Taliban: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary |
|||
27. lerroa:
== Historia ==
=== Sorrera ===
Talibanen mugimendua [[Afganistan]]en eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]] arteko gerrak (1979-1988) eta
=== Talibanen integrismoa ===
[[1994]]ko bukaeran eta [[1995]]eko hasieran, talibanek, Afganistango hegoaldean eta mendebaldean aurrera eginez, mendean hartu zuten [[Kandahar]] hiria. [[Herat]] eta herrialdeko hegoaldeko eta mendebaldeko bide nagusien ondoko hiri gehienak ere haien mendean gelditu ziren. 1995eko otsailean Kabuleko inguruetara iritsi ziren, baina gobernuko indarrek atzera egitera behartu zituzten martxoan. Urrian berriro inguratu ziren hirira. Hiria bonbardatzen zuten bitartean, Afganistango ekialdea eta erdialdea menderatu zuten. Setio luze baten ondoren, Afganistango hiriburua talibanen eskuetan gelditu zen 1996ko irailean. Handik gutxira, [[Muhammad Najibulla]] sobietar erregimenak babestutako azken lehendakaria eta haren anaia Shahpur Ahmadzai, segurtasun-burua, 1992az geroztik [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen Erakundeko]] egoitzan babesturik egon zirenak, atxilotu eta jendaurrean urkatu zituzten.
Kabulen kontrola lortu ondoren, talibanek [[Zuzena Arautzeko eta Zuzengabea Debekatzeko Ministerioa]] sortu zuten, integrismoaren jokabide-arauak indarrean jartzeko asmoz. Hala ere, badirudi arau horietako batzuek ez dutela zerikusirik benetako [[islam]]arekin, eta bertako leinuen antzinako sinesmenen eragina dutela. Buruzagi talibanek [[musika]] debekatu zuten, [[zinema]]-areto guztiak itxi, filmak erre, eta hoteletatik hartutako [[edari alkoholdun]]ak desegin zituzten, besteak beste. Gizonezkoei bizarra kentzea debekatu zitzaien (islamaren sinesmen ortodoxoen arabera) eta meskitetara errezatzera joateko beharra agindu zen. [[Emakume]]ek belo luze batekin (''
Talibanek beren arauak eta legeak ezartzen jarraitu zuten Kabul Irratiaren eta bozgorailuz hornituriko kamioien bidez. [[Erailketa|Hilketa]], [[adulterio]]a eta [[droga-trafiko]]a heriotzarekin zigortu zituzten, eta emakumeak [[harrikatze|harrikatu]] zituzten, hiltzeraino zenbaitetan, kalean beren ahaide ez ziren gizonezkoekin ibiltzeagatik
== Erreferentziak ==
|