Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
171. lerroa:
[[Zipreko hitzarmena]]ren ondorioz, uhartea [[Britainiar Inperioa]]ren protektoratu bihurtu zen 1878ko ekainaren 4an<ref name=Bibliografia120/>. Toki estrategikoa zen britainiarrentzat, beren ibilbide kolonialak kontrolatzeko kokaleku ezin hobea baitzen; hain zuzen ere, 1906an [[Famagusta]]ko itsas-portu garrantzitsua eraiki zuten [[Britainiar Raj|India]]rako bidean [[Suezko kanala]] zaintzeko asmoz. Dena den, [[Otomandar Inperioa]]k Zipreren gaineko kontrola izaten jarraituko zuen urte luzez.
 
Zipretarrek itxaropenez eman zioten ongietorria britainiarren nagusitasunari, izan ere, otomandarren mendeetako utzikeria amaituko zela eta uhartearen modernizazioan aurrerapausoak emango zirela uste zuten. [[Greko-zipretar|Zipreko greziarrei]], gainera, britainiarrek askapen nazionala lortzen lagunduko zietela iruditzen zitzaien. 1878ko uztailaren 22an, [[Garnet Joseph Wolseley|Garnet Wolseley]] goi-komisarioa uhartera iritsi zenean, Kitiongo Kyprianos gotzainak hurrengo agurra egin zion [[Larnaka]]n: ''"Guk (Zipreko greziarrek) gobernu-aldaketa onartu dugu, Britainia Handiak, [[Joniako Uharteak|Joniako uharteekin]] egin duen bezala, Zipre ama [[Grezia]]rekin elkartzen lagunduko digula uste dugulako"''<ref>{{en}} 1878ko abuztuaren 7ko ''The Times'' egunkarian jasoa.</ref>. Britainia Handiko agintariek 1881ean egin zuten lehen erroldaren arabera, uhartean guztira 186.173 herritar bizi ziren; horietatik 137.631 (%73,9) [[greziar]]rak ziren, 45.438 (%24,4) [[turkiar]]rak eta gainontzeko 3.084ak (%1,7) beste komunitate batzuetako kideak (batik bat, [[maronita]]k, [[Katolizismo|latino]]ak eta [[armeniar]]rak)<ref name=Bibliografia118/>.
[[Fitxategi:Hosting the British flag at Nicosia.jpg|175px|left|thumb|Britainiar banderaren igoera Nikosian (1878).]]
Hasiera batean begi onez hartutakoak, baina, ez zuen egoera gehiegi aldatu. Britainiarrek dirutza ordaintzen zioten otomandar sultanari uhartea eman izanaren truke eta salneurria ordaintzeko zerga handiak ezarri zizkieten herritarrei. Bestalde, zipretarrek ez zuten uhartearen administrazioan parte hartzeko eskubiderik jaso eta botere guztiak goi-komisarioaren eta Londresen esku gelditu ziren.
 
Botere banaketa horrek [[Lehen Mundu Gerra]]ra arte iraun zuen, otomandarrak [[Erdialdeko Inperioak|Erdialdeko Inperioei]] batu zitzaizkien arte. Lerrokatze horren ondorioz, Otomandar Inperioa Britainia Handiaren etsai bihurtu zen eta horrek uhartearen anexioa guztiz gauzatzea ekarri zuen. 1914ko azaroaren 5ean britainiarrek administrazio militar bat ezarri zuten eta Ziprek Otomandar Inperioaren parte izateari utzi zion ia 350 urteren ostean<ref name=Bibliografia121>{{en}} Hughes-Wilson, John. [https://johnhugheswilson.co.uk/2018/11/18/cyprus-in-world-war-i/ "Cyprus in World War I"]. 2021.09.06</ref>.
 
Lehen Mundu Gerraren baitan uhartea ez zen gudu-zelai izan, baina protagonismo nabarmena izan zuen<ref name=Bibliografia121/>. 1915. urtean britainiarrek Zipreren jabetza eskaini zioten [[Greziako Erresuma]]ri gerran beraien alde sartzearen truke. Ez zen lehen aldia izan eskaintza hori egiten zena, 1912an ere egin baitzen [[Argostoli]] portuaren truke, baina oraingo horretan [[Ideia Handia]] gauzatzeko aukera ezin hobea zen greziarrentzat eta [[Eleuterios Venizelos]] Lehen Ministroa eskaintza onartzearen alde zegoen arren, [[Konstantino I.a Greziakoa|Konstantino I.a]]k muzin egitea erabaki zuen<ref>{{en}} [https://iht-retrospective.blogs.nytimes.com/2015/10/22/1915-greece-declines-cyprus-offer/ "1915: Greece Declines Cyprus Offer"]. ''International Herald Tribune'' (1915.10.23). 2021.09.03</ref>. Erregeak ez zuen [[Bulgariako Erresuma]]ren kontra borroka egin nahi. Hala eta guztiz ere, azkenean Grezia 1917ko udan sartuko zen bete-betean Lehen Mundu Gerran<ref>Abbott, G. F. (2008). ''Greece and the Allies 1914–1922''. Londres: Methuen & co. ltd. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-0554394626|978-0554394626]]</ref>.
 
1920an Otomandar Inperioaren eta [[Lehen Mundu Gerrako Aliatuak|Lehen Mundu Gerrako aliatuen]] arteko [[Sèvresko Ituna|Sèvresko Itunean]] sultanak formalki onartu zuen Britainia Handiaren subiranotasuna Zipren. Hiru urte beranduago, 1923an, [[Lausanako Hitzarmena|Lausanako Itunean]], [[Turkiako Errepublika]] jaioberriak ere onarpena berretsiko zuen<ref>{{en}} Xypolia, Ilia. (2017). "British Imperialism and Turkish Nationalism in Cyprus, 1923-1939. Divide, Define and Rule". Londres: ''Routledge''. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-1138221291|978-1138221291]]</ref>.
[[Fitxategi:Flickorna från Galini Vouni - SMVK - C06298.tif|300px|right|thumb|Zipreko herritarrak Galini herrian (1927-1931).]]
XX. mendearen hasiera horietan Greziaren eta Turkiaren arteko borroketatik aparte gelditu zen Zipre<ref name=Bibliografia121/>. Britainiar Inperioaren lurraldea izanik, [[Greko-turkiar gerra (1919–1922)|greko-turkiar gerra]]k eta [[Greziaren eta Turkiaren arteko biztanle trukea|biztanle trukeak]] ez zuten eraginik izan uhartean<ref>{{en}} Filippidou, A. (2020). [https://www.cambridge.org/core/journals/nationalities-papers/article/abs/impact-of-forced-topdown-nation-building-on-conflict-resolution-lessons-from-the-1923-compulsory-population-exchange-between-greece-and-turkey/B629C869F3C6C0730EC183E22B955C5E "The Impact of Forced Top-Down Nation Building on Conflict Resolution: Lessons from the 1923 Compulsory Population Exchange between Greece and Turkey"]. ''Nationalities Papers'', 48. zbk., 144–157. or.</ref><ref>{{en}} Kostis, Kostas (2018). ''History's Spoiled Children The Story of Modern Greece'' (Jacob Moe itzultzailearen lana). Oxford: ''Oxford University Press''. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-0190846411|978-0190846411]]</ref>. Hala ere, Ideia Handiak eta ''[[Enosis]]''ak jarraitzaileak erakartzen zituzten Zipreko greziarren artean<ref name=Bibliografia106/>. 1925. urtean, azkenik, Britainia Handiak Zipre [[Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde|Koroaren kolonia]] izendatu zuen eta konstituzio antidemokratiko bat ezarri zuen bertan<ref>{{en}} [https://www.britishempire.co.uk/maproom/cyprus.htm "Cyprus Colony"]. ''The British Empire''. 2021.09.06</ref>
 
==== ''Enosis''aren aldeko lehen saiakerak ====