Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
157. lerroa:
K.a. IV. mendean [[Alexandro Handia]]k uhartea bereganatu zuen eta horrekin batera [[helenizazio]] prozesua bizkortu zen; K.a. 58. urtera arte [[Ptolomeotar Erresuma|Ptolomeotar Egiptoren]] esku egongo zen<ref name=Bibliografia103/>. Urte horretan [[Erromatar Inperio|erromatarrek]] konkistatu eta Inperioko probintzia bihurtu zuten. [[Kristautasun]]ak hasieratik bertatik izan zuen presentzia nabarmena uhartean. [[Paulo Tarsokoa|Paulok]], [[Bernabe (apostolua)|Bernabek]] eta [[Marko Ebanjelaria|Markok]] Zipre bisitatu omen zuten lehenengo misioetan eta bigarrenak [[Zipreko Eliza]] bera sortuko zuen<ref name=Bibliografia103/>. Gainera, K.o. I. mendean [[Sergius Paulus]] uharteko prokontsul izendatu zutenean, [[Erromatar Zipre|Zipreko probintzia]] agintari kristau batek gobernatzen zuen munduko lehen lurraldea bihurtu zen<ref>{{en}} di Cesnola, Luigi Palma (1877). "Cyprus: It's Ancient Cities, Tombs, and Temples". ''John Murray''. 229.or.</ref>.
[[Fitxategi:PanoOdeonPaphos.jpg|300px|left|thumb|K.o. II. mendean eraiki zen Pafosko odeoia.]]
[[Erromatar Inperioaren gainbehera|Erromatar Inperioaren banaketan]] uhartea [[Bizantziar Inperioa|Ekialdeko Inperioaren]] barnean gelditu zen. 649. urtean [[Muawiyah I.a]]ren gidaritzapean [[Omeiatar Kalifa-herria]]k Zipre bereganatu zuen eta 668an bizantziarrek eta arabiarrek kondominio bihurtzea erabaki zuten. 300 urteren ostean bizantziar tropek uhartea berreskuratuko zuten X. mendean<ref name=Bibliografia103/>. Hala ere, ez zen luzerako izango. [[Lehenengo Gurutzada]]n [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo Lehoibihotzak]] Zipre bereganatu eta [[Tenpluko Ordena|Zaldun tenplarioei]] saldu zien; 1192. urtetik aurrera uhartea [[Guy Lusignangoa]]ren eta [[Lusignango Etxea|Lusignanbere leinua]]ren mende egongo zen ([[Zipreko Erresuma]]). [[Mamelukoen Sultanerria|Mamelukoek]] [[Akreko setioa (1291)|1291ko setioan]] [[Akre (Israel)|Akre]] hiria eskuratu ostean, uhartea [[Europa|europarren]] merkataritza-gune garrantzitsuena bihurtuko zen [[Afrika]]rekin eta [[Asia]]rekin tratuak egiteko<ref>{{fr}} Flori, Jean (1999). "Richard Coeur de Lion: le roi-chevalier". Paris: Biographie Payot. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-2228892728|978-2228892728]]</ref>. 1489ko otsailean, Zipreko azken erreginak, [[Katalina Cornaro]]k uhartea [[Veneziako Errepublika]]ri saldu zion<ref name=Bibliografia119>{{en}} Luke, Harry (1975). "The Kingdom of Cyprus, 1369—1489". Setton, K. M.; Hazard, H. W. "A History of the Crusades, The Fourteenth and Fifteenth Centuries" liburuan. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-1343826373|978-1343826373]]</ref>.
 
1571. urtean [[Otomandar Inperioa]]k Zipre konkistatu zien veneziarrei<ref name=Bibliografia119/>. [[Turkiar]]ren aginteak aldaketa handi bat ekarriko zuen uhartera, Inperioak soldaduei eta euren familiei bertan iraunkorki gelditzeko lur kontzesioak eman baitzizkien<ref>{{en}} Hill, George (1952). "A History of Cyprus, Volume 4: The Ottoman Province. The British Colony, 1571–1948". ''Cambridge University Press''. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-0511751738|978-0511751738]]</ref><ref>{{en}} Jennings, Ronald C. (1993). "Christians and Muslims in Ottoman Cyprus and the Mediterranean world, 1571–1640". New York: ''New York University Press''</ref>. Feniziarren garaitik bertan gelditzeko asmo gutxi erakutsi zuten merkatariek baino ez zuten ezbaian jarri [[greko-zipretar|greziarren]] nagusitasuna, baina XVI. mendean bertan bizitzen geldituko ziren [[turko-zipretar|turkiarrak]] iristen hasi ziren. Zipretarren banaketa etnikoak aldagai berria zuen. XVII. mendean zehar turkiar herritarren kopurua azkar hazi zen, baita Inperio berriaren baitan aurrera egiteko [[islam]]era aldatu zen greziarren kopurua ere. Beraz, otomandarren mende egondako hiru mendeetan zehar bi taldeen arteko bereizketa eman zen, bai erlijioagatik, bai hizkuntzagatik<ref>{{en}} Gazioglu, Ahmet C. (1990). "The Turks in Cyprus: A province of the Ottoman Empire (1571–1878)". Londres: ''Rustem & Bro.''</ref>.