«Txikipedia:Materiaren teoria zinetikoa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
Materia osatzen duten partikula horiek portaera desberdina izaten dute materiaren egoeraren arabera.<ref>[https:////www.youtube.com/watch?v=jF44hGp_IQI&ab_channel=PaulaB.S. Materiaren egoerak, Youtubeko bideoa]</ref>
 
===Solidoak===
[[Fitxategi:Teilchenmodell Feststoff.svg|350px|thumb|<center>Solido baten partikulen irudikapena.]]
{{Txp|Solido|Egoera solidoan}} dagoen gorputz batean, partikulak oso gertu daude elkarrengandik eta indar handiz lotuta daude elkarrekiko; haien arteko kohesio-indarrak handiak dira eta, ondorioz, partikulek kokapen edo posizio finkoak dituzte. Partikula horiek leku finko batean kokatuta daude, eta bibratu egiten badute ere, ezin dira lekuz aldatu; tenperaturaren eraginez, dilatatu egiten dira, besterik ez. Beraz, solidoen {{Txp|Bolumen|bolumena}} konstante edo iraunkorra da, ez da aldatzen; ezin dira asko konprimitu, berez haien partikulak badaudelako elkarrengandik oso hurbil. Bestalde, beti kokapen finkoetan egonda, solidoek forma ere iraunkorra dute, ezin direlako lekuz aldatu.
*{{Txp|Dentsitate}} handia dute, haien partikulak oso distantzia txikian kokatuta daudelako batzuk besteetatik.
 
===Likidoak===
[[Fitxategi:Liquid model.svg|250px|thumb|<center>LIkido baten partikulen irudikapena.]]
{{Txp|Likido|Likidoetan}}, partikulak elkarri lotuta, baina solidoak baino indar ahulagoaz, eta, horregatik, partikulak mugitu egin daitezke, baina elkarrengandik banatu gabe. Horregatik, solidoekin gertatzen den bezala, haien bolumena iraunkorra da, ezin dira konprimitu; baina, solidoak ez bezala, lekuz alda daitezke, eta, beraz, likidoen formak aldatu egiten dira eta likidoak gordetzen dituzten ontzien formetara moldatzen edo egokitzen dira. Tenperatura igotzen denean, likidoen partikulak azkarrago mugitze dira.
*Solidoek baino dentsitate txikiagoa dute, haien partikulak batzuk besteetatik apur bat banatuago daudelako.
 
===Gasak===
[[Fitxategi:Translational motion.gif|350px|thumb|<center>Gas baten partikulen portaera.]]
{{Txp|Gas|Gasen}} kasuan, partikulak elkarrengandik urrun daude eta oso indar ahulez lotuta daude elkarrengana. Hori dela eta, elkarrengandik bananduta eta mugimenduan egoten dira, aske eta modu kaotikoan mugitzen dira; hori dela eta, gasen bolumena aldakorra da, eta gasak erraz konprimatu edo heda daitezke. ondorioz haien inguruan duten bolumen osoa okupatzen dute; hau da, gasak barruan gordetzen dituen ontziaren formara egokitzen dira.