«Jose Maria Arizmendiarrieta»: berrikuspenen arteko aldeak

Artikulua osatzen
(Artikulua osatzen)
Etiketak: Ikusizko edizioa Disambiguation links
(Artikulua osatzen)
Etiketak: Ikusizko edizioa Disambiguation links
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
'''Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga''' ([[Markina-Xemein]], [[Bizkaia]], 1915eko apirilaren 22a- [[Arrasate]], [[Gipuzkoa]], 1976ko azaroaren 29a) euskal apaiz katolikoa izan zen, eta [[Mondragon Korporazioa|Mondragon Korporazio]]<nowiki/>ko [[enpresa]] [[Kooperatiba|kooperatibo]]<nowiki/>en [[Ideologia|ideologo]]<nowiki/>a zein sustatzailea.<ref name=":5">{{erreferentzia|abizena=Ormaetxea, Jose Maria|urtea=1991|izenburua=La experiencia cooperativa de Mondragon|argitaletxea=Azatza, ed|orrialdea=4089--|ISBN=978-84-604-0011-0|hizkuntza=Es}}</ref> Hasieran [[Euskal Herria]]<nowiki/>n kokatuak zeuden, eta gaur egun mundu osora hedatu dira. [[Gizarte ekonomia]]<nowiki/>ko bigarren enpresa taldea da estatuan. Guztira 98 kooperatibak, 8 [[Fundazio (erakundea)|fundazio]]<nowiki/>k, [[Mutualitate|mutua]] batek, 10 estaldura-erakundek eta nazioarteko 7 delegaziok osatzen dute, lau arlotan banatuta: [[Finantzak|finantza]]<nowiki/>k, [[industria]], [[Banaketa prozesu|banaketa]] eta [[ezagutza]].<ref name=":2">{{erreferentzia|izenburua=2020. urteko Txostena|argitaletxea=https://www.mondragon-corporation.com/urtekotxostena/dist/docs/eus/urteko-txostena-2020.pdf.}}</ref>
 
Arizmendiarrieta [[apaiz]]<nowiki/>gai zen [[Gasteiz]]<nowiki/>en [[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, eta ondorioz [[Eusko Jaurlaritza]]<nowiki/>k mobilizatu egin zuen. [[Euskara]] zekienez, ''[[Eguna (egunkaria)|Eguna]]'' egunkari berrian idaztera bidali zuten. Bertan, tropa [[Frankismo|frankista]]<nowiki/>k [[Bilbo]]<nowiki/>n sartu arte aritu zen. Hauek, [[atxilotu]] ondoren berriro mobilizatu zuten, [[Burgos]]<nowiki/>ko artilleriaren erregimentura bidaliz gerra amaitu arte.<ref name=":0">{{erreferentzia|abizena=Molina, Fernando|urtea=2005|izenburua=José María Arizmendiarreta|argitaletxea=Laboral Kutxa|orrialdea=399352|ISBN=84-920246-2-3|hizkuntza=Es}}</ref> Ikasketak amaitu ondoren eta apaiz bilakatu, 1941ean parrokiako laguntzailekide bezala [[Debagoiena|Deba Goiena]] Bailara gipuzkoarreko [[Arrasate]] herri industrialera bidali zuten, han jarraitu zuela hil arte. Apaiz [[Pragmatismo|pragmatiko]] eta langilea, [[justizia sozial]]<nowiki/>aren eta giza duintasunaren zentzu handia zuena, erakunde eta enpresa ugari sustatu zituen langileen eta komunitatearen onerako<ref>{{erreferentzia|abizena=MacLeod, Greg|urtea=1998|izenburua=From Mondragon to America: Experiments in Community Economic Development|argitaletxea=Canada: Cape Breton University|orrialdea=97|ISBN=978-0920336533|hizkuntza=En}}</ref>, “Arrasateko esperientzia kooperatiboa” deitu zuen arlo horretan. Urtero milaka lagun joaten dira Arrasatera, [[Enplegu|enplegua]] sortu eta mantentzeko Arizmendiarrietak auto-kudeatutako kooperatiben [[Eredu (argipena)|eredu]]<nowiki/>a aztertzera.<ref>{{erreferentzia|abizena=Sinde, Juan Manuel|urtea=2021|izenburua=Las claves del éxito de la Experiencia de Mondragón|argitaletxea=Noticias de Gipuzkoa|hizkuntza=Es}}</ref>
== Biografia ==
 
=== Haurtzaroa eta gaztaroa: 1915-1931 ===
Jose Maria Arizmendiarrieta 1915eko apirilaren 22an jaio zen Iturbe izeneko baserri apalean, [[Bizkaia]] probintziako Markina-Xemein herriko [[Barinaga]] [[elizate]]<nowiki/>an. Gurasoak Jose Luis eta Tomasa izan zituen. Aitak bake-gizon fama izan zuen bere bizilagunen artean. Itxuraz lasaia, alaia eta irmoa, gizarte-bizitza maite zuen [[azoka]] eta kofradietara sarri joanaz. <ref name=":0" />Ama emakume biblikoaren tenpleko etxekoandrea zen: azkarra, ordenatua, arduratsua eta sakrifikatua. Seme-alaben heziketa eta estiloa bere gain hartu zituen, eta baita baserriaren administrazioa.<ref name=":1">{{erreferentzia|abizena=Larrañaga, Jesús|urtea=1998|izenburua=El cooperativismo de Mondragon. Interioridades de una utopía|argitaletxea=Azatza|orrialdea=214144|ISBN=84-88125-12-7|hizkuntza=Es}}</ref>[[Fitxategi:Arizmendiarrieta familia osoarekin.jpg|thumb|Arizmendiarrieta familia osoarekin, Barinagan.]]
 
Jose Maria lau anaia-arreben seme zaharrena zen, eta beste hirurak Maria, Frantzisko eta Jesus ziren. Hiru urte zituela, baserriaren parean erori eta [[garezur]]<nowiki/>reko traumatismo handia jasan zuen. [[Markina-Xemein|Markina-Xemeing]]<nowiki/>o sendailearenana eraman zutenean, iIkusmenaren kalte fisikoa konponezina zela eta ezkerreko begia galdu zuen, haren ordez begi artifiziala jarriz. Lau urte zituela hasi zen baserriek eta auzoko bizilagunek ordaintzen zuten parrokiaren ondoko landa-eskolara joaten. Istripuaren ondorioek eragina izan zuten Jose Mariaren etorkizuneko izaeran, baita amak harrez gero eskaini zion gehiegizko babesean ere.<ref name=":0" />
 
=== Kontsumo kooperatibak ===
1955eko uztailean amaitu ziren “Etxearen Elkarte Arrasatearra”k sutatutako etxebizitzak, eta Arizmendiarrietak bizilagunen artean San Jose Kontsumo Kooperatiba sortzea proposatu zuen bazkideen batzarrean. Kontua zen [[Unión Cerrajera|Union Zerrajera]]<nowiki/>ko enpresaenpresako [[ekonomatu]] baztertzailearen alternatiba komunitario bat sortzea. Dena pertsonalki antolatu zuen: bazkide sortzaileen zerrendan parte hartu zuen, estatutuak[[estatutu]]<nowiki/>ak formalizatzeko beharrezko dokumentazioa bildu zuen, kooperatibismoari buruzko erreferentzia teorikoak bilatu zituen bazkideak enpresa-eredu horrekin ohitzeko, denda gisa erabiliko zuen lokala eskuratzeko kudeaketez arduratu zen, eta sozietatearen estatutuak idatzi zituen. [[Zuzendaritza (argipena)|Zuzendaritza]] Batzordean ere sartu zuten kontsiliario bezala, eta erosketa finantzatzeko Arizmendiarrietak interesik gabeko kredituak negoziatu zituen hainbat enpresarekinenpresekin, beraiekberaie langileak ere kooperatiba berria ekonomatu gisabezala erabiltzearen truke.<ref name=":0" />
 
San Jose Kooperatibak lan-oreka bilatzea ere ekarri zuen, lanean batez ere emakumeak hartzen zituelako,. Arizmendiarrietak arreta berezia eskaintzen baitzionzion emakumeen sustapenari. Horretarako, irakaskuntzenirakaskuntzan atal bat zabaldu zuen Eskola Profesionalean, Arrasaten zeuden 400 emakume ezkongabeei begira. Urteen poderioz, kontsumo- kooperatiba gehiago sortu ziren, eta 1969ko irailean, Arrasateko San Jose kooperatibakKooperatibak [[Eroski]] Taldea sortu zuen Aretxabaleta, Amorebieta, Markina, Gernika, Eibar, Ermua, Matiena eta Rekaldeberrin (Bilbo) finkaturiko hainbat kooperatibarekinkooperatibekin bat egin ondoren.<ref name=":1" />
[[Fitxategi:Ulgor.jpg|thumb|ULGOR lehen kooperatiba industriala, 1956an.]]
 
=== Kooperatiba industrialak ===
1955aren hasieran, Arizmendiarrietak ez zuen ahalegin gehiago egin Union Zerrajerako zuzendaritzak berebertako langileak kapitalean eta kudeaketan parte har zezaten. Eta enpresa berri bat sortzera animatu zituen gertuko bost kolaboratzaileeikolaboratzaile: Luis Usatorre, Jesús Larrañaga, Alfonso Gorroñogoitia, Javier Ortubay eta Jose Maria Ormaetxea. SortzekoIzaera juridikoa lortzeko baimena Madrilgo[[Madril]]<nowiki/>go Gobernuak eman behar zuen, eta berejaso ezezkoarenzuen ezetzaren ondoren, urrian zailtasunak zituen Gasteizko[[Gasteiz]]<nowiki/>ko enpresa bat erostea erabaki zuten, “etxean erabiltzeko gailuak” fabrikatzekoekoizteko [[Lizentzia (argipena)|lizentzia]] industrialarekin, hain zuzen, sukaldekosukalderako petrolio-labetxoak.<ref name=":1" />
 
1956ko apirilean, Arizmendiarrietak "Ulgor Tailerrrak" (fundatzaileen abizenen akronimoa[[akronimo]]<nowiki/>a, gerora [[Fagor Electrodomésticos|Fagor]] Etxetresnak izena hartu zuena) Arrasaten kokatu zen enpresa berriaren pabiloia bedeinkatu zuen, eta aurreko labetxoak egiten jarraitzeaz gain, beste produktu bat merkaturatu zuten: Espainian ezezaguna zen eredu ingeles batetik milimetrora kopiatutako petrolio-[[Berogailu|berogailua]]. Halaber, Alemaniakoudan bertara joan ondodoren [[Alemania]]<nowiki/>ko enpresa baten patentearekin[[Patente|patentea]]<nowiki/>rekin [[selenio]]-plakak fabrikatzeko lizentzia lortu zuten udan.<ref name=":6">{{erreferentzia|abizena=Fernandez, José Ramón|urtea=2001|izenburua=1956-2000. La experiencia cooperativa de Mondragón|argitaletxea=Mondragón Corporación Cooperativa|orrialdea=30|ISBN=DL. SS.1176-96|hizkuntza=Es}}</ref>
 
Arizmendiarrietak Eskola Profesionaletik ezagutzen zituen talentudun gazteak zituen oinarri, premisa honekin: “kooperatibak“''kooperatibak sortzeko, aurreneko kooperatibistak trebatu behar dira”dira''”. Bestalde, logika bikoitzeko negozio berriak sustatu ziren: [[Deba Garaia]] Haranean lehendik zeuden enpresekin lehian ez sartzea, eta Union ZerrajeranZerrajerako zein Eskola Profesionaleko ikasketei lotuta egotea. Horrela, Usatorre eta Larrañaga [[etxetresna elektrikoezelektriko]]<nowiki/>ez arduratu ziren, Ormaetxea galdategiaz[[Galdategi|galdategia]]<nowiki/>z, eta Gorroñogoitia elektronikaz[[elektronika]]<nowiki/>z. Abuztuan udako oporrak aprobetxatu zituzten Gasteizko instalazioko makineria[[makina]]<nowiki/>k eta trokelak[[Trokelak eta trokelaketa|trokela]]<nowiki/>k Arrasatera eramateko, eta azaroan inauguratu zen ofizialki lantegia.<ref name=":5" />
 
Ulgorren hasiera onaren ondoren, 1957an Arizmendiarrietak Eskola Profesionaleko ikasle ohien parte-hartzearekin, "Arrasate TailerakTailerrak" (gerora [[Fagor Arrasate]] izenarekin ezaguna) bigarren kooperatiba industriala sortu zuen, Aranzabalaurrekoan TailerraGasteizen porroteanegindako proposamen berdinarekin: [[Porrot (argipena)|porrot]]<nowiki/>ean zegoen enpresaherriko Aranzabal Tailerra erosi, eta berriz martxan jartzekojarri. Estatutuak berak prestatu zituen, Madrilgo bi abokaturekin [[elkarlanean]], horietako bat Industria Kooperatiben Batasun NazionalarenNazionaleko arduraduna izanikzela. Enpresa kooperatibo berriaren helburua “makinak, erremintak, trokelajea eta tresnak fabrikatzea eta saltzea” zen.<ref name=":5" />
[[Fitxategi:EuskadikoKutxa.jpg|thumb|Laboral Kutxa, bulego nagusiak.]]
 
=== Kreditu-kooperatibak ===
1958ko abuztuan, Arizmendiarrieta EskolaProfesionaleko ikasle eta irakasleen ibilaldi batekin joan zen Bruselako Mundu Erakusketara, eta atzerrirako lehen bidaia Frantzia, Herbehereak, Belgika eta Alemanian hainbat enpresa bisitatzeko aprobetxatu zuen, automobilgintza, etxetresna elektriko eta makina-erremintako sektoreetakoak. Bidaiaren ondoren, azkn urteetan burun zerabilen ideia bati ekitea erabaki zuen: kreditu-erakunde kooperatiboak sortzea. Horrela, 1959an bi aurreproiektu idatzi zituen, finantza entitate bat eta laguntza entitate bat sortzeko.<ref name=":6" />
 
==== Finantza erakundea ====
Arizmendiarretak Eskola Pofesionaleko ikasleentzat kooperatiba industrial bat sortzeko proiektua bi helbururekin garatu zuen. Alde batetik, baliabide ekonomiko urriak zituzten ikasleei Maestria Industrialeko ikasketak ordaintzeko aukera ematea. Eta bestetik, prestakuntza duala sustatzea, Eskolako klase teoriko eta praktikoen bidez eta benetako enpresa batean lan egiteko esperientziarekin.
 
1965eko azaroan hasi zituen Alecoop (Eskola eta Lan Jarduera Kooperatiboa) enpresaren administrazioaren onarpenerako izapideak egiten, eta 1966ko apirilean ofizialdu ziren. Enpresaren industria xedea lantegi mekanikoetako, elektrikoetako eta instalazio eta muntaketa industrialetako tresna lagungarriak fabrikatu eta saltzea zen, beraien enkarguz edo azterketa proiektuen arabera. Ikasleek kooperatiba erregimenean lan egingo zuten lanaldi erdian, eta araubide hori bateragarria izan behar zen bazkideen eskola eskakizunekin.<ref name=":6" />
 
=== Emakumeen kooperatiba industriala ===
Arizmendiarrietak bazekien atzerrian patenteak eskuratzeak zuen mendekotasun teknologikoa, eta zehazki, Alemaniako erdieroale elektronikoena eta Italiako etxetresna elektrikoena. Horregatik, atzerrirako bidaietan enpresen, unibertsitateen eta ikerketa zentroen arteko lankidetza sareak aztertzen zituen, garapen ekonomiko eta sozialerako oinarri gisa. 1965. urtean, Eskola Profesionaleko asteroko hitzaldietan ikerketa eta garapen teknologikoaren garrantziari buruzko ideiak sartzen hasi zen. Uste zuen nazioen arteko lehia laborategiekin lan egiten zuten enpresen artean ematen zela, eta beraz, giza kapitalean eta teknologian inbertitu behar zela. Bere ohiko pragmatismoarekin.1968an Eskola Politeknikoko bost irakasle konbentzitu zituen denboraren zati bat ikerketa teknologikora zuzentzeko, eta urteetan probatu ondoren, 1970tik aurrera autonomia partziala eta bere proiektuak zituen talde bat sortu zen.<ref name=":1" />
 
Ondoren, Deba Garaia Haraneko kooperatibak ikerketa taldeari proiektuak kontratatzera bultzatu zituen, eta Laboral Kutxari berriz, Eskola Profesionaletik bereizitako eraikin baten eraikuntzaren buru izatera. Helburu bikoitza zuen: epe ertain eta luzera bere ikerketa ahalmena garatzea Alemaniako Fraunhoferren estilora, Eskolaren babes juridikoaren pean, eta denborarekin, ikerketako lehen enpresa kooperatiboa eratzea. 1973an Laboral Kutxak proiektua onartu egin zuen, eta 1974ko urrian hasi ziren eraikin berriko lanak. Eskola Profesionalaren tutoretzak 1982raino iraun zuen, Ikerlanek nortasun juridiko propioa lortu arte kooperatiba bezala, eta Haraneko hainbat enpresa eta ikertzaile enplegatuak izan ziren bertako bazkide.<ref name=":6" />
[[Fitxategi:Fagor 1964.jpg|thumb|Fagorreko sukaldeen Garagartzako muntaketa planta, 1964an.]]
 
Arizmendiarrietak beti izan zuen bulego txiki eta soil bat Eskola Profesionalean, eta apaiz apal batentzat oso ohikoak ez ziren gaiak irakurtzen zituen, hala nola laboristen liburuak, Pildain eta Tarancón bezalako“gotzain gorrien” liburuak, Iribarren eta Rodríguez de Yrre ''Ecclesia''ko intelektual katoliko berrienak, edo Marx eta Engelsen manifestu komunista. Lantzen hasi zen “pentsamendu propioa” Seminarioko iturri klasiko eta sozial-katolikoen eta teoria sozialista eta pertsonalista berrien arteko elkartzea zen, giza auziari erlijio konponbidea bilatzeko. Errealitatean eragiteko gaitasuna zuten pentsalarien liburuak erosten zituen, hala nola Hans Küng bera bezalako apaiz katoliko aktiboa, Jacques Maritain, Emmanuel Mounier, Ortega y Gasset, Jacques Leclerq eta lider laboristenak, eta ikasleei kopiak oparitzen zizkien.
 
Beretzat irakurketa ezinbesteko inspirazio iturria zen, eta bere liburutegi partikularreko ehunka liburuetan interesgarriak iruditzen zitzaizkion ideiak azpimarratzen zituen. Eta “oinezkoen humanismoari” buruzko gogoetak zehatz mehatz idatzi zituen 10.495 fitxatanfitxa, ohar, idazlan eta idatzietansermoietan.<ref name=":1" /> Gerra zibilaren ondoren gaztelaniaz bakarrik idatzi zuen, eta 1968ko abuztuan hasi zen berriro euskara erabiltzen, TU Lankide aldizkarian 57 artikulu idatziz, azken hirurak 1976koak.<ref>{{erreferentzia|izenburua=Fichas de Arizmendiarrieta|argitaletxea=Eusko Ikaskuntza – Dokumentu fondoa – Fondos documentales
https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/dokumentu-fondoak/bilatu/?b=1&mo=1&hi=&fo=2&desde=10&desde=20#e|hizkuntza=Es}}</ref> Gerra zibilaren ondoren gaztelaniaz bakarrik idatzi zuen, eta 1968ko abuztuan hasi zen berriro euskara erabiltzen, TU Lankide aldizkarian 57 artikulu idatziz, azken hirurak 1976koak.
 
=== Eredu austeritatean ===
[[Fitxategi:1208 eko p024 f01.jpg|thumb|Arizmendiarrieta bere bizikletarekin ]]Arizmendiarrietak bizitza osoa austeritatean eman zuen, gaztetan beharragatik eta kooperatibak sortu zirenean uste osoagatik. Parrokiako laguntzailekidearen soldata mugatuarekin bizi zen, inoiz ez zuen ezer kobratu kooperatibetatik edo sortu zituen erakundeetatik, Eskola Profesionaleko bulego txiki baten lan egiten zuen. Ez zuen edaten, eta gutxienekoa jaten zuen. Arrasaten langileen antzera mugitzen zen bizikletaz, harik eta sustatzaileek “lapurtu” eta belosolex bat (motor txiki bat zuen bizikleta) oparitu zioten arte. Eta kanpora joateko bidaietarako, mesedeak eskatzen zizkien lagunei edo billeterik merkeenak hartzen zituen.<ref name=":7">{{erreferentzia|abizena=Molina, Fernando|urtea=2011|izenburua=Arizmendiarrieta 1915-1976. Apóstol de la cooperación|argitaletxea=Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea|orrialdea=40|ISBN=978-84-615-4947.4|hizkuntza=Es}}</ref>
 
Kooperatiba askoren sustatzailea izan arren, eta sarritan administrazioen aurrean pertsonalki defendatzen zuen proiektuen eta estatutuen erredaktorea, uko egin zion edozein karguri. Onartu zituen bakarkako goraipamen gutxi horietan, partehartzeile egiten zituen hura gauzatzen lagundu zioteneei, pabiloi eta enpresa berrien inaugurazioetan egin zuen bezala.
 
=== Lana eta batasuna ===
Arizmendiarrietak beti zuzendu zuen “TU-Trabajo y Unión” (''Lana eta Batasuna'') kooperatiben aldizkaria 1960ko irailean sortu zuen, hasieran “Lankidetza” izenarekin. Honela zioen: “Lana garapenaren eta sustapenaren oinarri sendoa da, Batasuna guztion indarrak biderkatzen dituen palanka, eta Lankidetza elkartasun erregimena da guretzat, lana sustapen pertsonal eta kolektiborako tresna egokia izan dadin”. Horregatik, kontzeptu horiek kooperatiben estatutuetan jasotzeko eskatu zuen.<ref name=":7" />
 
Aldizkaria honela ulertzen zuen: “Elkarrizketa, harremana eta lankidetzara etengabeko gonbitea, giza justiziako postulatuak enpresaren esparruan askatasun eta maitasun giroan, lan komunitate baten ezinbestekoak direlako”. Lana autoerrealizazio pertsonal eta solidarioko bidetzat hartzen zuen, norbanakoaren hobekuntzako eta hobekuntza kolektiboko bide bezala, eta kontzientzia humanista eta sozial ukaezinaren erakusle.<ref>{{erreferentzia|abizena=Azurmendi, Joxe|urtea=1999|izenburua=On Jose Maria Arizmendiarrietaren pentsamenduak.|argitaletxea=Otalora, Azatza|orrialdeak=77-|ISBN=LG: BI-987/2013|hizkuntza=Es}}</ref>
 
=== Lidergoa eta itzala ===
Arizmendiarrietaren lan metodoa konfiantzako gazteekin lan egitea izan zen. Zaldispeko lehen Eskola Profsionalean egindako irakaskuntza lanari esker, eta baita Kirol Gazteriaren erakundea sortzerakoan eta Ekintza Katolikoan parte hartzeari esker, gazte aplikatuenak ezagutu zituen. Hala, 1946. urtean hamaika gazte hautatu zituen Ingeniaritza Industrialeko ikasketak jarrai zitzaten, eta horietatik 1955ean Unión Cerrajeran jadanik profesional garrantzitsuak bilakatuak ziren bost gazte, ULGOR lehen kooperatiba industriala sortzeko.<ref name=":1" /> Horrela, 1941etik 1955era bitartean erakundeak sortzen izandako arrakastak segurtasun nahikoa sortu zien gazteei, ezkonberriak eta etxeen hipotekak ordaintzen oraindik, Arrasateko enpresa onenean lanpostu seguru batzuk utz zitzaten, eta etorkizuneko abentura zalantzagarri bati ekin ziezaioten, mentorean jarritako konfiantzan.<ref>{{erreferentzia|abizena=Azurmendi, Joxe|urtea=2016|izenburua=Pertsona kooperatzaileaz|argitaletxea=Gizabere kooperatiboaz, Donostia: Jakin|ISBN=978-84-95234-96-4}}</ref>
 
1959an ULGOR arrakastaz hazten ari zen, eta merkatuan finkatuta zegoen. Bazkideek Alfonso Gorroñogoitia ingeniari elektronikoa hautatu zuten Kontseilu Errektoreko lehendakari, eta Kontseiluak berriz, Jose María Ormaetxea ingeniari kimikoa izendatu zuen zuzendari nagusi. Baina Arizmendiarrietak kreditu-erakunde kooperatibo bat sortzeko asmoa zuen, eta bere kontura proiektua eta Laboral Kutxako estatutuak idatzi ondoren, ministerioek haren sorrera onartzea lortu zuen. Kudeatzeko, batez ere merezimendua eta zintzotasuna bilatu zituen, eta Ormaetxeari proposatu zion bera zuzendaria izatea, enpresa handi bateko zuzendari nagusi izatetik Ferrerías kaleko bulego xumera igarotzea. Ormaetxeak zioenez, “Onartu egin nuen, banku-negozioa erabat ezezaguna izan arren niretzat, eta balantze bat interpretatzen ozta-ozta jakin arren”. Era berean, Arizmendiarrietak konbentzitu egin zuen Gorroñogoitia bi lehendakaritzak partekatzeko, ULGOReko Kontseilu Errektore eta Sozialean zuen itzal handia zela eta.<ref name=":3">{{erreferentzia|abizena=Irizar, Iñazio; MacLeod, Greg|urtea=2010.|izenburua=32 claves empresariales de Mondragon|argitaletxea=Garaia P.T.|orrialdea=101|orrialdeak=|ISBN=LG. SS-10-2010|hizkuntza=ES}}</ref>
1.261

edits