Nadia Ghulam: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
barne eta kanpo loturak
Erreferentziak
 
1. lerroa:
{{Biografia infotaula automatikoa}}
'''Nadia Ghulam''' ([[Kabul]], [[Afganistan]], [[1985]]<nowiki/>eko ekainaren 4a) idazle afganiar bat da, [[Badalona|Badalonan]] bizi dena, [[Kataluniako Autonomia Erkidegoa|Katalunian]]. Hamar urtez hildako nebaren nortasunarekin bizi izan zen, ziurtatzeko etxean ez zela jatekorik faltako, talibanek debekatua baitzieten emakumeei lan egitea. Zenbait urte geroago, esperientzia haren berri eman zuen liburu batean, ''El secret del meu turbant'' (Nire turbantearen sekretua), Agnès Rotger kazetari katalanarekin batera idatzia, eta [[2010]]<nowiki/>ean Prudenci Bertrana saria jaso zuena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Nadia Ghulam|hizkuntza=ca|url=https://www.cccb.org/ca/participants/fitxa/nadia-ghulam/46446|aldizkaria=CCCB|sartze-data=2021-09-03}}</ref>
 
==Biografia eta lanak==
[[1991]]<nowiki/>n, Afganistango gerra zibilaren garaian, bonba batek larri zauritu zuen Nadia umea, Ghulam familiaren etxearen zati bat suntsituta. Bi urtean zenbait ospitaletan izan zen, nozitutako zauriak osatzeko. Zortzi ebakuntza eginda, aurpegia eta gorputzaren zati handiak erreduren orbanez josita zituen. Horrek bizi guztirako markatu zuen. Gerra amaituta, talibanak nagusitu ziren ia herrialde osoan, eta Ghulam familiak ia dena galdu zuen: familiako seme zaharrena, Zelmai, hilda; aita, buruko arazoekin; eta Nadia, bere ama eta bere ahizpak lan egin ezinik, emakumeak zirelako. Hamaika urte zituela, Nadiak erabaki zuen Zelmai nebaren nortasuna hartzea eta hura moduan janztea, lan egin eta familia elikatzeko.<ref>{{Erreferentzia|izena=Lola|abizena=Galán|izenburua=Mi vida como un hombre|hizkuntza=es|data=2010-10-31|url=https://elpais.com/diario/2010/10/31/domingo/1288497157_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2021-09-03}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Para todos La 2 - Nadia Ghulam|hizkuntza=es|data=2010-12-16|url=https://www.rtve.es/play/videos/para-todos-la-2/entrevista-nadia-ghulam/944882/|sartze-data=2021-09-03}}</ref> Mutil gisa, Korana ikasi zuen eta mula baten laguntzaile bihurtu zen mezkita batean. Hamasei urte zituela, berriz, baimena eman zioten eskolara joateko.
 
[[2006]]<nowiki/>an, Afganistango Giza Eskubideen Elkarteari esker (ASDHA) Badalonara iritsi zen, Kataluniara, non [[kirurgia]] egin zioten aurpegia berreraikitzeko. Gaur egun Badalonan bertan bizi da, bere gurasotzakoekin. [[Katalan|Katalana]] eta [[gaztelania]] ikasita, hainbat hedabidetan agertu da Afganistango egoeraz hitz egiten, batez ere hango emakumeen inguruan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Anelise|abizena=Borges|izenburua=Afghan author: 'The only thing the Taliban have learned is how to lie'|hizkuntza=en|data=2021-08-24|url=https://www.euronews.com/2021/08/24/afghan-author-in-exile-the-only-thing-the-taliban-have-learned-is-how-to-lie|aldizkaria=euronews|sartze-data=2021-09-03}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Habla una afgana: “Vivimos con pánico”|hizkuntza=es|data=2021-08-18|url=https://www.lavanguardia.com/internacional/20210818/7667305/vivimos-segundo-panico.html|aldizkaria=La Vanguardia|sartze-data=2021-09-03}}</ref>
 
[[2010]]<nowiki/>ean, Agnès Rotger kazetariarekin batera, kaleratu zuen ''El secret del meu turbant'' (Nire turbantearen sekretua), zeinagatik irabazi baitzuen Prudenci Bertrana saria. Laster film bat egingo da liburu horretan oinarrituta.<ref>{{Erreferentzia|abizena=V.gaillard|izenburua=Una productora francesa adaptarà al cinema 'El secret del meu turbant', de Nadia Ghulam i Agnès Rotger|hizkuntza=ca|data=2019-05-21|url=https://www.ara.cat/cultura/productora-nadia-ghulam-agnes-rotger_1_2673691.html|aldizkaria=Ara.cat|sartze-data=2021-09-03}}</ref> [[2014]]<nowiki/>an, Joan Soler i Amigó idazlearekin batera, argitaratu zuen ''Contes que em van curar'' (Sendatu ninduten ipuinak), amak ospitalean kontatzen zizkion istorioen bilduma bat, zeinari eman zioten Mare Terra aipamen berezia. [[2016]]<nowiki/>an, Javier Dièguez historialariaren laguntzarekin kaleratu zuen ''La primera estrella del vespre'' (Gaueko lehen izarra), nobela bat benetako gertaeretan oinarritua eta kontatzen dituena Afganistango emakume borrokalarien eguneroko bizipenak. [[2016]]<nowiki/>an Gizarte Hezkuntzan lizentziatu zen, eta [[2019]]<nowiki/>an master bat egin zuen Nazioarteko Garapenean. Orobat, ''Nadia'' izeneko dokumentalean agertzen da, Carles Fernández Giurak zuzendua.
 
[[2016]]<nowiki/>an Nadia Ghulamek sortu zuen Ponts per la pau (Bakearen aldeko zubiak), gobernuz kanpoko erakunde bat hizkuntza ikastaroak eskaintzen dituena Kataluniara iristen diren migratzaileentzat eta hornitzen dituena Afganistango eskola-umeak materialekin eta irakurgaiekin.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ponts per la Pau i els nous catalans|hizkuntza=ca|data=2021-04-07|url=https://revistadebadalona.cat/ponts-per-la-pau/|aldizkaria=Revista de Badalona|sartze-data=2021-09-03}}</ref>
 
==Ikasketak==
28. lerroa:
==Kanpo loturak==
* [http://www.nadiaghulam.com Nadia Ghulam webgune ofiziala] [http://www.nadiaghulam.com/ /]
*[https://twitter.com/nadiaghulam Twitter kontua]