Mekanika klasikoaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Testua osatzen ari naiz, poliki-poliki.
12. lerroa:
 
Gauzak horrela, garai guztietako naturaren filosofoek landu dituzten gaitetako bat higiduraren forma naturaletan parte hartzen duten indarren ezagutza izan da.
 
== ''Mekanika'' terminoaren etimologia ==
Jatorriz, aspalditik erabilitako '''''Μηχανικά''''' (“Mekanika”)  hitza ezaguna zen arren, fisikan erabiltzen den ''mekanika'' terminoa ez zen gaur egungo esanahiaz erabiltzen, harik eta Galileoren teoriak plazaratu ziren arte; eta terminoa XIX.mendean finkatu zen fisikarien artean.  
 
* [[Aristoteles]]<nowiki/>en (K.a. 384-322) lanetan jadanik ageri da ''Μηχανικά (Mékanika)'' terminoa.  Horrekin erlazionaturik,  ''mekaniko'' adjektiboak adierazten du naturaren aurka zerbait egiteko zailtasunak eta oztopoak ditugunean gure laguntzara datorren teknika (mzia akinak, alegia), terminoa gorago aipaturiko bigarren adieraz erabiliz.
* Geroago, [[Arkimedes]] (K.a. 287-212) Arkimedes makinen garapen praktikoaz abiatu zen, bereziki ''palankaren legea'' eta [[Arkimedesen torlojua|Arkimedesea torlojua]] asmatuz.
* [[Vitruvio]]-k (K.a. 80/70 inguru-15) Vitruviok terminoa erabiltzen du ''De architectura'' lanaren hirugarren zatia izendatzeko, eta bera izan zen ''machinatio'' kontzeptua (zientifikoa edo teknikoa) izendatzeko erabiltzen den autore ezagun bakarra. Dena den, beraren helburua zen, soil-soilik, makina haiek ezagutaraztea eta haien sortzen zituzten efektuak aipatzea, bestaleko azalpen teorikorik eman gabe.
* Hiru mende geroago, [[Pappus Alexandriakoa]]<nowiki/>ren arabera (K.o. 290-350) ''teknika mekanikoa'' da munduko elementuak osatzen dituen materiari buruzko ikerketa fisikoan aplikatzen den lehena.
* Nolanahi ere, fisikako terminoaren esanahi modernoa ez zen planteatu [[Galileo Galilei|Galileo]]-ren lana iritsi arte, ''Elkarrizketak'' (1632) eta ''Diskurtsoak'' (1638) liburuetan bereziki. Ordutik aurrera, fisikako ''Mekanika'' arte mekanikoetatik aparte landuko da, hau da, makinak eraikitzeko tekniketatik bereizita.
 
== Mekanika klasikoa sortu aurreko aitzindariak ==