Eurovision Abesti Lehiaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
123. lerroa:
 
==== Ordezkarien hautaketa ====
Herrialde bakoitzeko telebista publiko erakundeak bere kabuz erabakitzen du herrialdeko ordezkaria hautatzeko prozesua. Herrialde batzuetan, ez dago prozesu finkorik eta telebista erakundeak aldatu egiten du urte gutxiro: telebista erakundeak artista bat aukeratzeko barne-erabakia har dezake, abesti lehiaketa propio bat antolatu dezake, edota ''talent show'' formatuko lehiaketa bat erabili dezake. Herrialde batzuetan abesti lehiaketa nazionalak esistitzen dira, batzuk Eurovision bezain errotuak, irabazlearen saria Eurovisionera joatea delarik: ''[[Melodifestivalen]]'' Suedian, ''Dansk Melodi Grand Prix'' Danimarkan, ''[[Melodi Grand Prix]]'' Norvegian, ''Uuden Musiikin Kilpailu'' Finlandian, ''Festival da Canção'' Portugalen, ''Söngvakeppnin'' Islandian, ''EMA'' Eslovenian, ''Dora'' Kroazian, ''Eesti Laul'' Estonian, ''A Dal'' Hungarian, ''Supernova'' Letonian, edo ''Festivali i Këngës'' Albanian, besteak beste. Italian, Eurovision sortzeko eredu izan zen [[Sanremoko kantu jaialdia]] ordezkari italiarra aukeratzeko modu bezala erabili izan ohi da, 2015etik aurrera Sanremoko garaileak Eurovisionera joateko aukera irabazten duelarik.
 
=== Irabazlearen hautaketa ===