«Txikipedia:Alkohol»: berrikuspenen arteko aldeak

 
Kantitate txikitan hartuta, lasaitzen eta antsietate gutxiago sentitzen laguntzen du alkoholak, eta horregatik pertsona batzuek lotsa kentzeko edaten dute, besteak beste. Baina kantitate handia edanez gero, alterazio handiagoak eragiten ditu burmuinean eta intoxikaziora irits daiteke. Alkohol gehiegi kontsumitzen dutenek orekan ibiltzeko gaitasuna galtzen dute denbora batez, koordinazioa galtzen dute eta ondo hitz egiteko arazoak ere izaten dituzte; kasu batzuetan, hiztun eta lagunkoi agertzen dira, baina beste batzuetan haserre eta oldarkor; hau da, bortxakeria ager daiteke alkoholaren eraginez. Bestalde, pertzepzio-arazoak sortzen dira eta erreakzio-denborak izugarri murrizten ditu; horregatik, edan dutenek ez dute ibilgailurik gidatu behar, oso erraz gerta daitekeelako istripua izatea edo eragitea.
 
Alkoholak eragindako intoxikazioa larria izan daiteke denbora laburrean alkohol asko kontsumitzen denean. Horrelakoetan, gorputza alkohol-kantitate handiagatik intoxikatuta edo "pozoituta" dago. Oro har, intoxikazio larriaren lehen sintoma gorakoak dira; gainera, intoxikazioak logura handia eragin dezake, {{Txp|zorabio|zorabioak}}, arnasa hartzeko zailtasuna, odoleko azukre-maila oso txikia eta baita heriotza ere.
 
== Mendekotasuna ==