Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
181. lerroa:
1920an Otomandar Inperioaren eta [[Lehen Mundu Gerrako Aliatuak|Lehen Mundu Gerrako aliatuen]] arteko [[Sèvresko Ituna|Sèvresko Itunean]] sultanak formalki onartu zuen Britainia Handiaren subiranotasuna Zipren. Hiru urte beranduago, 1923an, [[Lausanako Hitzarmena|Lausanako Itunean]], [[Turkiako Errepublika]] jaioberriak ere onarpena berretsiko zuen<ref>{{en}} Xypolia, Ilia. (2017). "British Imperialism and Turkish Nationalism in Cyprus, 1923-1939. Divide, Define and Rule". Londres: ''Routledge''. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-1138221291|978-1138221291]]</ref>.
[[Fitxategi:Flickorna från Galini Vouni - SMVK - C06298.tif|300px|right|thumb|Zipreko herritarrak Galini herrian (1927-1931).]]
XX. mendearen hasiera horietan Greziaren eta Turkiaren arteko borroketatik aparte gelditu zen Zipre<ref name=Bibliografia121/>. Britainiar Inperioaren lurraldea izanik, [[Greko-turkiar gerra (1919–1922)|greko-turkiar gerra]]k eta [[Greziaren eta Turkiaren arteko biztanle trukea|biztanle trukeak]] ez zuten eraginik izan uhartean<ref>{{en}} Filippidou, A. (2020). [https://www.cambridge.org/core/journals/nationalities-papers/article/abs/impact-of-forced-topdown-nation-building-on-conflict-resolution-lessons-from-the-1923-compulsory-population-exchange-between-greece-and-turkey/B629C869F3C6C0730EC183E22B955C5E "The Impact of Forced Top-Down Nation Building on Conflict Resolution: Lessons from the 1923 Compulsory Population Exchange between Greece and Turkey"]. ''Nationalities Papers'', 48. zbk., 144–157. or.</ref><ref>{{en}} Kostis, Kostas (2018). ''History's Spoiled Children The Story of Modern Greece'' (Jacob Moe itzultzailearen lana). Oxford: ''Oxford University Press''. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-0190846411|978-0190846411]]</ref>. Hala ere, Ideia Handiak eta ''[[Enosis]]''ak jarraitzaileak erakartzen zituzten Zipreko greziarren artean<ref name=Bibliografia106/>. 1925. urtean, azkenik, Britainia Handiak Zipre [[Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde|Koroaren kolonia]] izendatu zuen eta konstituzio antidemokratiko bat ezarri zuen bertan<ref>{{en}} [https://www.britishempire.co.uk/maproom/cyprus.htm "Cyprus Colony"]. ''The British Empire''. 2021.09.06</ref>.
 
==== ''Enosis''aren aldeko lehen saiakerak ====