood, Davydd, González, Jose Luis|urtea=1990|izenburua=Culturas de Fagor. Estudio antropológico de las cooperativas de Mondragon|argitaletxea=Txertoa|orrialdea=166|ISBN=978-8471482488|hizkuntza=Es}}</ref>[[Fitxategi:Ulgor.jpg|thumb|320px|Ulgor fabrika, [[Fagor (argipena)|Fagor]]-en aitzindaria, [[Arrasate]]ko [[San Andres (Arrasate)|San Andres]] auzoan.|ezkerrera]]
 
=== Hazkundea eta nazioartekotzea ===
Ondorengo urteetan kooperatiba berriak sortu ziren, merkatuaren [[Autarkia (ekonomia)|autarkia]] eta Espainiako ekonomiaren esnatzea aprobetxatuz.<ref>{{erreferentzia|abizena=MacLeod, Greg|urtea=1998|izenburua=From Mondragon to America: Experiments in Community Economic Development|argitaletxea=Cape Breton University, Canada|orrialdea=97|ISBN=978-0920336533|hizkuntza=En}}</ref> Besteak beste, [[Laboral Kutxa]] finantza erakundea eta [[Lagun Aro]] gizarte-aurreikuspeneko erakundea (1959). 1966an eskualde bereko lehen enpresa taldea sortu zen, Ularco, 1986tik aurrera [[Fagor (argipena)|Fagor]] izenekoa,<ref name=":6" /> korporazioaren asoziazionismo kooperatibo industrialaren ernamuina bilakatuz.<ref>{{erreferentzia|abizena=Ormaetxea, Jose María|urtea=1997|izenburua=Orígenes y claves del Cooperativismo de Mondragon|argitaletxea=Saiolan|hizkuntza=Es}}</ref> Eta 1969an, herri mailako bederatzi kontsumo-kooperatiba txiki elkartu ziren [[Eroski]] sortuz, denborarekin banaketa-talde garrantzitsueneko bat izatera iritsiko zena.<ref name=":3">{{erreferentzia|abizena=Larrañaga, Jesús|urtea=1998|izenburua=El cooperativismo de Mondragon. Interioridades de una utopía|argitaletxea=Azatza|orrialdea=261--|ISBN=84-88125-12-7|hizkuntza=Es}}</ref>
 
1970etik 1990era bitarteko garaian, negozio-bolumenaren hazkundeak jarraitu zuen, eta baita Laboral Kutxaren bidez sustatutako kooperatiba berrien sorrerak, eskualdeko taldeen eraketak, eta 1974an [[Ikerlan]] ikerketa-zentroaren sorkuntza.<ref>{{erreferentzia|abizena=William Foote Whyte, Kathleen King Whyte|urtea=1991|izenburua=Making Mondragon|argitaletxea=ILR Press, Cornell University, USA|ISBN=9780875461373|hizkuntza=En}}</ref>
1.261

edits