«Jose Maria Arizmendiarrieta»: berrikuspenen arteko aldeak

Artikulua osatzen
(Artikulua osatzen)
(Artikulua osatzen)
'''Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga''' ([[Markina-Xemein]], [[Bizkaia]], 1915eko apirilaren 22a- [[Arrasate]], [[Gipuzkoa]], 1976ko azaroaren 29a) euskal apaiz katolikoa izan zen, eta [[Mondragon Korporazioa|Mondragon Korporazio]]<nowiki/>ko [[enpresa]] [[Kooperatiba|kooperatibo]]<nowiki/>en [[Ideologia|ideologo]]<nowiki/>a zein sustatzailea.<ref name=":5">{{erreferentzia|abizena=Ormaetxea, Jose Maria|urtea=1991|izenburua=La experiencia cooperativa de Mondragon|argitaletxea=Azatza, ed|orrialdea=89--|ISBN=978-84-604-0011-0|hizkuntza=Es}}</ref> Hasieran [[Euskal Herria]]<nowiki/>n kokatuak zeuden, eta gaur egun mundu osora hedatu dira. [[Gizarte ekonomia]]<nowiki/>ko bigarren enpresa taldea da estatuan. Guztira 98 kooperatibak, 8 [[Fundazio (erakundea)|fundazio]]<nowiki/>k, [[Mutualitate|mutua]] batek, 10 estaldura-erakundek eta nazioarteko 7 delegaziok osatzen dute, lau arlotan banatuta: [[Finantzak|finantza]]<nowiki/>k, [[industria]], [[Banaketa prozesu|banaketa]] eta [[ezagutza]].<ref name=":2">{{erreferentzia|izenburua=2020. urteko Txostena|argitaletxea=https://www.mondragon-corporation.com/urtekotxostena/dist/docs/eus/urteko-txostena-2020.pdf.}}</ref>
 
Arizmendiarrieta [[apaiz]]<nowiki/>gai zen [[Gasteiz]]<nowiki/>en [[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, eta ondorioz [[Eusko Jaurlaritza]]<nowiki/>k mobilizatu egin zuen. [[Euskara]] zekienez, ''[[Eguna (egunkaria)|Eguna]]'' egunkari berrian idaztera bidali zuten. Bertan, tropa [[Frankismo|frankista]]<nowiki/>k [[Bilbo]]<nowiki/>n sartu arte aritu zen. Hauek, [[atxilotu]] ondoren berriro mobilizatu zuten, [[Burgos]]<nowiki/>ko artilleriaren erregimentura bidaliz gerra amaitu bitartean.<ref name=":8" /> Ikasketak amaitu ondoren eta apaiz bilakatu, 1941ean parrokiako laguntzailekide bezala [[Debagoiena|Deba Goiena]] Bailara gipuzkoarreko [[Arrasate]] herri industrialera bidali zuten, han jarraitu zuela hil arte. Apaiz [[Pragmatismo|pragmatiko]] eta langilea, [[justizia sozial]]<nowiki/>aren eta giza duintasunaren zentzu handia zuena, erakunde eta enpresa ugari sustatu zituen langileen eta komunitatearen onerako<ref name=":9">{{erreferentzia|abizena=MacLeod, Greg|urtea=1998|izenburua=From Mondragon to America: Experiments in Community Economic Development|argitaletxea=Canada: Cape Breton University|orrialdea=97116|ISBN=978-0920336533|hizkuntza=En}}</ref>, “Arrasateko esperientzia kooperatiboa” deitu zuen arlo horretan. Urtero milaka lagun joaten dira Arrasatera, [[Enplegu|enplegua]] sortu eta mantentzeko Arizmendiarrietak auto-kudeatutako kooperatiben [[Eredu (argipena)|eredu]]<nowiki/>a aztertzera.<ref>{{erreferentzia|abizena=Sinde, Juan Manuel|urtea=2021|izenburua=Las claves del éxito de la Experiencia de Mondragón|argitaletxea=Noticias de Gipuzkoa|hizkuntza=Es}}</ref>
== Biografia ==
 
 
==== Finantza erakundea ====
[[Laboral Kutxa]] erakundearen helburua, industria- eta zerbitzu-kooperatibei inbertsioetan eta hazkundean estaldura ematea zen, eta era berean, bazkideen irabaziak eta aurrezkiak[[aurrezki]]<nowiki/>ak bideratzea. Lehen bulegoa 1959ko urrian ireki zen, eta bere finantza funtzioaz gain, Ulgor eta Talleres Arrasateko 314 bazkideei erantzuteko Gizarte Horniduraren zerbitzua aktibatu zuen.<ref name=":5" />
 
OnartzekoArizmendiarrietak onarpenerako aurkeztu zituen estatutuetan, elkarrenganako [[lankidetza]] indartu zuen, jadanik abian zeuden kooperatibakkooperatiba industrialak kreditu erakunde kooperatiboko bazkide bihurtubihurtzeko baitziren,asmoz. etaEta kooperatiba berriei bazkide izateko proposamena egin zien. Horrela, denen [[Kaudimen|kaudimena]] sendotu egiten zen.<ref name=":5" />
 
Laboral Kutxaren berezko ezaugarrietakoaezaugarrietako bat, hasieratik bi Dibisio zituela izan zen, harik eta 1991n [[Mondragon Korporazioa]] sortu zen arte: Finantzakoa eta Enpresakoa. Lehenengoak aurrezki-kutxa baten ohiko funtzioak betetzen zituen bitartean, Enpresa Dibisioaren funtzioak autonomoak ziren. Alde batetik, zeuden kooperatibei nazioarteratze[[nazioartekotze]], [[kudeaketa]] edo aholkularitza juridikoko[[juridiko]]<nowiki/>ko gaietan laguntza ematen zien, eta bestetik kooperatiba berrien sorrera sustatzen zuen, bai lehendik zeuden sektoreetan, bai sektore berrietan hala nola ikerkuntzan, lehen sektorean edo hezkuntzan.<ref name=":5" />
 
Enplegatuak eta kooperatiba industrialak bazkide bezala uztartzeaz[[uztartze]]<nowiki/>az gain, Arizmendiarrietak gainerako herritarren parte-hartzea nahi zuen, eta horretarako mezu errazak eta herrikoiak erabiltzen zituen. Hala, 1960an Laboral Kutxaren bulego berri bat inauguratu zenean erabili zuen leloa honakoa izan zen, “Edo libreta edo maleta”, hau da, aurreztea eta inbertitzea enplegua sortzeko, edo emigratzea.<ref name=":9" />
[[Fitxategi:Lagun Aro.jpg|thumb|Lagun Aro.]]
 
 
=== Nekazaritza kooperatiba ===
Arizmendiarrieta [[Barinaga]]<nowiki/>ko nekazari familia batekoa zen, eta ez zuen ulertzen gizarte garapena [[lehen sektore]]<nowiki/>rik gabe. Hasierako kooperatiba industrialen ondoren, [https://www.lana.eu/eu/ LANA] kooperatiba sustatu zuen, [[Debagoiena]]<nowiki/>ko [[nekazaritza]] eta [[basogintza]] sektoreak integratuz. Kooperatiba mistoa izango zen, bi bazkide motarekin: baserrietako [[ekoizle]]<nowiki/>ak eta eraldatze kooperatibako langileak.<ref name=":10">{{erreferentzia|abizena=Altuna, Larraitz|urtea=2008|izenburua=Arrasateko kooperatiba esperientzia|argitaletxea=Lanki, Mondragon Unibertsitatea|orrialdea=12474|ISBN=978-84-608-0965-4}}</ref>
 
Hainbait urtetan hazkunde dinamikoa izan ondoren, espezializazio bat bilakatu zen hiru dibisio sortuz: [[esnetegi]]<nowiki/>a, [[abeltzaintza]] eta [[basogintza]]. Urteen poderioz, lehenengo biak [https://erkop.coop/aurkezpena/ Erkop] nekazaritzako elikagaien taldean sartu ziren, eta basogintza Eraikuntza Dibisioan.<ref name=":2" />
Laboral Kutxaren 1961. urteko memorian, Arizmendiarrietak kooperatiba barruko eta kooperatiben arteko lankidetzari buruzko ideiak azaltzen zituen, sustapen pertsonala eta kolektiboa lortzeko elkartasun elementu bezala. Zeharkako baliabideen bidezko kapitalizazio prozesu egokia proposatzen zuen, eta aldi berean, industria kontzentrazioaren bidezko ezinbesteko garapen formula.<ref>{{erreferentzia|abizena=Ormaetxea, Jose Maria|urtea=1993|izenburua=Arizmendiarrieta y la empresa cooperativa|argitaletxea=Gizabidea Fundazioa|hizkuntza=Es}}</ref>
 
Ulgorreko zuzendariek ideia gidatu eta garatu egin zuten, Deba Garaia Haraneko kooperatiba industrialak biltzen zituen Ularco izeneko eskualde talde baten eraketan islatu zena. Hasiera batean, Ulgor, Arrasate, Copreci eta Ederlan enpresa industriak osatzen zuten, kooperatiben batasun federala osatuz, enpresa kapitalisten taldeen antzekoa, baina enpresa horietan boterea bertikala eta kapitalaren gehiengo aritmetikoak osatzen zuen; Ularco Taldean berriz, boterea subiranotasuna lagatzeko itun batean zegoen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Greenwood, Davydd; González, José Luis.|urtea=1990|izenburua=Culturas de Fagor. Estudio antropológico de las cooperativas de Mondragon|argitaletxea=Txertoa|orrialdea=166|ISBN=978-8471482488|hizkuntza=Es}}</ref> Arizmendiarrietak 1964an Taldea sortzearekin lortu zuen elkartasun kolektiboaren lorpen handienetako bat, “emaitzen birmoldaketa” ezartzea enpresa kooperatiboetako bazkide guztien artean izan zen, Ulgorren salmenten gaineko irabazien % 30a lortzen zenean eta Ederlanen % 3a.<ref>{{erreferentzia|abizena=Irizar, Iñazio|urtea=2003|izenburua=Empresarios singulares. Cuatro testimonios, una experiencia cooperativa|argitaletxea=Mondragon Unibertsitatea|orrialdea=49|ISBN=84-608-0271-X|hizkuntza=Es}}</ref> Enpresen elkarte berriak bere arautegiko bigarren artikuluan helburu soziala adierazten zuen. “enpresa modernoaren aurrekontuak bermatzea, behar bezalako hedapen tekniko, finantzario eta merkataritzakoarekin”.<ref name=":1" />
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta planta berri bat bedeinkatzen 1970ean.jpg|thumb|Arizmendiarrieta planta berri bat bedeinkatzen 1970ean.]]
 
 
=== Korporazio kooperatiboa ===
1966ko otsailean, Arizmendarrietak Frantzian eman zuen astebetez, Parisko, Dijongo eta Grenobleko laborategiak eta fabrikak bisitatu zituen. Eta irailean beste bidaia bat egin zuen Alemanian zehar, Bonn, Frankfurt, Stuttgart, Munich, Hanburgo eta Berlinen merkataritza, kreditu, kontsumo eta industria kooperatibak bisitatuz. Bi kasuetan, Arrasatera itzuli zen ikusi zuen garapen harmonikoaren maila lor zitekeela pentsatuz, eta, horretarako beharrezkoa zela gero eta eremu zabalagoetan lehiakor izatea. Horrek lankidetzaren diskurtso iraunkorra indartzen zuen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Chaves, Rafael, et al|urtea=1999|izenburua=Grupos empresariales de la economía social: un análisis desde la experiencia española|argitaletxea=CIRIEC-España, Universitat de València|orrialdeak=67-98|ISBN=84-95003-08-2|hizkuntza=Es}}</ref><ref name=":10" />
 
Baina urteak igaro ziren bere ideiak gauzatu arte. Kooperatibak Ularco bezalako eskualdeko taldeetan sartzen ari ziren, hurbiltasun geografikoaren arabera, eta 1984ko abendura arte ez zen sortu berrantolaketaren aurre-kongresua, ikuspegi soziologikoa gutxituz eta enpresariala handituz, eta Mondragon Kooperatiba Taldea sortu zen. 1987ko eta 1989ko lehen bi Biltzarretan amaitu zen prozesua, eta gaur egun Mondragon Korporazioa denaren oinarrizko printzipioak onartu ziren.<ref>{{erreferentzia|abizena=Cancelo Alonso, Antonio|urtea=1999|izenburua=«Mondragon Corporación Cooperativa. Historia de una Experiencia»|argitaletxea=Revista Internacional de Estudios Vascos|hizkuntza=Es}}</ref><ref>{{erreferentzia|abizena=Chaves, Rafael, et al|urtea=1999|izenburua=Grupos empresariales de la economía social: un análisis desde la experiencia española|argitaletxea=CIRIEC-España, Universitat de València|orrialdeak=67-98|ISBN=84-95003-08-2|hizkuntza=Es}}</ref>
Arizmendiarrieta 1941ean Arrasatera zurezko maletarekin iritsi zenetik, Ulgor lehen kooperatiba martxan jarri arte 15 urte eman zituen prestatzen. Zikloa 1943an sortu zuen Eskola Profesional kaskarrarekin hasi zen, non langile guztien seme-alabak ikasi ahal zuten, Unión Cerrajerako Eskolan ez bezala. Arizmendiarrietak oraindik ez zuen eredu kooperatibo finkaturik, baina bai ideia argi bat: langilea hezkuntzaren eta bere lanaren bidez bakarrik emantzipatu daitekeela. Horregatik, erantzukizunaren eta lankidetzaren espiritua bultzatzen zuen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Galletebeitia, Iban|urtea=2012|izenburua="Ereiterik bada desertuan, J.M. Arizmendiarrieta"|argitaletxea=Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU|ISBN=978-84-8438-435-9}}</ref>
 
Arizmendiarrietaren beste ekintza batzuk hauek izan ziren: gazteentzako liburutegi bat antolatzea, adinekoentzako ikasketa zirkuluak sortzea, eta 1943ko ekainean berak zuzentzen zuen Gizarte edo Soziologia Akademia bat sortzea, Ekintza Katolikoaren babespean. Bere zirkulu edo topaketen helburua “etorkizuneko langileen buruzagiak prestatzea” zen. Eskola Profesionalean irakasteaz gain, Arizmendiarrietak bi mila ikasketa zirkulu baino gehiago eman zituen, batzuk erlijio eta giza heziketarako, eta beste batzuk gizar prestakuntzarako. Horrek esan nahi du gutxienez hitzaldi bat eman zuela 2,7 egunean behin, elkarren segidako hamabost urtetan zehar, jaiak eta oporrak deskontatu gabe.<ref name=":10" />
 
Dena den Eskola Profesionala zen zabalkunde katoliko eta sozialaren bere lekurik gogokoena. Egunero 20 minutuko hitzaldia ematen zien irakasleei eta Maestriako 2.mailako eta Ingeniaritza Teknikoko ikasleei ekitaldi aretoan. Gaiak askotarikoak eta ezezagunak ziren entzuleentzat, hala nola errusiar nekazari kooperatiba koljoak, Jugoslaviako autogestioa edo Alemaniako ko-kudeaketa. Edukiagatik ez ezik, bere hizkera monotonoagatik eta hizkuntza zailagatik ere ulerkaitzak ziren hitzaldiak. Horretaz jabetuta, aipu laburrak erabiltzen zituen, erraz gogoratzekoak, hala nola “jakintza boterea da”, “jakintza sozializatu egin behar da boterea demokratizatzeko”, “errazagoa da gazte bat heztea gizon bat erreformatzea baino”, edo “arrain bat eman gizon bati, eta egun batean jango du; erakuts iezaiozu arrantzan eta bizitza osoan jango du”. Parrokiako eguneroko mezako sermoietan ere aipu laburrak erabiltzen zituen, oratoria zaila konpentsatzeko; ulertzen ez ziotelako eliztarrek hura ordezkatzeko eskatu zioten gotzaindegiari, baina bere gizarte-lana gehiago balioesten zuelako gotzainak ez zuen onartu. Eta 1967ko uztailean, Madriletik hizlari izateko gonbidatu zutenean Espainiako kooperatibismoaren etorkizuneko estatutuari buruzko eztabaidetan, Gizarte Sustapenaren Zuzendari Nagusia buru zela, entzuleek isilik entzuten zioten, bere oratoria ulergaitza zitzaielako. Egoera arintzeko Zuzendariak esan zien “Kontuan izan Aita Arizmendik euskaraz pentsatzen duela, eta gaztelaniara itzuli”.<ref name=":10" />
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta 1967an, Ministro bati Eskola Politeknikoan ongi etorria ematen.jpg|thumb|Arizmendiarrieta 1967an, Ministro bati Eskola Politeknikoan ongi etorria ematen.]]
 
Gasteizko Seminarioarekin harreman estua zuen, non urtero Gizarte Eskolan antolatzen ziren ikastaroetara joaten baitzen. Haren interesa ekonomiatik eta soziologiatik hasi, eta filosofia eta pedagogiaraino hedatzen zen. Ekintza Katolikoaren kontsiliario bezala zuen zeregina animatzaile bezala ulertzen zuen, eta batez ere hezitzaile gisa. Gazteak konbentzitzen saiatzen zen, eta maiz honelako aipuak errepikatzen zituen: “Irakaskuntza eta hezkuntza herri bateko lehen enpresa dira, ez bada nahi mota guztietako enpresak zaharkituta geratzea edo erdi garatuta”, “Pertsona formakuntzaren bidez egiten da”, “Hobe da iluntasuna madarikatzea baino, pospolo bat piztea”, edo “Garaiz ereitea gure gazteak profesionalki gaitzea da. Hori da ehuneko bateko haziaren gastuak sortzen duen ehuna bihurtzen duena».<ref name=":8" />
 
Hezkuntzan egindako inbertsioen errentagarritasunaren argudioa askotan agertzen da Arizmendiarrietaren idatzietan. Eta hezkuntzaren erantzukizun komunitarioa azpimarratzeak bi erro ditu. Bata, Estatuaren urritasunaz duen esperientzia pertsonala da, eta bestea gizarteak bere forma guztietan autokudeaketara jo behar duela dioen ideia orokorra, bereak diren arazoak konponduz. Baina formakuntza dualaren alde egiten zuen, ikasketen kostuaren zama guztia komunitateari ez uzteko, baizik eta ikasleak berak zati bat bere gain hartu behar zuelako. Gainera, Arizmendiarrieta bi sasoitan banatzen zen bizitzaren aurka zegoen: bata ikastekoa (lan egiten zutenen kontura), eta bestea lanekoa. Uste zuen ikasketak eta lanak, elkarren segidako etapak baino gehiago, iraungo zuten jarduera konbinatuak osatu behar zituztela. Gazteak lana eta ikasketak uztartu behar zituzten, eta helduak lana eta ikasketak bateratzeko eskubidea eta betebeharra izan behar zuten.<ref name=":8" /><ref>{{erreferentzia|abizena=Vaněk, Jaroslav|urtea=2007|izenburua=A note on the future and dynamics of economic democracy. Advances in the Economics Analysis of Participatory and Labor managed Firms|argitaletxea=Cornell University. Cooperative firms in global markets.|orrialdeak=297-304|ISBN=978-0-7623-1389-1. doi:10.1016/S0885-3339(06)10011-3.|hizkuntza=En}}</ref>
[[Fitxategi:Jose Maria Arimendiarrieta, 1976an.jpg|thumb|Jose Maria Arimendiarrieta, 1976an.]]
 
1.274

edits