Txikipedia:Osasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
22. lerroa:
*'''Elikadura egokia eta orekatua''': gomendagarria da egunean bost otordu egitea. {{Txp|Gosari|Gosaria}} oso garrantzitsua da, eguna hasteko behar dugun energia jasotzeko. Goiz erdian ere ona izaten da hamaiketako egokiren bat egitea. Ondoren, {{Txp|bazkari|bazkaria}} dator. Arratsaldean ere otordu arin bat komeni da, {{Txp|askari}} edo merienda. Eta gauean, {{Txp|afari|afaria}}. Eta egunean zehar ur ugari edan behar da. Bestalde, {{Txp|barazki}}, {{Txp|Fruitu|fruta}} eta {{Txp|Zuntz dietetiko|zuntz}} ugariko elikagai asko jan behar da, eta, aldiz, {{Txp|Gantz|gantz}} eta {{Txp|Koipe|koipeak}}, gatza eta elikagai gozoak gutxiago kontsumitzea komeni da.
*'''Atsedena eta loa''': gutxienez 8 orduko loa egin behar da egunero, batez beste. Umeek 10 eta 12 ordu bitarteko loa egin behar dute, eta nerabeek 8 eta 10 ordu bitartekoa. Lo gutxi egin badugu, nekatuta egongo gara, ikasteko arazoak izan ditzakegu eta desoreka emozionala ere izan dezakegu.
*'''Ariketa fisikoa''': kirola eta jarduera fisikoa egitea oso garrantzitsua da osasuntsu egoteko eta, gure gorputza sasoi onean mantentzeko eta {{Txp|Egoneko bizimodu|sedentarismoaren}} kalteak eragozteko. Dena dela, ariketa fisikoak ere osasungarria izan behar du, egokitasunaren, iraupenaren eta intentsitatearen aldetik; bestela, kaltegarria ere izan daiteke, pertsona bakoitzaren gaitasunen gainetik egiten bada.
*'''Higienea eta garbitasuna''': behar-beharrezkoak dira gure organismoa gaixotzeko arriskuetatik babesteko eta {{Txp|Patogeno|germen patogenoek}} eragin ditzaketen {{Txp|Infekzio|infekzioak}} ahalik eta gehien eragotzi ahal izateko. Higienea, bestalde, ez da gorputzaren garbitasuna bakarrik, baita gure etxearena, arroparena eta inguruarena ere.
*'''Gizarte-harremanak''': gaur egun oso garrantzitsutzat jotzen da lagunak izatea gure osasun fisiko eta emozionalerako. Harreman sozial egokiak izatean, ondo sentitzen gara eta horrek oreka psikologikoa edukitzen laguntzen digu.
 
===Gaixotasunei aurre hartu===
Ohitura osasungarriak izateaz gainera, beste zenbait jokamoldek ere laguntzen digute gaixotasunei aurre hartzen eta osasun-arazoak ekiditen. Hona hemen jokabide gomendagarri batzuk:
 
*'''Arriskuetatik urrundu''': kontuz ibili behar dugu edozein egoeratan, istripuak eragin ditzaketen arriskuetatik urruntzeko. Adibidez, kalean zirkulazio-arauak bete; edo, etxean, tresna zorrotz edo elektrikoekin zentzuz jokatu. Era berean, sustantzia toxikoak ({{Txp|alkohol|alkohola}}, {{Txp|tabako|tabakoa}} eta {{Txp|droga|drogak}}) oso kaltegarriak izaten dira gure organismoarentzat, eta erabat ekidin behar dira. Era beream, kirola eta ariketa fisikoak egitean, neurri batzuk hartu beharko ditugu lesiorik ez izateko; adibidez, ariketa fisikoa egin baino lehen, {{Txp|Muskulu|giharrak}} ondo berotu.
*'''Txertoak eta osasun-azterketak''': {{Txp|txerto|txertoak}} oso lagungarriak dira hainbat gaixotasun infekzioso (adibidez, poliomielitisa, barizela, elgorria, etab.) ez izateko. Txertoa ipintzen digutenean, gure gorputzak agente infekziosoen kontrako defentsak handitzen ditu, eta horrela gaixotasun horietatik babestuta gaude. Bestalde, aldiro-aldiro, medikuak (umeen kasuan, {{Txp|pediatra|pediatrak}}) eta {{Txp|dentista|dentistak}} gure osasun-egoera aztertzea ere garrantzitsua izaten da.