Jane Campion: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
Baskesc (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Jane Campion''' ([[Wellington]], [[1954]]ko [[apirilaren 30]]a) [[Zeelanda Berria|Zeelanda Berriko]] zinema-zuzendaria da. Antropologia- eta arte-ikasketak egin ondoren, zinemagintzari ekin zion, eta Australian egin zituen lehenbiziko film laburrak. Horietako bati, ''Peel, an exercise in discipline'' (''Peel, diziplina-ariketa'') lanari, Cannesko [[Urrezko Palma]] eman zioten 1982an. Telebistarako egin zuen lehenbiziko film luzeari, ''Two Friends'' (1986, ''Bi lagun'')­ filmari, oso harrera ona egin zion kritikak. Zinemarako lehen film luzea, ''Sweetie''­, 1989an egin zuen. Hurrengo urtean, Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoia irabazi zuen ''Aingeru bat nire mahaian'' filmarekin, [[Janet Frame]] idazlearen biografian oinarritutako lanarekin. Film ezagunenean ere, ''­Pianoa'' (1992­) filmean, emakumezko bat da protagonista. Beste hainbat sariren artean, Cannesko Zinemaldiko Urrezko Palma eman zioten film horrengatik. Horren ondorengoekin, ''Dama baten erretratua'' (1995) eta ''Nire arma eta haren ikaslea'' (1996­), ez zuen halako arrakastarik lortu. Aipatzekoa da Jane Campion izan zela 1946tik aurrera Cannesko sari nagusia eskuratu zuen lehenbiziko emakumea. 2021an Veneziako Zinemaldiko Zilarrezko Lehoia irabazi zuen bigarrenez, ''The Power of the Dog'' filmagatik.
 
== Filmografia ==