«Txikipedia:Oreka termiko»: berrikuspenen arteko aldeak

(Orri berria: «{{Banner|Thermometer - by Don.jpg}} 500px|thumb|<center>Oreka termikoaren eskema. Goian, tenperatura desberdineko bi objektuak. Behean, oreka termikoan. '''Oreka termikoa''', {{Txp|fisika|fisikan}}, tenperatura desberdinean dauden bi objektu kontaktuan jartzen direnean beren tenperaturak berdintzeari deitzen zaio. Izan ere, {{Txp|tenperatura}} desberdina duten bi objektu elkarren kontaktuan jartzen direnean, tenperatura...»)
Etiketa: Disambiguation links
 
Ondoko egoeretan ikus dezakegu oreka termikoa:
 
*Gure gorputzaren tenperatura {{Txp|termometro}} batekin neurtzen dugunean, termometroa tenperatura baxuagoan egoten da, eta gure gorputzaren tenperaturarekin oreka termikoa lortu arte igoko du bere tenperatura (objektu oso txikia denez, ezin du jaitsi gure gorputzaren tenperatura). Oreka termikoak duen tenperatura da termometroak erakusten diguna.
 
*Esnea oso bero dagoenean, esne hotza botatzen diogu, esne beroa hozteko. Esne beroaren eta hotzaren arteko {{Txp|Nahaste (kimika)|nahasketan}}, oreka termikoa gertatzen da.
 
*Gela bero batera sartzean, berehala nabaritzen dugu bero hori; baina, halako denbora bat igaro eta gero, gure gorputzak beroa elkartrukatuko du gelako airearekin eta oreka termikoan sartuko da berarekin. Hori gertatzean, tenperaturaren diferentzia nabaritzeari uzten diogu.