Jose Maria Arizmendiarrieta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Artikulua osatzen
3. lerroa:
'''Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga''' ([[Markina-Xemein]], [[Bizkaia]], 1915eko apirilaren 22a- [[Arrasate]], [[Gipuzkoa]], 1976ko azaroaren 29a) euskal apaiz katolikoa izan zen, eta [[Mondragon Korporazioa|Mondragon Korporazio]]<nowiki/>ko [[enpresa]] [[Kooperatiba|kooperatibo]]<nowiki/>en [[Ideologia|ideologo]]<nowiki/>a zein sustatzailea.<ref name=":5">{{erreferentzia|abizena=Ormaetxea, Jose Maria|urtea=1991|izenburua=La experiencia cooperativa de Mondragon|argitaletxea=Azatza, ed|orrialdea=89--|ISBN=978-84-604-0011-0|hizkuntza=Es}}</ref> Hasieran [[Euskal Herria]]<nowiki/>n kokatuak zeuden, eta gaur egun mundu osora hedatu dira. [[Gizarte ekonomia]]<nowiki/>ko bigarren enpresa taldea da estatuan. Guztira 98 kooperatibak, 8 [[Fundazio (erakundea)|fundazio]]<nowiki/>k, [[Mutualitate|mutua]] batek, 10 estaldura-erakundek eta nazioarteko 7 delegaziok osatzen dute, lau arlotan banatuta: [[Finantzak|finantza]]<nowiki/>k, [[industria]], [[Banaketa prozesu|banaketa]] eta [[ezagutza]].<ref name=":2">{{erreferentzia|izenburua=2020. urteko Txostena|argitaletxea=https://www.mondragon-corporation.com/urtekotxostena/dist/docs/eus/urteko-txostena-2020.pdf.}}</ref>
 
Arizmendiarrieta [[apaiz]]<nowiki/>gai zen [[Gasteiz]]<nowiki/>en [[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, eta ondorioz [[Eusko Jaurlaritza]]<nowiki/>k mobilizatu egin zuen. [[Euskara]] zekienez, ''[[Eguna (egunkaria)|Eguna]]'' egunkari berrian idaztera bidali zuten. Bertan, tropa [[Frankismo|frankista]]<nowiki/>k [[Bilbo]]<nowiki/>n sartu arte aritu zen. Hauek, [[atxilotu]] ondoren berriro mobilizatu zuten, [[Burgos]]<nowiki/>ko artilleriaren erregimentura bidaliz gerra amaitu artebitartean.<ref name=":08">{{erreferentzia|abizena=Molina, Fernando|urtea=2005|izenburua=José María Arizmendiarreta|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=352|ISBN=84-920246-2-3|hizkuntza=Es}}</ref> Ikasketak amaitu ondoren eta apaiz bilakatu, 1941ean parrokiako laguntzailekide bezala [[Debagoiena|Deba Goiena]] Bailara gipuzkoarreko [[Arrasate]] herri industrialera bidali zuten, han jarraitu zuela hil arte. Apaiz [[Pragmatismo|pragmatiko]] eta langilea, [[justizia sozial]]<nowiki/>aren eta giza duintasunaren zentzu handia zuena, erakunde eta enpresa ugari sustatu zituen langileen eta komunitatearen onerako<ref>{{erreferentzia|abizena=MacLeod, Greg|urtea=1998|izenburua=From Mondragon to America: Experiments in Community Economic Development|argitaletxea=Canada: Cape Breton University|orrialdea=97|ISBN=978-0920336533|hizkuntza=En}}</ref>, “Arrasateko esperientzia kooperatiboa” deitu zuen arlo horretan. Urtero milaka lagun joaten dira Arrasatera, [[Enplegu|enplegua]] sortu eta mantentzeko Arizmendiarrietak auto-kudeatutako kooperatiben [[Eredu (argipena)|eredu]]<nowiki/>a aztertzera.<ref>{{erreferentzia|abizena=Sinde, Juan Manuel|urtea=2021|izenburua=Las claves del éxito de la Experiencia de Mondragón|argitaletxea=Noticias de Gipuzkoa|hizkuntza=Es}}</ref>
== Biografia ==
 
=== Haurtzaroa eta gaztaroa: 1915-1931 ===
Jose Maria Arizmendiarrieta 1915eko apirilaren 22an jaio zen Iturbe izeneko baserri apalean, [[Bizkaia]] probintziako Markina-Xemein herriko [[Barinaga]] [[elizate]]<nowiki/>an. Gurasoak Jose Luis eta Tomasa izan zituen. Aitak bake-gizon fama izan zuen bere bizilagunen artean. Itxuraz lasaia, alaia eta irmoa, gizarte-bizitza maite zuen [[azoka]] eta kofradietara sarri joanaz. <ref name=":0">{{erreferentzia|abizena=Molina, Fernando|urtea=2005|izenburua=José María Arizmendiarreta|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=352|ISBN=84-920246-2-3|hizkuntza=Es}}</ref>Ama emakume biblikoaren tenpleko etxekoandrea zen: azkarra, ordenatua, arduratsua eta sakrifikatua. Seme-alaben heziketa eta estiloa bere gain hartu zituen, eta baita baserriaren administrazioa.<ref name=":1">{{erreferentzia|abizena=Larrañaga, Jesús|urtea=1998|izenburua=El cooperativismo de Mondragon. Interioridades de una utopía|argitaletxea=Azatza|orrialdea=144189|ISBN=84-88125-12-7|hizkuntza=Es}}</ref>[[Fitxategi:Arizmendiarrieta familia osoarekin.jpg|thumb|Arizmendiarrieta familia osoarekin, Barinagan.]]
 
Jose Maria lau anaia-arreben seme zaharrena zen, eta beste hirurak Maria, Frantzisko eta Jesus ziren. Hiru urte zituela, baserriaren parean erori eta [[garezur]]<nowiki/>reko traumatismo handia jasan zuen. [[Markina-Xemein|Markina-Xemeing]]<nowiki/>o sendailearenana eraman zutenean, iIkusmenaren kalte fisikoa konponezina zela eta ezkerreko begia galdu zuen, haren ordez begi artifiziala jarriz. Lau urte zituela hasi zen baserriek eta auzoko bizilagunek ordaintzen zuten parrokiaren ondoko landa-eskolara joaten. Istripuaren ondorioek eragina izan zuten Jose Mariaren etorkizuneko izaeran, baita amak harrez gero eskaini zion gehiegizko babesean ere.<ref name=":0" />
35. lerroa:
1941eko otsailean, bere jaioterriko Barinagatik [[Arrasate]]<nowiki/>ko gerraosteko herri deprimitura bidali zuen gotzainak. Han, [[Erdi Aroa|Erdi Aro]]<nowiki/>tik [[burdina]] lantzen zen bere [[ola]] eta artisau-lantegietan. Eta XX. mendearen hasieran industria-jarduera eraginkorra zuen, eta hainbat enpresak laminatuak, profilak eta txapa, [[torloju]]<nowiki/>ak, [[sarrailagintza]], [[Burdindegi|burdindegia]], [[altzari]] metalikoak, [[galdaketa]] xaflakorra, etxeko aparatuak, burdinazko [[hodi]]<nowiki/>etarako osagarriak, eta bulegoko altzariak egiten zituzten. Arizmendiarrieta iristean, enpresa horietan 1.500 langile aritzen ziren, herriak guztira 8.800 biztanle zituela.<ref name=":0" />
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta Aste Santuko prozesioan, Arrasaten.jpg|thumb|Arizmendiarrieta Aste Santuko prozesio baten, Arrasaten.]]
Enpresarik garrantzitsuena 800 langileko [[Unión Cerrajera|Union CerrajeraZerrajera]] zen. [[Burtsa (merkatua)|Burtsa]]<nowiki/>n kotizatzeaz gain, bere enplegatuentzat [[ekonomatu]]<nowiki/>a eta [[Aprendiz]]<nowiki/>en Eskola zituen.<ref>{{erreferentzia|izenburua=Union Cerrajera. Bolsa de Madrid|argitaletxea=https://www.bolsamadrid.es/esp/aspx/Empresas/FichaValor.aspx?ISIN=ES0181230014|hizkuntza=Es}}</ref> Bertan, Arizmendiarrieta gizarte prestakuntzako astean eskola-ordu bat ematen hasi zen, San Juan Bautista parrokiako kontsiliario bezala. Ikasle gazteekin zuen harreman horren ondorioz, [[Ekintza Katoliko]]<nowiki/>a dinamizatu zuen, aisialdi sozial, kultural eta erlijiosoko zentro gisa. Gainera, 1942an, beste atal batzuk sortu zituen, hala nola Kirol Gazteria, eta [[Soziologia]] Akademia. Halaber ''Aleluya'' aldizkaria argitaratzen zuen, kanpora ateratzen ziren soldadugaientzat. Baina Arizmendiarrietak [[Jakintzari|jakintza]] sozializatu nahi zuen, eta langileen seme-alaba guztiei trebatzeko aukera zabaldu. Gasteizen Pedro Anituak sortutako Lanbide Eskola ikusten izan zen, eta gauza bera egitea erabaki zuen, 1943an baldintza eskasetan Eskola Profesional berri bat sortuz, Ekintza Katolikoaren izenean.<ref name=":8" /> Eskola, izatez pribatua zen, ez kooperatiba, eta hasiera batean [[enpresaburu]]<nowiki/>en, [[langile]]<nowiki/>en eta [[Udala (Arrasate)|Udala]]<nowiki/>ren ordezkarien patronatu batek gobernatua. Lehenengo urtean hogei gazte hasi ziren, eta ikasturteko hamaika hilabeteetan lau orduko lan ordaindua zuten enpresetan, arratsaldean sei orduz klasera joaten zirela.<ref name=":0" />
 
1945ean, Arizmendiarrietaren ekimenez eta Kirol Gazteriaren bidez, Iturripeko [[Estadio (eraikina)|estadioa]] eraiki zen, enpresen eta tokiko komunitatearen ekarpenekin finantzatuta, hala nola kiniela, [[zozketa]], ikuskizunetarako sarrerak eta abarren bidez. Eta gizarte-lanak instituzionalizatzeko bere jardunarekin jarraituz, [[estatutu]]<nowiki/>ak berak idatzi zituen Arrasateko agintari publiko, elizgizon eta enpresari nagusiak biltzen zituen Batzorde Delegatu bat osatzeko, udal kirol-elkarte bilakatzeko asmoz.
43. lerroa:
1947. urtea eta hurrengoak sozialki nahasiak izan ziren, hainbat enpresetako langileen soldaten erreklamazioekin, Arizmendiarrietak idatziak egiten lagundu eta parte hartu zuen, gizarte-zabalkundetzako ekintza bezala. Hori guztia enpresaburuekin zuen harreman onari eutsiz, guztien ongia sustatzeko Hezkuntza eta Kultura Liga sortzeko laguntza eman baitzioten. Baina denborarekin liskarrak izan ziren Union Cerrajerako zuzendaritza paternalistaren eta ingeniaritzako ikasleen artean.<ref name=":0" />
 
1952an Arizmendiarrietak sustatutako Zaldispe Eskola Profesional berria inauguratu zen. Bera apal mantendu zen publikoaren artean, Hezkuntza Ministroa, Gobernadore Zibila, Gotzaina, Diputazioko lehendakaria eta beste agintari batzuk tribunan zeuden bitartean. Ekitaldi berean, Ingeniari Industrialen lehen promozioak Joaquín Ruiz Jiménez Ministroaren eskutik tituluak jaso zituen.<ref name=":8">{{erreferentzia|abizena=Leibar, Juan; Azkarate, Joxemi|urtea=1993|izenburua=Historia de Eskola Politeknikoa José M.ª Arizmendiarrieta|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=76171|ISBN=84-606-1940-0|hizkuntza=Es}}</ref>
 
Bere gizarte-proiektuen barnean, 1953ko abuztuan langileentzat ziren Makatzenako etxebizitza-gune berriaren lehen harria jarri zen, “Etxearen Elkarte Arrasatearra” ongintzazko eraikuntza-erakundea sortu ondoren. Arizmendiarrietak bere langile-ideologia, praktikara bizitza pertsonal soil baten bidez gauzatzen zuen: soldatarik gabe, trenean hirugarren mailako txartelarekin edo lagunen autoetan bidaiatuz, eta Arrasaten zehar bere bizikleta xumearekin mugituz, langile-klaseak egiten zuen bezala.<ref name=":0" />
64. lerroa:
- Aisialdi-jarduera, Kirol Gazteriarekin batera kirola eta zinea helburu zituena.<ref name=":0" />
 
Enpresen eremua geratzen zitzaion jorratu gabe, langileek kapitalean eta enpresen kudeaketan parte hartzeko. Hamahiru urteko sormen lana egin ondoren laguntza eta formakuntza sektoreetan, ekintzan oinarrituta hausnarketan baino, eta Elizaren doktrina sozialak elikatuta, Arizmendiarrietak gizarte-enpresak sortzera bideratu zuen bere ardura, “esperientzia kooperatiboa” deitzen zuena.<ref name=":4">{{erreferentzia|abizena=Sinde, Juan Manuel|urtea=2021|izenburua=Las claves del éxito de la Experiencia de Mondragón (I)|argitaletxea=Noticias de Gipuzkoa. Donostia. https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/opinion/tribuna-abierta/2021/08/07/claves-exito-experiencia-mondragon-i/1132560.html|hizkuntza=Es}}</ref><ref>{{erreferentzia|abizena=Herrera, David|urtea=2004|izenburua=«Mondragon: a for-profit organization that embodies Catholic social thought.»|argitaletxea=Entrepreneur Media, Inc. Wayback Machine. St. John's University, College of Business Administration, USA|orrialdeak=11,12|hizkuntza=En}}</ref>
 
=== Antolakuntza eredua ===
93. lerroa:
 
=== Kreditu-kooperatibak ===
1958ko abuztuan, Arizmendiarrieta EskolaProfesionalekoEskola Profesionaleko ikasle eta irakasleen ibilaldi batekin joan zen Bruselako[[Brusela]]<nowiki/>ko Mundu Erakusketara, eta atzerrirako[[Atzerritar|atzerri]]<nowiki/>rako bere lehen bidaia honetan [[Frantzia]], [[Herbehereak]], [[Belgika]] eta Alemanian[[Alemania]]<nowiki/>n hainbat enpresa bisitatzeko aprobetxatu zuen, [[automobilgintza]], [[etxetresna elektriko]] eta [[Makina erreminta|makina-erremintakoerreminta]]<nowiki/>ko sektoreetakoak.<ref name=":8" /> Bidaiaren ondoren, azknazken urteetan burun zerabilenurteetako ideia bati ekitea erabaki zuen: kreditu-erakunde kooperatiboakkooperatibo bak sortzea. Horrela, 1959an bi aurreproiektu idatzi zituen, finantza entitate bat eta laguntza entitate bat sortzeko.<ref name=":6" />
 
==== Finantza erakundea ====
117. lerroa:
 
=== Unibertsitate kooperatiba ===
1961aren hasieran, Arizmendiarrieta maila akademiko altuagoko Eskola Profesional berri baten ideia egituratzen hasi zen, Debagoiena Ibarrean guztira 50.000 biztanle zituzten Arrasate, Bergara eta Oñatiko hiru herri nagusietan zentroak irekiz. Kooperatiba industrialak garatzeko ezinbesteko baldintza bezala ondo prestatutako ikasleak ikusten zuen, irakasle onenekin hezita Europako puntako herrialdeetako ikerketa eta garapen mailetara hurbiltzen ziren tailer eta laborategietan. Eta horrek enpresekiko harremana erraztuko luke.<ref name=":8" />
 
1963an Iturripeko Eskola Profesional berriaren lanak hasi ziren. Pixkanaka Ofizialia, Maestria eta Ingeniaritza Teknikoko maila lortuko zuten 1.500 ikasle hartzeko asmoa zegoen, eta 1967an inauguratu zen ofizialki. Berezitasun garrantzitsu bat zen Eskolako bazkide zirela Debaoiena Ibarreko enpresa kooperatibak eta ez-kooperatibak, irakasleak eta ikasleak, hiru aldeek Batzarrean eta Kontseilu Errektorean ordezkaritza zutela.
124. lerroa:
 
=== Eskualdeko kooperatiba taldea ===
Laboral Kutxaren 1961. urteko memorian, Arizmendiarrietak kooperatiba barruko eta kooperatiben arteko lankidetzari buruzko ideiak azaltzen zituen, sustapen pertsonala eta kolektiboa lortzeko elkartasun elementu bezala. Zeharkako baliabideen bidezko kapitalizazio prozesu egokia proposatzen zuen, eta aldi berean, industria kontzentrazioaren bidezko ezinbesteko garapen formula.<ref>{{erreferentzia|abizena=Ormaetxea, Jose Maria|urtea=1993|izenburua=Arizmendiarrieta y la empresa cooperativa|argitaletxea=Gizabidea Fundazioa|hizkuntza=Es}}</ref>
 
Ulgorreko zuzendariek ideia gidatu eta garatu egin zuten, Deba Garaia Haraneko kooperatiba industrialak biltzen zituen Ularco izeneko eskualde talde baten eraketan islatu zena. Hasiera batean, Ulgor, Arrasate, Copreci eta Ederlan enpresa industriak osatzen zuten, kooperatiben batasun federala osatuz, enpresa kapitalisten taldeen antzekoa, baina enpresa horietan boterea bertikala eta kapitalaren gehiengo aritmetikoak osatzen zuen; Ularco Taldean berriz, boterea subiranotasuna lagatzeko itun batean zegoen. Enpresen elkarte berriak bere arautegiko bigarren artikuluan helburu soziala adierazten zuen. “enpresa modernoaren aurrekontuak bermatzea, behar bezalako hedapen tekniko, finantzario eta merkataritzakoarekin”.<ref name=":1" />
[[Fitxategi:Arizmendiarrieta planta berri bat bedeinkatzen 1970ean.jpg|thumb|Arizmendiarrieta planta berri bat bedeinkatzen 1970ean.]]
 
=== Ikasleen kooperatiba industriala ===
Arizmendiarretak Eskola Pofesionaleko ikasleentzat kooperatiba industrial bat sortzeko proiektua bi helbururekin garatu zuen. Alde batetik, baliabide ekonomiko urriak zituzten ikasleei Maestria Industrialeko ikasketak ordaintzeko aukera ematea. Eta bestetik, prestakuntza duala sustatzea, Eskolako klase teoriko eta praktikoen bidez eta benetako enpresa batean lan egiteko esperientziarekin.<ref name=":8" />
 
1965eko azaroan hasi zituen Alecoop (Eskola eta Lan Jarduera Kooperatiboa) enpresaren administrazioaren onarpenerako izapideak egiten, eta 1966ko apirilean ofizialdu ziren. Enpresaren industria xedea lantegi mekanikoetako, elektrikoetako eta instalazio eta muntaketa industrialetako tresna lagungarriak fabrikatu eta saltzea zen, beraien enkarguz edo azterketa proiektuen arabera. Ikasleek kooperatiba erregimenean lan egingo zuten lanaldi erdian, eta araubide hori bateragarria izan behar zen bazkideen eskola eskakizunekin.<ref name=":6" />
137. lerroa:
Kooperatiba guztietan, emakumeen parte-hartzea gizonen eskubide paritarioen parean zegoen. Baina 1960ko hamarkadaren erdialdera, Arizmendiarrietak emakumeen lan emantzipazioarekiko zuen kezka nabarmenagoa bilakatu zen, emakumeak lanean parte hartzeko muga ezkontza baitzen. Kooperatibetan, elkartearekin lotura instituzionala “gizarte-kontratua” zen, eta ez ohiko lan kontratua. Beraz, emakume bazkide ezkongabeek hura deseginda ikusten zuten ezkondu ondoren. Arizmendiarrietaren aburuz, ezkontza epaia zen emakumeentzat, bizitza sozialetik aldentzen ziona eta horrek, sarritan bikoteen arazoak areagotzen zituen.
 
Egoera hobetzeko, Arizmendiarrietak, alde batetik EskolanEskola Politeknikoan emakumezkoen ikasgela eta laborategien pabilioi bat eraikitzea sustatu zuen, ikasle gazteek kimika eta elektronika ikasteko aukera izan zezaten.<ref name=":8" /> Aldi berean, emakumeen kooperatiba industrial bat sortzea bultzatu zuen, eta 1967ko azaroan Auzo Lagun enpresa sortu zen. Bere zeregina eskolei, enpresei, egoitzei eta ospitalei zuzenean edo bertan prestatuta, sukaldaitza zerbitzuak ematea zen.
[[Fitxategi:Ikerlan 1974.jpg|thumb|Ikerlanen lehen harria ipintzen, Alfonso Gorroñogoitiaren aurrean. ]]
 
=== Ikerketarako zentro kooperatiboa ===
Arizmendiarrietak bazekien atzerrian patenteak eskuratzeak zuen mendekotasun teknologikoa, eta zehazki, Alemaniako erdieroale elektronikoena eta Italiako etxetresna elektrikoena. Horregatik, atzerrirako bidaietan enpresen, unibertsitateen eta ikerketa zentroen arteko lankidetza sareak aztertzen zituen, garapen ekonomiko eta sozialerako oinarri gisa. 1965. urtean, Eskola Profesionaleko asteroko hitzaldietan ikerketa eta garapen teknologikoaren garrantziari buruzko ideiak sartzen hasi zen.<ref name=":8" /> Uste zuen nazioen arteko lehia laborategiekin lan egiten zuten enpresen artean ematen zela, eta beraz, giza kapitalean eta teknologian inbertitu behar zela. Bere ohiko pragmatismoarekin.1968an Eskola Politeknikoko bost irakasle konbentzitu zituen denboraren zati bat ikerketa teknologikora zuzentzeko, eta urteetan probatu ondoren, 1970tik aurrera autonomia partziala eta bere proiektuak zituen talde bat sortu zen.<ref name=":1" />
 
Ondoren, Deba Garaia Haraneko kooperatibak ikerketa taldeari proiektuak kontratatzera bultzatu zituen, eta Laboral Kutxari berriz, Eskola Profesionaletik bereizitako eraikin baten eraikuntzaren buru izatera. Helburu bikoitza zuen: epe ertain eta luzera bere ikerketa ahalmena garatzea Alemaniako Fraunhoferren estilora, Eskolaren babes juridikoaren pean, eta denborarekin, ikerketako lehen enpresa kooperatiboa eratzea. 1973an Laboral Kutxak proiektua onartu egin zuen, eta 1974ko urrian hasi ziren eraikin berriko lanak. Eskola Profesionalaren tutoretzak 1982raino iraun zuen, Ikerlanek nortasun juridiko propioa lortu arte kooperatiba bezala, eta Haraneko hainbat enpresa eta ikertzaile enplegatuak izan ziren bertako bazkide.<ref name=":6" />
149. lerroa:
1966ko otsailean, Arizmendarrietak Frantzian eman zuen astebetez, Parisko, Dijongo eta Grenobleko laborategiak eta fabrikak bisitatu zituen. Eta irailean beste bidaia bat egin zuen Alemanian zehar, Bonn, Frankfurt, Stuttgart, Munich, Hanburgo eta Berlinen merkataritza, kreditu, kontsumo eta industria kooperatibak bisitatuz. Bi kasuetan, Arrasatera itzuli zen ikusi zuen garapen harmonikoaren maila lor zitekeela pentsatuz, eta, horretarako beharrezkoa zela gero eta eremu zabalagoetan lehiakor izatea. Horrek lankidetzaren diskurtso iraunkorra indartzen zuen.
 
Baina urteak igaro ziren bere ideiak gauzatu arte. Kooperatibak Ularco bezalako eskualdeko taldeetan sartzen ari ziren, hurbiltasun geografikoaren arabera, eta 1984ko abendura arte ez zen sortu berrantolaketaren aurre-kongresua, ikuspegi soziologikoa gutxituz eta enpresariala handituz, eta Mondragon Kooperatiba Taldea sortu zen. 1987ko eta 1989ko lehen bi Biltzarretan amaitu zen prozesua, eta gaur egun Mondragon Korporazioa denaren oinarrizko printzipioak onartu ziren.<ref>{{erreferentzia|abizena=Cancelo Alonso, Antonio|urtea=1999|izenburua=«Mondragon Corporación Cooperativa. Historia de una Experiencia»|argitaletxea=Revista Internacional de Estudios Vascos|hizkuntza=Es}}</ref><ref>{{erreferentzia|abizena=Chaves, Rafael, et al|urtea=1999|izenburua=Grupos empresariales de la economía social: un análisis desde la experiencia española|argitaletxea=CIRIEC-España, Universitat de València|orrialdeak=67-98|ISBN=84-95003-08-2|hizkuntza=Es}}</ref>
 
== Pentsamendua eta printzipio praktikoak ==
191. lerroa:
Arizmendiarretak bere ideiak jende asko inplikatuz islatzen zituen ekintza zehatzetan: politikariak, enpresaburuak, irakasleak, gazteak, etab. Eta enpatiaz eta denekiko errespetuz egiten zuen. Bere eguneroko lana uko egitea zen omenaldiari, sumisioari, begiruneari, esker onari, eta boterearen xarma zuhurrari.
 
Gaztetan bizikletaz ibiltzen zen herrian zehar, langileekin kidetasunez. Frugalki jaten zuen, eta Madrileko karguren bat Arrasatera joaten zenean ekitaldiren baterako, Arizmendiarrietak Ikastetxe Nagusiko mojei abisatzen zien bisitariak salda bero batekin hartzeko.<ref name=":8" />[[Fitxategi:Arizmendiarrieta ikasle eta irakasleekin, lehen Eskola Profesionalean.jpg|thumb|Arizmendiarrieta ikasle eta irakasleekin, lehen Eskola Profesionalean.]]
 
1958an Guillermo Reyna Irakaskuntza Profesionalaren zuzendariak Arrasate bisitatu zuen. Harritu egin zuen Arizmendiarrietarekin ikasleek izan zuten tratu atsegina, eta honela idatzi zion: “Txarto iruditu zitzaidan ikasleek ez zirela altxatu, ez agurtu, eta ez zizutela eskaini zure zuzendariarenganako begirunerik txikiena. Aretotik pasatu ginenean batzuk eserita zeuden eta beste batzuk oinetakoz aldatzen”. Arizmendiarrietak barkamena eskatu zion, eta ondoren, “Ez diet onartzen ni zuzendari bezla tratatzea, eskolan beste bat bezala aurkitzen naizelako. Emaitza onak eman dizkidan prozedura izan da”. Dena den, Arizmendiarreta ez zen inoiz zuzendari bezala egon.
209. lerroa:
Arizmendiarrietak laguntzaileengan itzala zuen ereduarekin predikatzen tzuelako. Berak idatzitako curriculum vitaek ikasketetarako dedikazioa erakusten du: “Filosofia eta Teologia” Gasteizko Seminarioan, “Etika eta Gizarte Zientziak” Comillasko Unibertsitatean, ikastaro berezi eta intentsiboetan matrikulatuta. Eta “Ekonomia” ikastaro trinkoetan Gasteizko Gizarte Eskolan, 1948tik 1952ra.
 
Gasteizko Seminarioarekin harreman estua zuen, non urtero Gizarte Eskolan antolatzen ziren ikastaroetara joaten baitzen. Haren interesa ekonomiatik eta soziologiatik hasi, eta filosofia eta pedagogiaraino hedatzen zen. Ekintza Katolikoaren kontsiliario bezala zuen zeregina animatzaile bezala ulertzen zuen, eta batez ere hezitzaile gisa. Gazteak konbentzitzen saiatzen zen, eta maiz honelako aipuak errepikatzen zituen: “Irakaskuntza eta hezkuntza herri bateko lehen enpresa dira, ez bada nahi mota guztietako enpresak zaharkituta geratzea edo erdi garatuta”, “Pertsona formakuntzaren bidez egiten da”, “Hobe da iluntasuna madarikatzea baino, pospolo bat piztea”, edo “Garaiz ereitea gure gazteak profesionalki gaitzea da. Hori da ehuneko bateko haziaren gastuak sortzen duen ehuna bihurtzen duena».<ref name=":8" />
 
Hezkuntzan egindako inbertsioen errentagarritasunaren argudioa askotan agertzen da Arizmendiarrietaren idatzietan. Eta hezkuntzaren erantzukizun komunitarioa azpimarratzeak bi erro ditu. Bata, Estatuaren urritasunaz duen esperientzia pertsonala da, eta bestea gizarteak bere forma guztietan autokudeaketara jo behar duela dioen ideia orokorra, bereak diren arazoak konponduz. Baina formakuntza dualaren alde egiten zuen, ikasketen kostuaren zama guztia komunitateari ez uzteko, baizik eta ikasleak berak zati bat bere gain hartu behar zuelako. Gainera, Arizmendiarrieta bi sasoitan banatzen zen bizitzaren aurka zegoen: bata ikastekoa (lan egiten zutenen kontura), eta bestea lanekoa. Uste zuen ikasketak eta lanak, elkarren segidako etapak baino gehiago, iraungo zuten jarduera konbinatuak osatu behar zituztela. Gazteak lana eta ikasketak uztartu behar zituzten, eta helduak lana eta ikasketak bateratzeko eskubidea eta betebeharra izan behar zuten.<ref name=":8" />
[[Fitxategi:Jose Maria Arimendiarrieta, 1976an.jpg|thumb|Jose Maria Arimendiarrieta, 1976an.]]
 
=== Lana eta batasuna ===
Arizmendiarrietak beti zuzendu zuen “TU-Trabajo y Unión” (''Lana eta Batasuna'') kooperatiben aldizkaria 1960ko irailean sortu zuen, hasieran “Lankidetza” izenarekin.<ref name=":8" /> Honela zioen: “Lana garapenaren eta sustapenaren oinarri sendoa da, Batasuna guztion indarrak biderkatzen dituen palanka, eta Lankidetza elkartasun erregimena da guretzat, lana sustapen pertsonal eta kolektiborako tresna egokia izan dadin”. Horregatik, kontzeptu horiek kooperatiben estatutuetan jasotzeko eskatu zuen.<ref name=":7" />
 
Aldizkaria honela ulertzen zuen: “Elkarrizketa, harremana eta lankidetzara etengabeko gonbitea, giza justiziako postulatuak enpresaren esparruan askatasun eta maitasun giroan, lan komunitate baten ezinbestekoak direlako”. Lana autoerrealizazio pertsonal eta solidarioko bidetzat hartzen zuen, norbanakoaren hobekuntzako eta hobekuntza kolektiboko bide bezala, eta kontzientzia humanista eta sozial ukaezinaren erakusle.<ref>{{erreferentzia|abizena=Azurmendi, Joxe|urtea=1999|izenburua=On Jose Maria Arizmendiarrietaren pentsamenduak.|argitaletxea=Otalora, Azatza|orrialdeak=77-|ISBN=LG: BI-987/2013|hizkuntza=Es}}</ref>
 
Etengabe azaltzen zuen lanak duintasuna ematen diola pertsonari, eta eskualdeen eta herrialdeen garapen mailak lanaren mende daudela. Adituen azterketa baten arabera, Amerikako Estatu Batuetan, beren izaerak, lurrek, basoek, ibaiek, itsasoek eta meategiek garapen mailan egiten zuten ekarpena zortziren bat izan zitekeen, eta lan-faktoreak berriz, zazpi zortziren. Arrasate dagoen Deba Garaia Haranak ez da inolako aberastasun naturalengatik nabarmentzen, baizik eta garapena bertako biztanleen lan neketsuak sustatu eta sortua baita.<ref>{{erreferentzia|abizena=Cid, Mikel|urtea=2005|izenburua="Making the social economy work within the global economy: an empirical study of worker co-operatives in Québec, Emilia Romagna and Mondragon."|argitaletxea=Doktoretza, europar aipamenarekin, argitaratu gabea, Mondragon Unibertsitatea.|orrialdeak=175-176|ISBN=Erref. TESEO Mº Educación 387897|hizkuntza=En}}</ref>
 
Batasunari dagokionez, demokrazian elkartasun zantzutzat hartzen zuen, eta beraz, kooperatibek demokratikoak izan behar zuten, bazkide bakoitzak boto bakarra izanik. Era berean, batasunak denen erantzukizuna eskatzen zuen, batasuna ahulen indarra baita; eta elkartasuna berriz, indarra biderkatzen duen palanka ahaltsua.<ref>{{erreferentzia|abizena=Malone, Tom|urtea=2004|izenburua=The future of work: How the New Order of Business Will Shape Your Organization, Your Management Style, and Your Life|argitaletxea=Harvard Business School Press|orrialdea=125|ISBN=978-1591391258|hizkuntza=En}}</ref>
 
=== Enpresaren erreforma ===
259. lerroa:
- 1972an zabaldu zen Lagun Aro, Ikerlan eta Laboral Kutxa dauden Olandixo hegaleko errepideak, Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua izena du.
 
- 1992. urtean Markina-Xemeingo Barinaga jaiotauzoanjaiotze-auzoan, bere omenez monumentu bat inauguratu zen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Garamendi, Gaizka|urtea=2007|izenburua="Aitaren omenaldia" obra Markina-Xemein herrian (Bizkaia)|argitaletxea=3digitala. Euskomendia Fundazioa. http://www.3digitala.com/eu/ficha.php?id=103917}}</ref>
 
- 2009ko maiatzaren 6an amaitu zen kanonizazio-prozesuaren elizbarrutiko fasea, eta 2015. urtean Frantzisko Aita Santuak Beneragarri izendatu zuen.<ref>{{erreferentzia|urtea=2015|izenburua=El Papa Francisco nombra “Venerable” a Arizmendiarrieta|argitaletxea=TU Lankide. Otalora, Azatza|hizkuntza=Es}}</ref>