Txikipedia:Osasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{lanean}} '''Osasuna''', denbora luzez, {{Txp|gaixotasun|gaixotasunik}} gabeko egoeratzat hartu izan da, baina, gaur egun, askoz gehiago zehaztu da kontzeptu honen definizioa. Horrela, jende askok ontzat hartzen du {{Txp|Munduko Osasun Erakundea|Munduko Osasun Erakundearen}} definizioa: «Osasuna ongizate fisiko, mental eta sozialaren egoera erabatekoa da eta ez bakarrik gaixotasun eza». Horrek esan nahi du osasuna gure egoera fisikoaren araberakoa dela, bai, baina gure...»
 
No edit summary
16. lerroa:
*'''Ingurunea''': {{Txp|kutsadura}}, indarkeria, elikadura jasotzeko zailtasunak etab. kaltegarriak izaten dira osasunerako.
*'''Osasun-sistema''': osasun-sistema egokia (osasun-zentroak, ospitaleak, etab.) izatea funtsezkoa izaten da osasunerako. Gainera, osasun-agintariek elikagaien osasun-kontrola egin, zabor eta hondakinak kudeatu eta abereen osasuna ere kontrolatu behar dute gaixotasunen hedapena eragozteko.
 
==Bizitza osasungarria==
Neurri batean, gure esku dago gure osasuna; alegia, jokabide eta ohitura osasungarriak baditugu, errazago izango zaigu osasuntsu egotea, istripurik ez izatea eta gaixotzeko arriskua gutxitzea. Bizi-ohitura osasungarriek asko lagunduko diote gure gorputzari ondo funtzionatzeko. Hona hemen garrantzitsuenak:
 
*'''Elikadura egokia eta orekatua''': gomendagarria da egunean bost otordu egitea. {{Txp|Gosari|Gosaria}} oso garrantzitsua da, eguna hasteko behar dugun energia jasotzeko. Goiz erdian ere ona izaten da hamaiketako egokiren bat egitea. Ondoren, {{Txp|bazkari|bazkaria}} dator. Arratsaldean ere otordu arin bat komeni da, {{Txp|askari}} edo merienda. Eta gauean, {{Txp|afari|afaria}}. Eta egunean zehar ur ugari edan behar da. Bestalde, {{Txp|barazki}}, {{Txp|Fruitu|fruta}} eta {{Txp|Zuntz dietetiko|zuntz}} ugariko elikagai asko jan behar da, eta, aldiz, {{Txp|Gantz|gantz}} eta {{Txp|Koipe|koipeak}}, gatza eta elikagai gozoak gutxiago kontsumitzea komeni da.
*'''Atsedena eta loa''': gutxienez 8 orduko loa egin behar da egunero, batez beste. Umeek 10 eta 12 ordu bitarteko loa egin behar dute, eta nerabeek 8 eta 10 ordu bitartekoa. Lo gutxi egin badugu, nekatuta egongo gara, ikasteko arazoak izan ditzakegu eta desoreka emozionala ere izan dezakegu.