Jose Maria Arizmendiarrieta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua osatzen
Etiketak: Ikusizko edizioa Disambiguation links
tNo edit summary
52. lerroa:
1963an [[bihotz]]<nowiki/>eko kolapso txikiak nozitzen hasi zen, seguruenik aurreko urteetan izandako jarduera betearen ondorioz: apaiz-bizitza, eskolak, hitzaldiak, konferentziak, bilerak, lantokietara egindako bisitak, Eskola Profesionaleko bulegora joaten zitzaizkion pertsonen arreta, [[Madril]]<nowiki/>eko ministerioetara eta Euskal Herriko erakunde ofizialetara egindako bidaiak, atzerrirako bidaiak, eta hainbat irakurketen bidez prestakuntzan egindako lan neketsua. Ez zen osorik sendatu, eta 1967ko otsailean bihotz-[[enbolia]] bat izan zuen. Hori dela eta, Madrilen operatu zuten, [[protesi]] artifizial bat jarriz bihotzean.<ref name=":0" />
 
Hainbat urtez bizitza normala egin ondoren, 1973ko urtarrilean berriro bihotz arazoengatik ospitaleratu zuten [[Bilbo]]<nowiki/>n, eta bertan errekuperazio erregimen zorrotza ezarri ondoren, ahul itzuli zen Arrasatera. [[Gaixotasun]] itzulezina zenez ez zuen hobera egiten, eta 1974ko otsailean ospitalera itzuli behar izan zuen berriz, lehenago jarritako balbula artifiziala desnaturalizatuz joan baitzen denborarekin, eta hura ordezkatzea premiazkoa zelako. [[Ebakuntza]] konplexua ondo amaitu zen, baina hurrengo egunetan Arizmendiarrietak sufritzen jarraitzen zuen, “[[kirofano]]<nowiki/>ko gaitza”rekin kutsatu ziren zauriak orbaintzen ez zirelako. Apirilean Arrasatera itzultzeko alta eman zioten, eta zauriak egunero sendatzen zizkioten Arrasateko Osasun Zentroan. Soilik apaiz aszetikak azaltzen du jasandako isiltasuna, ebakuntzaren ondoren izandako [[sufrimendu]] fisikoa eramatean. Sendaketak eta medikazioak, batez ere antibiotikoak, martirio mingarria ziren beretzat, eta etsipenez eraman zituen. Hala ere, ahulduta egon arren, bizimodu normala egiten saiatzen zen. Hainbat ospitaleratze eta altaren ondoren, 1976ko azaroaren hasieran Osasun Zentroan ospitaleratu zuten, eta medikuek zauriak sendatu ordez gehiago ez sufriaraztea erabaki zuten, azaroaren 29an hil zen arte.<ref name=":0" />[[Fitxategi:Jose MariaArizmendiarrieta.jpg|thumb|Jose Maria Arizmendiarrieta, 1976an]]

Gorpua bi egunez egon zen parrokian, eta milaka pertsona joan ziren omenaldia egitera. Abenduaren 1ean egin zen hileta, Lan Ministroa buru zela eta elizkizuna 60 apaizek emanda.<ref name=":0" />
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta Ministerioko bisita batekin.jpg|thumb|Arizmendiarrieta Ministerioko bisita batekin.]]
 
== Enpresa kooperatiboak: 1955-1976 ==