Txikipedia:Nahaste (kimika): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: Disambiguation links
No edit summary
7. lerroa:
*'''Nahaste homogeneoak''': osagaiak ezin direnean begi hutsez bereizi. Honelako nahasteei {{Txp|disoluzio}} ere deitzen zaie. Txokolate-esnea da nahaste homogeneoaren adibide bat, edo uretan gatza disolbatzen dugunean ere nahaste homogeneoa lortzen dugu. Airea bera hainbat gasen nahaste homogeneoa da. Nahaste homogeneoetan, osagaien konposaketa berdin-berdina izaten da nahastearen edozein zatita.
*'''Nahaste heterogeneoa''': osagaiak begi hutsez bereiz daitezkeenean. Honelako nahasteetan, posible izan daiteke osagaiak banatzea zenbait prozedura erabiliz ({{Txp|iragazki|iragazkiak}} edo {{Txp|bahe|baheak}} erabiliz, esate baterako). Eguneroko adibide bat ipintzeagatik, entsaladak dira nahaste heterogeneoak, baina baita ura eta olioa nahasten ditugunean ere: edalontzi batean, biak ondo bereiz daitezke pausatzen direnean.
 
==Nahastutako gaiak nola bereizi==
Modu naturalean oso zaila da nahaste bat osatzen duten substantzia puruak bereiztea. Baina kimikarientzat oso garrantzitsua da substantzia horiek lortzea, haien egiturak eta propietate fisiko eta kimikoak identifikatzeko.
 
Hainbat metodo daude nahaste bateko osagaiak bereizi edo banatzeko. Metodo horiek fisikoak dira, ez baitituzte osagaien propietateak aldatzen.
 
Nahaste bateko osagaiak bereizi nahi direnean, lehenik eta behin haien egoera fisikoaren, ezaugarrien eta propietateen berri jakin behar dugu, teknikarik egokiena erabiltzeko.
 
Metodorik ohikoenak honako hauek dira:
 
*{{Txp|Lurrunketa|'''Lurrunketa'''}}: nahaste homogeneo bateko gai solidoa gai likidotik bereizteko erabiltzen den metodo fisikoa da; likidoa lurrundu egiten da eta interesatzen zaigun solidoa eskuratzen da. Uretan disolbatuta dagoen gatza lortu nahi denean erabiltzen da, adibidez.
*{{Txp|Destilazio|Destilazioa}}: irakite-tenperatura desberdina duten bi likido banatu edo bereizteko erabiltzen da, ura eta alkohola bereizteko, adibidez. Metodo honetan, nahastea duen ontzia berotu egiten da eta, orduan, bi gaietatik azkarren lurruntzen dena gas bihurtzen da, irakite-tenperatura txikiagoa duelako. Gas hori, orduan, hodi batetik tenperatura baxuagoa duen beste ontzi batera bideratzen da eta bertan kondentsatu egiten da lehenik eta likido-egoerara itzultzen da gero.
*{{Txp|Dekantazio|Dekantazioa}}: dentsitate desberdina duten bi likido banatzeko edo likido batez eta solido disolbaezin batez osatutako nahaste heterogeneo bat bereizteko erabiltzen da. Metodo hau dentsitateen araberako diferentzian oinarrituta dago. Bi likido bereizi nahi badira, nahastea dekantazio-ontzi batean jartzen da, eta nahastea pausatu denean, likido dentsoena behean gelditzen da eta bestea goiko aldean (hori gertatzen da, adibidez, ura eta olioa nahasten ditugunean). Aldiz, likido bat eta solido bat daudenean nahastuta, nahastea pausatu ondoren, solidoa izango da behera erori eta bertan metatuko dena (ura eta harea nahasten ditugunean gertatzen da, adibidez).
*'''Iragazketa''': metodo honekin, solido disolbaezin bat likido batetik bereiz daiteke. Nahaste heterogeneoekin erabiltzen da. Metodo honetan, nahastea iragazki batetik pasatzen da; likidoak iragazkia zeharkatzen du, eta solidoa iragazkian geratzen da. Sukaldean erabiltzen da askotan, kafea egiteko, adibidez.