Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
181. lerroa:
1920an Otomandar Inperioaren eta [[Lehen Mundu Gerrako Aliatuak|Lehen Mundu Gerrako aliatuen]] arteko [[Sèvresko Ituna|Sèvresko Itunean]] sultanak formalki onartu zuen Britainia Handiaren subiranotasuna Zipren. Hiru urte beranduago, 1923an, [[Lausanako Hitzarmena|Lausanako Itunean]], [[Turkiako Errepublika]] jaioberriak ere onarpena berretsiko zuen<ref>{{en}} Xypolia, Ilia. (2017). "British Imperialism and Turkish Nationalism in Cyprus, 1923-1939. Divide, Define and Rule". Londres: ''Routledge''. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-1138221291|978-1138221291]]</ref>.
[[Fitxategi:Flickorna från Galini Vouni - SMVK - C06298.tif|300px|right|thumb|Zipreko herritarrak Galini herrian (1927-1931).]]
XX. mendearen hasiera horietan Greziaren eta Turkiaren arteko borroketatik aparte gelditu zen Zipre<ref name=Bibliografia121/>. Britainiar Inperioaren lurraldea izanik, [[Greko-turkiar gerra (1919–1922)|greko-turkiar gerra]]k eta [[Greziaren eta Turkiaren arteko biztanle trukea|biztanle trukeak]] ez zuten eraginik izan uhartean<ref>{{en}} Filippidou, A. (2020). [https://www.cambridge.org/core/journals/nationalities-papers/article/abs/impact-of-forced-topdown-nation-building-on-conflict-resolution-lessons-from-the-1923-compulsory-population-exchange-between-greece-and-turkey/B629C869F3C6C0730EC183E22B955C5E "The Impact of Forced Top-Down Nation Building on Conflict Resolution: Lessons from the 1923 Compulsory Population Exchange between Greece and Turkey"]. ''Nationalities Papers'', 48. zbk., 144–157. or.</ref><ref>{{en}} Kostis, Kostas (2018). ''History's Spoiled Children The Story of Modern Greece'' (Jacob Moe itzultzailearen lana). Oxford: ''Oxford University Press''. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-0190846411|978-0190846411]]</ref>. Hala ere, Ideia Handiak eta ''[[Enosis]]''ak jarraitzaileak erakartzen zituzten Zipreko greziarren artean<ref name=Bibliografia106/>. 1925. urtean, azkenik, Britainia Handiak Zipre [[Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde|Koroaren kolonia]] izendatu zuen eta konstituzio antidemokratiko bat ezarri zuen bertan<ref name=Bibliografia122>{{en}} [https://www.britishempire.co.uk/maproom/cyprus.htm "Cyprus Colony"]. ''The British Empire''. 2021.09.06</ref>.
 
==== ''Enosis''aren aldeko lehen saiakerak ====
{{sakontzeko|1931ko Zipreko matxinada}}
1920ko hamarkadan kolonia berriaren administrazioa eraberritu zen. Kontseilu Legegilea ezarri zen 1926. urtean, zeinetan zipretarrek beraiek zenbait ordezkari aukeratu zitzaketen. Hala ere, aldaketek ez zuten izan aurreikusitako arrakasta eta herritarren parte-hartzea oso eskasa izan zen<ref name=Bibliografia122/>.
 
Bestalde, greko-zipretarrek uhartea Greziarekin batzeko aukera ezin hobea zela uste zuten. Otomandar Inperioaren kolapsoaren ostean, [[Egeoko uharteak|Egeoko]] eta Joniako uharte gehienak greziarren esku gelditu ziren eta Ziprek bide berbera egin zezakeela iruditzen zitzaien. Britainiarrak, aldiz, ez zeuden euren subiranotasuna musu-truk galtzeko prest. Administrazio kolonialak ezezkoarekin erantzun zien herritarren eskakizunei eta elkarbizitza gaiztotzen hasi zen. 1928an, Britainiar Inperioaren jabetzaren 15. urteurrena ospatzen ari zenean, Zipreko greziarrek ospakizunetan parte hartzeari uko egin zioten. [[Greziako Bigarren Errepublika|Greziako Errepublika]] bien bitartean egoera baretzen saiatu zen eta britainiarren aurkako artikuluak mugatu zituen Zipreko egunkarietan.
191. lerroa:
Administrazio kolonialak aldaketak egin zituen egoera bideratu nahian: tortura onartzen zen zigor kode berria ezarri zuen, hezkuntza lege berrian greziarren eragina murriztu zuen eta [[Zipreko Eliza]]ren boterea ahultzen saiatu zen (azken urteetan eliza ortodoxoa bihurtu zen [[greziar nazionalismo]]aren aldeko indar nagusi [[Komunismo|komunistekin]] batera). Alabaina, 1929an Kontseilu Legegileko kideak ziren Kitiongo Nikodemos artzapezpikuak eta Stavros Stavrinakisek [[Londres]]era joatea erabaki zuten euren eskaerak aurkeztera. Besteak beste, kexu ziren britainiarrek ez zituztelako [[Britainiar Malta|Maltako]] eta [[Egiptoko Erresuma|Egiptoko]] kolonietan egindako aurrerapenak egin Zipren eta [[Sidney Webb|Lord Passfield]] kolonietako sekretarioari ''Enosis''a gauzatzeko memoranduma aurkeztu zioten. Erantzuna beste behin ezezkoa izan zen.
 
1931ko urrian zipretarren lehen matxinada gertatu zen: [[Oktovriana|1931ko Zipreko matxinada]] edo ''Oktovriana'' izenekoa. Irailean [[Ronald Storrs]] gobernariak Kontseilu Legegileak hartutako erabaki bat atzera bota zuen eta ondorioz, batzarreko zipretar ordezkariak haserre euren postuak utzi zituzten. Egoera lehertu zen. Urriaren 18an Kitiongo Nikodemos artzapezpikuak herritarrei kalera ateratzeko eta ''Enosis''a gauzatu arte [[desobedientzia zibil]]eko ekitzak burutzeko eskatu zien. [[Nikosia]]ko kaleak jendez bete ziren urriaren 21ean. Manifestaldietan ''Enosis''aren aldeko esloganak oihukatzen ziren eta britainiarren Gobernu Etxearen aurrean harriak botatzen hasi ziren<ref name=Bibliografia122/>. Hiru orduko ekintzen ostean, eraikinak su hartu zuen eta protestariak bortizki sakabanatu zituzten. Uharte osoan zehar matxinoek beste ekintza arinago batzuk ere egin zituzten; esate baterako, britainiar ikurrak kendu eta horien ordez [[Greziako bandera]]k jarri zituzten. Ordena azaroaren hasieran berrezarri zen. Britainiarrek Greziako Errepublikak Nikosian zuen abokatua jo zuten matxinadaren errudun nagusitzat, Alexis Kyrou. Abokatuak ez zuen Atenasko agintarien mandatua bete eta Ziprera iritsi zenetik administrazio kolonialaren aurkako oposizioa batzeaz arduratu zela egotzi zioten. Kaltetuen kopurua, bestetik, esanguratsua izan zen: 7 protestari hil eta beste 30 zauritu zituzten liskarretan, agintariek 10 zipretar erbesteratu zituzten eta beste 2.606ri zigorrak jarri zizkieten.
 
Matxinadako protesten aurrean britainiarren erantzuna murrizketak ezartzea izan zen. Besteak beste, Kontseilu Legegilea deuseztatzea erabaki zuten, martxan zen konstituzioa eta udal hauteskundeak bertan behera gelditu ziren, eta uharteko indar militarra ugaritu zuten<ref>{{en}} [https://news.google.com/newspapers?id=-ZAnAAAAIBAJ&pg=6516,2074275&dq=cyprus&hl=en "England sends troops to end Cyprus revolt"]. ''St. Petersburg Times'' (1931.10.23). 2021.09.03</ref><ref>{{en}} [https://hansard.millbanksystems.com/commons/1931/nov/12/cyprus "Cyprus"]. ''Hansard 259'' (1931.11.12). 2021.09.03</ref>. Era berean, [[Turko-zipretar|Zipreko turkiarrek]] osatutako polizia indar berezia sortu zuten, prentsa- eta bilera-askatasunei mugak jarri zizkieten, eta alderdi politikoak, atzerriko ikurrak eta ''Enosis''aren aldeko propaganda oro debekatu zuten<ref>{{en}} [https://hansard.millbanksystems.com/commons/1930/jul/02/cyprus-press-restrictions#S5CV0240P0_19300702_HOC_260 "Cyprus"]. ''Hansard 240'' (1930.07.02). 2021.09.03</ref><ref>{{en}} [https://hansard.millbanksystems.com/written_answers/1930/jul/07/cyprus-newspapers#S5CV0241P0_19300707_CWA_32 "Cyprus"]. ''Hansard 241'' (1930.07.07). 2021.09.03</ref>. Neurri horiekin Zipreko Elizaren eta komunisten eragina ahuldu nahi izan zuten. 1931ko matxinadaren ondoren iritsi zen eta [[Bigarren Mundu Gerra]]ra arte iraun zuen aginte autokratikoak "Palmerokrazia" izena jasotzen du [[Zipreko historia]]n, [[Richmond Palmer]] gobernariaren deiturengatik.
[[Fitxategi:Cypriot demonstration 1930.jpg|350px|right|thumb|''Enosis''aren aldeko manifestazioa 1930eko hamarkadan.]]
==== ''Enosis''aren aldeko bigarren saiakerak ====
Murrizketak murrizketa, Greziarekin batzearen aldeko mugimenduak bizirik iraun zuen. Hala ere, 1940ko hamarkadan arreta Bigarren Mundu Gerrak bereganatu zuen. 30.000 zipretar inguruk borroka egin zuen britainiarren alde eta gerra amaitu zenean, giroa lasaitu zenez, Britainiar Gobernuak debekuak arintzea erabaki zuen<ref name=Bibliografia122/>.
 
Administrazio kolonialak kontsultarako batzar bat osatzeko baimena eman zien zipretarrei 1946an, horren bitartez konstituzio berri bat osatzeko. Era berean, 1931n erbesteratutako herritarrei itzultzen utzi zien. Hala ere, proposamenen artean ez zen ''Enosis''aren aldeko urratsik ematen eta Zipreko greziarrek albiste hobeak espero zituztenez, haserre erantzun zioten britainiarren eskaintzari. Euren helburu politiko bakarra Greziarekin bat egitea zen. Horrenbestez, kontsultarako batzarra osatzeari muzin egin zioten. Eliza Ortodoxoa, baina, ez zen egoera aldatzearen alde zegoen alderdi bakarra, [[Langile Herriaren Alderdi Progresista]]ko (AKEL) komunistek ere greziarren helburu nazionala babesten baitzuten.
206. lerroa:
Grivasen eta bere jarraitzaileen muturreko joera baretzeko asmoz, Makarios artzapezpikuak ahalegin diplomatikoak egiten jarraitu zuen. [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen Erakundeko]] Greziako ordezkariak zipretarren erabakitzeko eskubidearen aldeko eskaera formala egin zuen 1954ko abuztuaren 16an eta ''Enosis''a nazioarteko gai bihurtu zen NBEk eskaera hori onartzea erabaki zuenean. Turkian, aldiz, alarmak piztu ziren. Turko-zipretarrak gutxiengo ziren uhartean eta Ankarako gobernuak ez zituen Greziaren mende utzi nahi. Britainiarrekin behintzat, babestuta egongo zirela uste zuen. Gatazkak herrialdearen interesa bereganatu zuen eta erakunde ugari sortu ziren Zipreko turkiarren borrokaren alde, besteak beste, Ikasleen Federazio Nazionala, Turkiarren Eskubideen Aldeko Defentsa Batzordea, Traziako Errefuxiatuen Ongizate Erakundea eta Zipreko Turkiarren Elkartea. Elkarte horien helburu nagusia (hasiera batean ez horrenbeste turko-zipretarrena) ''[[Taksim]]''a gauzatzea zen, hau da, uhartea bitan banatzea: greziar zatian eta turkiar zatian.
[[Fitxategi:Street riot in Nicosia 1956.jpg|300px|right|thumb|Britainiar soldadua EOKAren jarraitzaileak sakabanatzen Nikosiako kaleetan (1956).]]
1954ko udazkenean afera gaiztotu egin zen. Egipto galdu ostean, britainiarrek Ekialde Hurbileko komandante buruaren bulegoa eta kuartel militarra [[Suez]]tik Ziprera pasako zutela iragarri zuten<ref name=Bibliografia122/>. Gainera, gobernu kolonialak argitaletxeei mehatxu egin zien: sedizioa bultzatzen zuten lanak argitaratuz gero, bi urteko kartzela zigorra ezarriko zieten. [[Nazio Batuen Batzar Nagusia]]k, bestalde, Turkiaren erantzuna hausnartu eta oraingoz arazoari buruzko adierazpenik ez egitea erabaki zuen, Zipreko gatazkan ebazpenak egitea egokia ez zelakoan. Udazkeneko gertaeren eta abenduko jakinarazpen horren erantzuna berehalakoa izan zen: Zipreko greziarrak kalera atera eta istilu larriak izan ziren, 1931tik uhartean gertatzen ziren bortitzenak.
 
==== Zipre askatzeko borroka: 1955-1959 ====
{{sakontzeko|Zipre askatzeko borroka}}
Giro nahasi horretan, Georgios Grivasek [[Zipretar Borrokalarien Erakunde Nazionala]] (''Ethniki Organosis Kyprion Agoniston'' – EOKA) sortu zuen 1955eko urtarrilean. Apirilaren 1ean erakundeak borroka armatua hasi zuen britainiar indarren aurka: poliziaren, militarren eta gobernuaren instalazioen kontrako erasoak egin zituen Nikosian, Famagustan, Larnakan eta [[Limasol]]en. Matxinatuek, guztira, 457 pertsona hil zituzten, horien artean britainiar poliziak, militarrak eta gobernu kolonialaren kolaboratzailetzat jo zituzten zenbait greko-zipretar (besteak beste AKEL alderdi komunistako kideak). Aginte koloniala ezbaian jartzen hasi zen<ref name=Bibliografia122/>. Makarios artzapezpikua eta beste elizgizon eta politikari batzuk [[Seychelleak|Seychelle uharteetara]] bidali zituzten, baina zipretarrak administrazioaren aparatuetan infiltratuta zeuden. Hala, turko-zipretarrak bihurtu ziren bertako indarren sostengu nagusi eta horrek komunitateen arteko arrakala handitu zuen.
 
1957an Zipreko turkiarren organizazio paramilitarra sortu zen: [[Turkiar Erresistentzia Erakundea]] (''Türk Mukavemet Teşkilatı'' – TMT). Erakunde berria turko-zipretarren interesak eta nortasuna defendatzeko sortu zen eta Turkiako Errepublikaren babesa jaso zuen. Nahiz eta EOKAk turko-zipretarren kontrako erasorik ez burutu, TMTek geroz eta gertuago zirudien ''Enosis''aren aurka egin nahi zuen eta euren helburu nagusia ''Taksim''a edo banaketa bihurtu zen. Hori lortzeko aginte britainiarraren, EOKAren eta komunisten aurkako erasoak burutu zituzten.