Zipreko gatazka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
159. lerroa:
[[Erromatar Inperioaren gainbehera|Erromatar Inperioaren banaketan]] uhartea [[Bizantziar Inperioa|Ekialdeko Inperioaren]] barnean gelditu zen. 649. urtean [[Muawiyah I.a]]ren gidaritzapean [[Omeiatar Kalifa-herria]]k Zipre bereganatu zuen eta 668an bizantziarrek eta arabiarrek kondominio bihurtzea erabaki zuten. 300 urteren ostean bizantziar tropek uhartea berreskuratuko zuten X. mendean<ref name=Bibliografia103/>. Hala ere, ez zen luzerako izango. [[Lehenengo Gurutzada]]n [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo Lehoibihotzak]] Zipre bereganatu eta [[Tenpluko Ordena|Zaldun tenplarioei]] saldu zien; 1192. urtetik aurrera uhartea [[Guy Lusignangoa]] eta [[Lusignango Etxea|Lusignan leinua]]ren mende egongo zen ([[Zipreko Erresuma]]). [[Mamelukoen Sultanerria|Mamelukoek]] [[Akreko setioa (1291)|1291ko setioan]] [[Akre (Israel)|Akre]] hiria eskuratu ostean, uhartea [[Europa|europarren]] merkataritza-gune garrantzitsuena bihurtuko zen [[Afrika]]rekin eta [[Asia]]rekin tratuak egiteko<ref>{{fr}} Flori, Jean (1999). "Richard Coeur de Lion: le roi-chevalier". Paris: Biographie Payot. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-2228892728|978-2228892728]]</ref>. 1489ko otsailean, Zipreko azken erreginak, [[Katalina Cornaro]]k uhartea [[Veneziako Errepublika]]ri saldu zion<ref name=Bibliografia119>{{en}} Luke, Harry (1975). "The Kingdom of Cyprus, 1369—1489". Setton, K. M.; Hazard, H. W. "A History of the Crusades, The Fourteenth and Fifteenth Centuries" liburuan. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-1343826373|978-1343826373]]</ref>.
 
1571. urtean [[Otomandar Inperioa]]k Zipre konkistatu zien veneziarrei<ref name=Bibliografia119/>. [[Turkiar]]ren aginteak aldaketa handi bat ekarriko zuen uhartera, Inperioak soldaduei eta euren familiei bertan iraunkorki gelditzeko lur kontzesioak eman baitzizkien<ref>{{en}} Hill, George (1952). "A History of Cyprus, Volume 4: The Ottoman Province. The British Colony, 1571–1948". ''Cambridge University Press''. [[ISBN]] [[Berezi:BookSources/978-0511751738|978-0511751738]]</ref><ref>{{en}} Jennings, Ronald C. (1993). "Christians and Muslims in Ottoman Cyprus and the Mediterranean world, 1571–1640". New York: ''New York University Press''</ref>. Feniziarren garaitik bertan gelditzeko asmo gutxi erakutsi zuten merkatariek baino ez zuten ezbaian jarri [[greko-zipretar|greziarren]] nagusitasuna, baina XVI. mendean bertan bizitzen geldituko ziren [[turko-zipretar|turkiarrak]] iristen hasi ziren. Zipretarren banaketa etnikoak aldagai berria zuen. XVII. mendean zehar turkiar herritarren kopurua azkar hazi zen, baita Inperio berriaren baitan aurrera egiteko [[islam]]era aldatu zen greziarren kopurua ere. Beraz, otomandarren mende egondako hiru mendeetan zehar bi taldeen arteko bereizketa eman zen, bai erlijioagatik, bai hizkuntzagatik<ref>{{en}} Gazioglu, Ahmet C. (1990). "The Turks in Cyprus: A province of the Ottoman Empire (1571–1878)". Londres: ''Rustem & Bro.''</ref>.
 
[[Greziako Independentzia Gerra]] (1821-1829) gertatu zenean, Zipreko greziar askok otomandarren agintetik askatu eta [[Grezia]]rekin bat egiteko aukera ikusi zuten ([[Ideia Handia]]). Zipretarrek ezkutuko laguntza eman zioten Greziari eta uharteko [[Küçük Pasha]] gobernariaren erantzuna bortitza izan zen. 1821eko uztailaren 9an gizartean eragin handia zuten 470 bat greko-zipretar hilarazi zituen, tartean [[Zipreko Kyprianos]] artzapezpikua eta Pafosko Khrysanthos, Kitiongo Meletios eta Kireniako Lavrentios apezpikuak. Hurrengo egunean otomandarrek Zipreko monasterioetako abade eta monje guztiak exekutatu eta herrietako greziar buruzagi guztiak espetxeratu zituzten (uztailean zehar guztiak hilko zituzten). 1821. urtean turkiar soldaduek bi mila greko-zipretar baino gehiago hil eta 62 herri erabat desagerrarazi zituzten<ref>{{en}} Koumoulides, John. (1974). "Cyprus and the war of Greek Independence, 1821–1829". Londres: ''Zeno''</ref>.
[[Fitxategi:Famagusta 01-2017 img14 Lala Mustafa Pasha Mosque.jpg|320px|right|thumb|Otomandarrek 1571. urtean Famagustako San Nikolas katedrala meskita bihurtu zuten (2017).]]
Herritarren hilketak eragin handia izan zuen zipretarrengan eta otomandarren agintearen azken urteak gainbehera urteak izan ziren. 1869. urtean, baina, [[Suezko kanala]] ireki zen [[Egiptoko Kediverria|Egipton]] eta Zipreren kokaleku estrategikoaren ondorioz, [[Erresuma Batua]]k gero eta interes handiagoa erakutsi zuen uhartean<ref>{{en}}
Katsiaounis, Rolandos. (1996). "Labour, society and politics in Cyprus during the second half of the 19th century". Nikosia: ''Cyprus Research Centre''</ref>. [[Errusiar Inperioa|Errusiarrek]] otomandarrak [[Errusia-Turkia Gerra (1877–1878)|1877-78ko gerran]] garaitu zituztenean, [[Abdulhamid II.a]]ren inperioa kolokan jarri zen eta Zipre babesteko asmoz, sultanak uhartea [[Britainiar Inperioa]]ren esku uztea erabaki zuen; [[Zipreko hitzarmena]] 1878ko ekainaren 4an sinatu zen<ref name=Bibliografia120>{{en}} Solsten, Eric Solsten. (1991). "[https://www.loc.gov/item/92036090/ Cyprus: A country study]". ''Federal Research Division''</ref>.
 
=== Britainiarren agindupean ===