«Txikipedia:Neoklasizismo»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Bestalde, XX. mendean, {{Txp|Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerraren}} ondoren (1914-1918), {{Txp|Igor Stravinski}} eta {{Txp|Paul Hindemith}} musikagileek "musika neoklasikoa" izeneko mugimendua hasi zuten. Izena, musika klasikoa ({{Txp|Haydn}} eta {{Txp|Mozart}}, bereziki) berreskuratzeko nahia nabaria zen lanak konposatu zituztelako da. Hala ere, mugimendu horrek ez du zerikusirik garai neoklasikoarekin.
 
==Autore aipagarriak==
Neoklasizismoko artista eta autore aipagarrienen zerrenda labur batek ondoko hauek izango lituzke:
 
*{{Txp|Jacques-Louis David|'''Jacques-Louis David'''}} (1748-1825). Margolari frantsesa, garai hartan neoklasizismoari egindako ekarpenarekin ez ezik, Frantziako Iraultzan parte hartzearekin ere zerikusia izan zuena. {{Txp|Robespierre|Robespierreren}} laguna eta {{Txp|Frantzia|Frantziako}} Errepublikako artista nagusia izatera iritsi zen.
 
*{{Txp|Voltaire|'''Voltaire'''}} (1694-1778). Idazle, filosofo, historialari eta abokatu frantziar hau Ilustrazioko erreferenterik handienetako bat izan zen. Haren lana askotarikoa izan zen, baina gehienbat saiakera eta antzerkia egin zuen.
 
*{{Txp|Montesquieu|'''Montesquieu'''}} (1689-1755). Filosofo, legelari eta saiakeragile frantsesa, Ilustrazioaren mugimendukoa. Kultura modernoari egindako funtsezko ekarpenengatik da ezaguna, horien artean, Estatuko {{Txp|botereen banaketa|botereen banaketaren}} tesia, gaur egungo gure {{Txp|errepublika|errepubliken}} ordena erabakitzen duena.
 
*{{Txp|Jean-Jacques Rousseau|'''Jean-Jacques Rousseau'''}} (1712-1778). Idazle, pedagogo, filosofo, musikari, botaniko eta naturalista suitzar hau Ilustrazioaren eta aurre-erromantizismoaren ordezkaritzat hartzen da, mugimendu ilustratuarekin zituen ezberdintasunak nabarmenak izan baitziren eta Voltaire eta beste autore batzuen aurkakotasuna irabazi baitzioten. Haren ideia politikoek ekarpen handia egin zioten Frantziako Iraultzari, eta haren lanik ospetsuenetako bat politikaren funtsezko testu bat da: ''Kontratu soziala'' (1762).
 
*{{Txp|Denis Diderot|'''Denis Diderot'''}} (1713-1784). Idazle, filosofo eta entziklopedista frantses hau Ilustrazioaren figura erabakigarria izan zen, bere erudizio eta espiritu kritikoagatik ezaguna. Beren generoetan iraultzaileak izan ziren pieza batzuen egilea, hala nola ''Jacques le Fataliste'' eleberria (1780) eta garaiko dibulgazio-proiektu garrantzitsuenarena: ''Entziklopedia, edo Zientzien, Arteen eta Lanbideen Hiztegi Arrazoitua'' (1751).
 
[[Kategoria:Txikipedia]]